Hanpaduraren zioak

Hanpaduraren zioak –

Txillardegi eta Ereño (eta IV)

Egia bada ere polemikari esker artez irudikatu eta ulertu dezakegula zertan ziren Txillardegiren eta marxisten arteko adostasunak eta desadostasunak, egia da ere arreta ematen duela desadostasun bilakatu izanak hainbeste adostasun.

Hanpaduraren zioakKanpotik aztertuta, artifizialki hanpatua dirudi polemikak. Kontrako itxurak egin arren, puntu nagusietan bat datoz: gizartean bizi diren izaki historiko aldakorrak dira hizkuntzak, hizkuntzek beren logika propioa dute, errealitatea ebaki eta taxutu bere erara egiten du hizkuntza bakoitzak, lotuta daude hizkuntza eta pentsamendua, estrategia eraginkorrak adostu behar ditugu euskara salbatuko bada, etab.

Orduan, Txillardegiren eta marxisten arteko botere-borrokak zergatik hartu zuen adierazpidetzat horrelako eztabaida? Honi dagokionez ere, Joxe Azurmendik eman du erantzunik zentzuzkoena. Galdera-sorta bat da erantzuna, hain zuzen, hizkuntzaren balio politikoaren ingurukoa: mundu-ikuskera berezia badakar hizkuntza bakoitzak, ez ote da kili-kolo geldituko nazioarteko langileriaren mundu-ikuskera, marxismo-leninismo zientifikoak aldarrikatua? Herriek ala klaseek mugiarazten ote dute, nagusiki, gizateria eta historia? Herriei ala klaseei eman behar ote zaie lehentasuna gizateria eta historia ulertzeko orduan? Azurmendi:

«Diferentzia erabakigarria bien artean doktrina linguistikoei ematen zaien edo ez zaien balio politikoan bilatu behar da apika. Eta, zuzen ikusten badut, Ereñoren artikuluan diferentzia hori hizkuntza eta mundu-ikuskeraren inguruan iruten da. Beharbada, hizkuntza bakoitza mundu-ikuskera bat dela onartzen bada, eta era horretan herri (nazio) bakoitza mundu-ikuskera bat originala legez definitzen eta mugatzen bada, marxista-leninista bat beldur da, nazioaren izaerari inportantzia larresten zaiola (gizadia nazio ezberdinen batura, emaitza, bihurtzen baita), eta batez ere proletargo internazionalaren mundu-ikuskera galtzen dela? Eta mundu-ikuskera guztiak hizkuntzak baldintzatuak eta, beraz, subjektiboak badira, non gelditzen da mundu-ikuskera marxista-leninista zientifiko objektiboa? Klaseek ala herriek ezaugarritzen dute gizadia, historia?».[1]


.

[1] Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua, 294. or.

Hanpaduraren zioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude