HABEk “euskararen lanketan eta ikerketan elkarlana sustatzeko” hitzarmena sinatu du lau erakunderekin
Hizkuntza gaietan espezializatua dagoen HABE Liburutegiaren arduradunak elkarlanean arituko dira aurrerantzean Asmoz Fundazioarekin, Soziolinguistika Klusterrarekin, Iker-CNRS zentroarekin eta Mintzola Fundazioarekin. Liburutegia lau erakundeen bibliografia eta dokumentazio hornitzaile izango da eta horiek Liburutegiko funtsak erabiliko dituzte. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendiren arabera, “jakintza partekatzea, indarrak metatzea eta alferrikako lanak saihestea” lortuko du hitzarmen honek.