“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan

“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan –

Zumalakarregi Museoak “Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua aurkeztu du.

Proiektu honekin, Museoak migrazio kontzeptua hurbildu nahi die Ormaiztegiko San Andres eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei.

Ekainaren 26an inauguratu da eta uztailaren 17ra arte egongo da Zumalakarregi Museoan ikusgai.

"Guztiok gara migratzaile" hezkuntza proiektua, Zumalakarregi MuseoanZumalakarregi Museoak Ormaiztegiko San Andres eskolarekin elkarlanean “Guztiok gara migratzaile” proiektuaren aurtengo ikasturteko edizioa amaitu du. Museoak 2018tik abian duen Migrazioak proiektuaren hezkuntza arlo hau, LH6eko ikasleekin migrazioa landu eta honen inguruan ikertzean datza. Otsailan abiatu zen proiektu honetako prozesua jaso izan du museoak eta pasa den asteazkenean, hilaren 26an, inauguratu berri den erakusketa honetan islatu du, ikasleen ikasketa prozesu hau publikoari ikusgai egoteko asmoz.    

Ormaiztegi 1.200 biztanleko herria izanik, 25 nazionalitate ezberdinez osatua dago. Modu honetan, populazioak multikulturalitate oso aberatsa duela nabaria da. 2018an Zumalakarregik abiatu zuen Migrazioak proiektua, gai hau maila ezberdinetan lantzeko bide ezberdinak ireki zituen ekimena izan zen.

2018-2019 ikasturtean gauzatu zen lehenengoz Ormaiztegiko San Andres Eskolako LH6eko ikasleekin hezkuntza proiektua. Aste honetan inauguratu duten erakusketa hau Migrazioak proiektuaren hezkuntza arloko 4. edizioa izango litzateke.

Gazteenek migrazioa zer den eta migratzaile izateak zer esan nahi duen ulertzea eta ezagutzea da Zumalakarregi museoaren proiektuak bilatzen duena. Horretarako saiotan ikasitako teoria erabiliz, ikasleak migrazio prozesua bizi izan duten pertsonei elkarrizketak egiten aritu dira.

Ikasgelako dinamikatik kanpoko proiektu bereziak egiteak ikasleekiko interesa piztu du. Lehen pertsonako esperientziak ezagutzeak gertutasuna trasmititzeaz gain sentsibilizazio ariketa indartsua da.

Erakusketa lan prozesuaren audiobisual bat, proiektua aurkezten duten hainbat panel eta ikasleek elkarrizketaturiko pertsonen pieza ezberdinez osatua dago. Uztailak 17a arte izango da ikusgai Zumalakarregi Museoan eta sarrera doan izango da.

“Guztiok gara migratzaile” hezkuntza proiektua, Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude