Gutxieneko pentsioa 1.080 euro
Gutxieneko pentsioa 1.080 euro –
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak martxoaren 13tik 18ra luzatuko den barau eta itxialdi bat hasi du gaur Bilbon. Helburua, EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioak 1.080 eurora igotzea eskatzea, Europako Gutun Sozialak proposatzen duen bezala. Astebete mobilizatuko dira, eta hilaren 18an, larunbatean, manifestazio handia egingo dute Bilboko plaza Eliptikotik hasita.
Aurrekoan Bilbon eta gaur Donostian egin dute agerraldia, barau-itxialdia deitzeko arrazoiak azaltzeko, antolatu dituzten ekitaldiak aurkezteko eta mobilizazioaren helburua adierazteko.
Izan ere, Hego Euskal Herrian. %8,5eko azken igoeraren ondoren, 199.800 pertsonek ez dute jasotzen 800 euroko hileko pentsioa eta horietatik 154.000 emakumeak dira. 1.000 eurora iristen ez direnak, berriz, 279.480 pentsiodun dira, eta horietatik 199.800 emakume. Egoera larria da zahartzaroak ekartzen dituen beharrei aurre egiteko. Eta are larriago, gaur egungo egoeran, oinarrizko gaien prezioen igoera lotsagarria dela eta.
Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ohartarazi du Hego Euskal Herriko gobernu eta erakundeen ardura dela gutxieneko pentsioa 1.080 eurora osatzea. Eta adierazi dute Iñigo Urukulluren eta Maria Chiviteren gobernuek ezin dutela “beste aldera begiratu”.
Jarraian, Donostiako Alderdierren egin duten agerraldiaren bideo laburpena.
Gora pentsiodunen borroka!