Guru berriak

Guru berriak –

Xabier Euzkitzek Noticias de Gipuzkoa egunkarian.


Ni hil naizela sortu omen du

Aurrin-azpiko atsuak,

pena galanta hartuko zuten

senide ta gurasuak.

Ai zer negarrak nere koinata

eta illoba gaxuak!

Bizi naizela jakin dezaten

jartzera nua bertsuak.

Guru berriakTxirritaren garaian ere baziren berri faltsuak, fake news lokuzioa askoz berriagoa bada ere. Gezurra eta zikina, alegia. Gaur egun sareek eta gailuek hogeita lau orduetan azti, adi eta erne egotera behartzen gaituzte. Ezin dugu edozein moduz sinetsi telefono konpainia batetik deitzen digula dioskunaren erretolika; ezin dugu zenbaki jakin batetik iritsitako mezuen amurik irentsi, pertsona edo erakunde ezagun baten izenean heldu bazaigu ere, are gutxiago mezu laburretan erantsiriko estekarik klikatu.

Sare sozialak guruz bete zaizkigu, edozein astapitok garatu du hartzaileengan eragiteko gaitasuna –influencer izatekoa–, eta zenbait profiletako jendeak itsu-itsuan sinesten ditu haien asmazio konspiranoikoak. Hedabide handietan ere kontakizun edo ideologia baten zerbitzura jartzen dituzte datuak, egiaren kontrasterik gabe. Ez dago urrutira jo beharrik: Iker Jimenez gasteiztarrak ahoa neurri bota zuen Valentziako Bonaire aparkalekuan “gorpu asko, asko!” zeudela.

Apostolu berrien eraginari heziketaren bidez ebaki behar zaizkio hegalak; berri faltsuen eta gezur biribilen sortzaileei legeak ebaki behar lizkieke; larrutik ordaindu behar lirateke tragedia baten erdian gobernu bat higatzeko edo fokoa errudunetatik desbideratzeko asmatutako gezurrak; zigor gogorrak behar lituzke egiazko larrialdi betean gezurrezko alarmak sortzeak; gezur-sortzaile profesionalei ezin zaie epaiketak progaganda bihurtzen utzi. Gizartearen osasuna dago jokoan.

Guru berriak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Guru berriak”-ri buruz

  • Iker Jimenezek bota zuen bezala, beste hainbat hedabideek ere bota zuten, eta horiek ez dira inondik ageri. Pertsona bakar batekin tematzea, beste askok bere pekatu berdina daukatenean, ez da zilegia. Susmagarria dela , aldiz, bai esango nuke.

  • Tristan Braker ere oso tipo serioa eta errespetagarria zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude