Gureak egin du

Gureak egin du – 

Mikel Iturriak orain hamabost egun, Harrikadak blogean.

Kataluniari begira pasa ditugu azken asteak, baina gureak ere merezi du apunte txiki bat.

Abuztuan EHUko irakasle talde batek eta Euskal Herriko gehiengo sindikalak manifestu bat bultzatu zuten Kataluniako erreferendumaren alde (blokeatzailerik ez baduzue, salto egingo dizue publizitateak bost segundo bete baino lehen). EAJren aipamena zegoen tartean.

Alderdi Egunean erantzun gogorra eman zuen Andoni Ortuzarrek. Lehen fronte polititiko-militarra zena, fronte politiko-sindikala bihurtua zela orain.

«Ederki gaude» pentsatu nuen.

Gureak egin du

Azaroaren 4an manifestazioa zegoen Bilbon 155. artikuluaren aplikazioaren kontra. Aspaldiko partez, lagun batzuekin geratu eta hurbildu nintzen. Kazetarien mikrofonoen aurrean manifestazioa baloratzeko hitza hartu zuten lider nagusienek EAJ zuten jomugan.

Adinean aurrera noan heinean, gero eta nabarmenagoa da Euskal Herri honetan zaila dela hainbat proiektuk aurrera egitea belaunaldi bat edo bi desagertzen ez bada lehen lerrotik.

Anekdota moduan, Bilborako manifestaziora nola joan erabakitzen ari ginela, lagun batek X-ek autobusa antolatu zuela esan zuen. Han bera ez zela joango, sandiarekin eta berendiarekin topo ez egiteko.

Horra hor muga handi bat. Zahartu garela, batzuk besteok baino gehiago, eta gorriz ezabatuta ditugula jada izen mordoa gure koadernoan.

Beste muga bat: duela bi urte elkartu ginen lagun batzuk independentziari buruzko gogoetak egitera. Bi urte hauetan apenas izan garen gauza ezer egiteko. Jende asko derrepente hilda dago, neka-neka eginda.

Hirugarrena. Baketze prozesua dagoen bezala dagoela eta dozenaka preso daudela Espainiako eta Frantziako kartzeletan zientoka kilometrora.

Gauzak horrela zer prozesu soberanista edo erabakitzaile planteatu dezakegu?

Nik ez dut aukera handirik ikusten, esan bezala, belaunaldi bat edo bi etxera joan arte. Zalantza dut atzetik etorriko direnak zertan ibiliko diren gero.

Van Gaal Bartzelonako entrenatzaile zela kazetariari esandakoa ihardetsi diezadakezue: sempre negatifo. Horrela daukat gogoa une honetan.

Are gehiago: hurrengo hauteskundeetan baietz EAJk gora egin.

Gureak egin du  Gureak egin du  Gureak egin du  Gureak egin du Gureak egin du 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Gureak egin du”-ri buruz

  • Estatu independente bat lortzeko baldintzak edukitzetik oso urrun gaude. Euskal nazioa atzerakada betean da, arazo larriak dituelarik egoerari buelta emateko, jaiotza tasa negargarria eta nazio kontzientzia ia hutsala adibidez. Alderdi politiko ustez abertzaleek txikira jokatzen dute estrategia elektoralista baten barnean, eta ez dira gai herri honen arazoak konpontzeko. Bake prozesurik ez da existitzen, dagoena euskal matxinadaren asimilazioa baizik ez da. Gogorra, baina dena egia da ordea. Gure esku dago (hau bai) joerari buelta eman eta euskaldunak biziberritzea. Ez da lan faltarik.

    askatasunarenliga.eus

  • Alderdi politikoak eta haien bitartekoak ostopoak dira independentziarako bidean. Gobernu propio eta probisionala behar dugu, inperialismoaren legetik at mugitzen den instituzio bat.
    Herriak ez duen hori eskatzen bitartean ez daude posibilitaterik ofensiba politiko bat egiteko, ez ta planteatzeko.
    http://hamabost.net/categorias/la-estatalidad-ninguneada/

  • Aurrera egiteko lehenengo gauza da eskema zaharrak atzean uztea. Utzi EAJri begira etengabe egoteari ta jendearen artean pedagogia egin. Bestalde, biziberritzeak ezin dira eman partidu politikoen bitartez, horietatik kanpo baizik.

  • Euskaldun bat 2017-11-27 16:09

    Arazorik larriena, niretzako, abertzaleon batasun edo elkartasun eza da. Bidelagun gisa ikusi beharrean, beste abertzaleak arerio gisa ikusten dute zenbait abertzalek oraindik. Herri hau egoera larrian da; euskara oraindik ere ataka larrian dago, Hegoalde eta Iparraldearen arteko muga geroz eta nabarmenagoa da, gure kultura desagertuz doa… Eta gu ez gara kapazak bidelagun izan behar duen lagun horrekin elkartzeko, sikieran oinarrizko kontuak adostu edo gutxienez horiei buruz hitz egiteko. Primeran goaz.