Gure txikitxo maitea (manifestua)

Gure txikitxo maitea (manifestua)

Gure txikitxo maitea (manifestua)

Zubietan egitekoak diren erraustegiak gure seme-alaben osasunean izango duen eraginagatik keztatuta sortu zen GuraSOS taldeak idatzitako manifestua duzu hau, gurekin bat egiten baduzu zeure atxikimendua eman diezaiozun.

.

‹Manifestua›

Gure txikitxo maitea,

naiz.
 .

Begira, ez zaitut larritu nahi, baina,entzun mesedez, arretaz, esango dizudanak merezi du-eta.

Hortxe, Zubietan bertan, Errealak entrenatzen duen lekutik oso gertu, Erraustegia egiteko asmoa dute, bertan zaborra eta hainbat hondakin erretzeko. Bertatik aterako den kea arriskutsua izan daiteke osasunerako. Bai, halaxe da, igarri duzu, ezta? Kezkatuta nago, bai, eta batik bat zuengan, haurrongan, oraindik hazten, garatzen eta osatzen ari zaretenongan sor ditzakeen eraginengatik.

Kezkatuta nago eta ezinegonik:

.

Horregatik, lehenbailehen, zerbait egin behar dudala pentsatu dut: arrisku horretatik babestuko zaitut, maitea, zin dagizut!! Ez dut onartuko, inondik inora ere, haurren osasuna arriskuan jartzerik! Ez nioke, inolaz ere, nire buruari barkatuko, nire esku dagoen guztia egiten ez badut, gutxi bada ere.

Erabaki dut beste guraso, aitona-amona eta senideekin batera bilduko naizela eta denok batera, elkarrekin, lan egingo dugula, erraustegiaren arriskua gainetik kentzeko.

Zaude ziur: begiratu bi begietara, sinets iezadazu, ez dizut hutsik egingo! Erraustegiaren proiektua geldiarazten saiatuko naiz!

Badakit, gure hondakinen arazoari beste irtenbide bat bilatuko diogula denen artean, posible delako, gizarteak eta gure ordezkariak horretan buru-belarri jarri nahi badute behintzat, gure osasuna eta ingurumena arriskuan jarri gabe!

Gure txikitxo maitea (guraSOS manifestua) / Gure txikitxo maitea (GuraSOS manifestua)