Gure (in)dependentziak

Gure (in)dependentziak –

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Larunbat goizeko kontuak.

Eguneko bigarren kafea hartzera joan naiz betiko tabernara. Bertan ohikoa den batekin egin dut topo. Txakolina hartzen ari da, tabernako periodiko bat irakurtzen duen bitartean. Nik beste bat hartu dut, libratu den lehena. Hainbat albiste komentatu ditugu interes berezirik gabe.

Gure (in)dependentziak Aste honetan bertan ezaguna dudan pertsona bat ikusi dut makina txanponjaleari itsatsita toki horretan bertan. Atentzioa deitu zidan lehen aldiz ikusi nuenean; bigarrenean, aldiz, kezkatu egin nintzen. Nola esan ezagutzen duzun pertsona bati aita halako makina baten aurrean ikusi dudala birritan jada oso denbora gutxian. Jakinaren gainean egongo dira?

Taberna horretako beste parrokiano batek inguruko herri bateko apustu etxe batean egiten du lan. Behin, txantxetan, bisita egingo niola esan nion. Hark ezetz, oso toki eskasa dela, jokoarekiko dependentzia duen hainbat lagun dabilela, askotan sesioan beraien artean.

Nire ezagunak duela gutxi gure gertuko baten semea, 18 bat urtekoa, identifikatu zuen lantokian. Handik egun batzuetara mutilaren amari esan zion. «Nire semea antzeko toki batean ikusiko balute eskertuko nuke norbaitek niri horren berri ematea». Eskertu egin zion amak. Zorionez, ez zirudien larritzeko modukoa mutilaren egoera.

Lanegunetan, goizeko bigarren kafea beti kafetxe berean hartzen dut. Bidean badago beste taberna bat, gurearen aldamenean. Noizean behin tipo bat ikusten dut, zurito bat edaten duen bitartean, makinan dirua gastatzen. Bueltan, 20-25 minutu pasa ondoren, bertan jarraitzen du, toki eta postura berean. Auskalo zenbat denbora pasatzen duen egunero horrelakoetan.

Gero eta kontzientzia gehiago ari gara hartzen, gizarte moduan, kontu honekin, baina gaia potoloa da.

Gure (in)dependentziak sakonak dira eta.

.

Oharra: argazkia Uztarriarena da eta erreportaje honetatik atera dut: Apustu etxeen kontrako dinamikak eraginda, makina txanponjalea kendu dute Azpeitiko taberna batetik.

Gure (in)dependentziak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.