Gure Herria agonikoa da hilzorian ez dagoelakoan
Gure Herria agonikoa da hilzorian ez dagoelakoan –
Euskal Herriaren gainean (eta kontra) eraikitako estatuek, mendebaldeko beste hainbat ingurune politiko bezala, gero eta joera handiagoa dute faxismorako. Isabel Diaz Ayuso eta Gabriel Le Senne hegoaldean edota Marine Le Pen eta Jordan Bardella iparraldean, eskuinmuturreko ideologiaren adibideak baino ez dira eta politika ultraeskuindarrak, ezagunak izateagatik ere, biziki arriskutsuak direla, jakin, badakigu.
Aipatu haien gehienen pentsamenduaren funtsan Carl Schmitt filosofo tradizionalista alemana dago. Hark botere politikoaren benetako jardunaz idatzi zuen, klase-borroka eta demokrazia liberala gainditzeko lagun/etsaia delako dikotomia oinarria hartuta.
Munduko Bigarren Gerratearen ondorengo Europan bere teoriak baztertu baziren ere, Schmitt Francoren Diktadura garaian maiz egon zen Espainiako estatuan, eta Fraga Iribarne, edo Manuel Garcia-Pelayo, 1978ko Espainiako Konstituziotik eratorritako Konstituzio Auzitegiko lehen presidentea bezala, Trantsizio Politikoa deiturikoaren buru izan ziren legelari espainiar askoren maisua izan zen.
Goian adierazitako antagonismoaren bidezko politikak eta legeak izan dira, bada, euskaldunoi horren ezagun egiten zaizkigun lawfare edo, gerra juridiko delakoen abiapuntuak. Haien aurrean Chantal Mouffe pentsalari belgiarrak antagoniaren ordez «agonia» kontzeptua proposatu zuen.
Hau da, errotiko demokrazia pluralaren proiektua garatzeko, tradizio demokratiko modernoaren erradikalizazioa izan daitekeena iraultza demokratikoaren sakontzetik erakarrita. Teoria honen erdigunean, politika eta demokrazia kendu ezin den dimentsio gatazkatsuarekiko banaezina dela baieztatzen da. Horretarako, Mouffek agonismoa kontzeptua erabiltzen du Schmitten antagonismoaren aurrean, beraz. Gogoan du lagun/etsaiaren antagonismoak elkartze politikoa suntsitzea ekarri zuela, eta, horregatik, ezin dela zilegitzat jo gizarte demokratiko baten baitan, eta, gainera, planteatzen du politika demokratiko baten helburua antagonismo potentziala agonismo bihurtzea ere badela. Horren arabera, aurkariak bat etor zitezkeen askatasunaren eta berdintasunaren printzipio demokratikoekin, baina aurrez aurre jarriko lituzkete hastapen haiek bakoitzarentzat daukaten esanahia. Mouffek defendatzen duen demokrazia plurala eredu agonista horri dagokio, eta bere ikuspegitik, pasioek identitate kolektiboen eraketan duten zeregina aitortzearen abantaila dakar.
Bistan da, faxismoaren aurrean, errotiko demokrazia gehiago defendatu beharra dagoela, Euskal Herriko iparrean zein hegoan.
Bozken bitartez hauteskundeak irabazita, faxista izan daiteke??? Aurrerakoien mantretatik irteten den oro faxismoa ote da? Maduro Ayuso baino demokratagoa da??? Zuen diskurtsoari kiratsa dario!!!
Bozken bitartez hauteskundeak irabazita, faxista izan daiteke???
Bai, jakina, aski da faxista bat hauteskundera aurkeztea. Hauteskundera aurkezteak ez du faxista dena bestelakotzen.
Beraz, herritarren babesa izanik, faxista izan daiteke. Orduan, bigarren galdera; faxista izateko, zeintzuk baldintza ideologikoak bete behar dira???
Ez dakit zure galderari eratzungo diodan, baina nire ustetan, faxista izateko joera batzuk izatea aski izaten da. Faxismo fascio hitzetik eratorri da, eta fascio tresna eta ikur izandakoa da, Mussolinik puntu gorenera ekarri arte.
Izan ere, ideologia baino, ideologia falta da haien ezaugarri behinena; Espainia, kasurako, faxistaz beteriko herrialdea da, non diktadore-gai asko ibiltzen den bazterretan. Joera dute, eta jokabidea: “a por ellos” zioten Katalunya une berotan bizi zelarik. Hor ez dago ideologiarik, baizik eta besteak diktadoreen moldera makurrarazteko grina. Herritarren babesa baldin badago, orduan nik “diktadura kolektiboa” deituko nukeena da. Alegia, diktadore bakarra baino, diktadore batzuk, asko, eta diktadore-asmo asko, batera.
Mikel, bat nator zurekin, baina nire kezka nagusia, gaur egun edozein jarrerari faxismoa deitzen diogula da. Are gehiago, nirea ez den ideologia oro, faxismoa da. Eta hori ez da horrela. Langileriaren aldekoak ez diren jarduteko hainbat modu daude faxismoa ez direnak. Horregatik, argi darabilgun hitzekin, azkenean benetako faxistak etorriko baitira eta ez dugu jakingo bereizten.
Ados. Kontzeptu hori, faxismoarena (faxista, fatxa…) oso higatua da, neurriz kanpo erabili izateagatik. Berdintsu “demokrazia” kontzeptuari gertatzen zaiona, justiziaren sinonimotzat hartzen baita. Eskubide demokratikoak, esaterako… eskubideak badira, ala ez dira, baina ezin demokratikoak izan, antidemokratikoak ere ezin izan baitira…
Eta, diozun bezala, darabilzkigun hitzen neurria ez badugu ongi asmatzen… jarrerak ere ez ditugu ongi asmatuko…
Hitler bozken bitartez hauteskundeak irabazita iritsi zen boterera. Hori esanda, Kaxka, jakin nahi nuke zuretzat zein diren “benetako faxistak”, susmoa baitaukat ez zarela eskuin muturrean pentsatzen ari.
“Ilea ikusten zaizu”, Kaxka!
Hitzen esanahia erabilerak ematen baitu, faxismoa deitzen zaio patriotismo kontserbadoreari. Oso ongi bizi direnek bere maila ekonomikoa galtzeko beldurrarekin lotura handia duenez, normalean kapitalismoarekin bikain ezkontzen da. Jende langilea erakarri ohi du krisi garaitan, salvese quien pueda batean ondokoa zapaltzeko erreparoa galtzen denean.
Itxura gordetzen ikasi du. Garai batean kaxkamotz ibiltzen ziren asko 😉 bota eta tirantez jantzita. Nabarmen gelditzen zirela eta, irudia aldatu zuten. Diskurtsoa disimulatzen ere ikasi dute. Baina sakonean gauza bera defendatzeko: patriotismo kontserbadore bat.
Arrazoi duz, Kaxka, faxistak identifikatzen jakin behar da.
Hegoaladian ez nakike erraiten baina Frantzian ez zaut iduritzen faxismoaren lanjerra hain inportantea denik edo duela hamar urte baino handiagoa. Iparraldean behintzat euskaldunentzat lanjerra da frantses estatuaren betiko politka etnozidioa eta harekin naturaltasun osoz kolaboratzen dugunok, eta hori edonor izan dadin boterean.
Horretaz guziaz falta zaigu eknomia politikako Marxen heineko espezialista bat gaurko mundu lan zatiketaren analisia egingo ligukeena; Horrek ahalginduko liguke gure herri aberatsetako klase zatiketa tradizionala arraberritzea eta beharbada, nork daki, ohartuko ginateke klase esplitatzaileetan aurkitzen direla faxista bezainat antifaxista.
Gaur egun faxista deitzen zaio zentzu komun minimoa duenari. Adibidez, inmigrazioa kontrolatu behar dela esaten duenari.
Iparraldean bezala, hegoaldean ere eskuineko zein ezkerreko gobernuetatik datorkio kaltea euskalduntasunari.
Hala ere, faxismoaren arriskua aspaldidanik inportantea izan arren, eta mundu mailan gainera, azkenaldian diskurtso xenofoboak dexente zabaltzen ari dira, eta hain zuzen ere eskuin muturraren igoera xenofobia horren ondorioa dela esango nuke. Gizarte krisi larrian gaude, etorkizunari buruzko ziurgabetasunak beldur handia sortzen digu, eta botere handien aurka aritzeko ezintasunak eramaten gaitu frustrazioa ahulenekin ordaintzera.
Faxismoaren hazitze leku ohikoa da: krisiak sortutako beldurra ahulenarengana bideratuta.
Horrez gain, Euskal Herrian hizkuntza galtzeko arriskua ere badugu. Eta askok galbidea batere errurik ez duenarengan ezartzen du. Espainiar eta Frantziar estatuen zapalkeriaren ondorio da euskararen egoera, eta horri buelta emateko gakoa gure hizkuntz politikaren jabe izatea da. Baina ezinean gabiltzanez, errurik ez duenarengan fokatzen dira batzuek. Eta faxisten ideiekin bat eginez, esaten dute: mugak itxi behar dira!
Baina mugak ixteko burujabe izan behar dugu. Eta burujabe bagina, gure hizkuntz politika ezarri ahalko genuke. Eta orduan ez genuke muga itxi beharrik izango euskara biziberritzeko, euskalduntze politika eraginkorra ezarriko baikenuke. Eta xenofoboak nabarmen geldituko lirateke, hizkuntzaren argudioa bertan behera utzita.
Baina ezin dugunez hizkuntz politika burujabea ezarri, batzuek nahiko lukete Espainiak eta Frantziak mugak ixtea, euskara galdu araziko lukeen etorkinik sar ez dadin, ahaztuta euskara galdu arazten dutenak espainiar eta frantziar estatuak direla, ez etorkinak.
Eta horrela, faxismoa sorgin gurpilean…
Andu, inmigrazioa kontrolatzeko bi modu daude. Bata, estatuen arteko arrakala ekonomikoa (guri hain ondo datorkiguna, portzierto) deuseztea. Bestea, muga zeharkatzea lortzen dutenak zigortzea (kontzertinetara, pateretara edo okerragoetara kondenatzea).
Zeren gure aberastasuna beraien pobrezian oinarritzen den bitartean, ez diote etortzen ahalegintzeari utziko (eskubide osoz, portzierto).
Ziriñe, halako kontzientzia kargua baldin baduzu, zure etxeko ateak zabal itzazu nahi duten beste sartu daitezen. Antza, aberastasun handia daukazunez, horien artean banatu eta horrela zerua zihurtaturik izango duzu. Zin dagit.
Ziriñe, inmigrazioa kontrolatzeko modu bakarra dago (argi dago Afrika bihurtzen garen momentutik beretik utziko diogula haientzat erakargarri izateari, baina hori ez zait oso ideia ona iruditzen): dei-efektuarekin amaitzea, hau da, legez kontra sartzen direnak saritzeari uztea.