Guk bagenekien lehendik ahal dugula

Paternalismotan erori gabe, poztekoa da Espainiar Estatuan bizi duten politizizazioa. Poztekoa haientzat eta guretzat, lehen bazterrekoak ziren hainbat ideia, hegemoniko bihurtuko baitira dena ondo bidean. Baina Podemos espainiar mugimendu bat da, eta espainiarrek bultzatu beharrekoa. Euskal Herrian bagenekien lehendik ahal dugula, eta horretan aritu dira belaunaldiak. Armaz eta gabe, alkar joka askotan, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Monzonek, ETAk, Ibarretxek, Zabaletak eta Otegik gauza berbera izan dute gogoan: Gai garela.

ahal

Zer bestela? Euskaldunok beti kondenatu gaituzte eta gara esperantzara.

Badugu proiektua

Goitik beherako bidea behar dugu, kataluniarrek bezala. Baina proiekturik ez zaigu falta. Euskaldunon ilusioaren araberakoa izan ohi da grina, eta Ibarretxeren pintxazoarekin baju gabiltza azken urteetan. Ulergarria da. Podemos Espainian duten bezala, guk hemen EHBildu dugu. Politika herriarentzat egiten duen jendez betea, zalantzan jarri ezin den puntua hau. Ezkerreko proiektu argia, Iglesiasena adina edo gehiago. Grisik gabea. Inor hotz edo bero utziko ez duena.

Politizazioa VS Despolitizazioa

Borroka armatuaren osteko eszenatoki honetan, urteetako erresistentzia konstantearen ostean, Euskal Herrian Espainian bizi duten aurkako prozesua bizi dugu: Despolitizazioarena. Lehen aktibo zirenak pasibo baitaude, nukleo gogor bat salbu. Baina jakina da, nukleo gogorrak bakarrik ezin dezakeela deus aldatu.

Captura de pantalla 2014-12-07 a las 11.37.49
Inkestek EHBilduren igoera iragartzen dute hainbat hiriburu eta herrialdetan

Sistemaren aurkako boza

EHBilduk behar du bozka hori. Bere gobernu ekintzak baliotan jarri behar ditu, eta erradikala izaten jarraitu, erroetatik gauzak aldatzeari ukorik ez egin. Programak sistemarekin hautsi behar du. Eta euskal herritarrari argi erakutsi, bere ideia eta balioekin bat datorren programa EHBildurena dela. Protesta botoaren zati batek Podemosera alde egingo badio ere, azken inkesten arabera, Euskal Herriko hainbat esparrutan hazteko aukera izango du koalizio subiranistak.

Otegi eta presoak

Otegi eta presoen kaleratzea dira ezker abertzaleari geratzen zaizkion bi errebultsiboak. Ondo baliatuko ote ditu? Euskal Herrian aldaketa etorriko bada ezkerretik eta abertzalegotik baita etorriko. Gainontzekoak milongak dira.

4 pentsamendu “Guk bagenekien lehendik ahal dugula”-ri buruz