Guardiolismoa

Unibertsitatean azterketa ederto atera zaizula. Diskotekan, ligatzeko iaioa zarela. Blogean, artikulu arrakastatsua idatzi duzula. Tabernan, liluratzeko beste dakizula gerria astintzen. Lagun artean, bizipoza darizula. Azken literatur Nobelaren liburua irakurri (eta ulertu) duzula. Kirolean, arerioa baino hobeagoa zarela. Ispilu aurrean guapo ikusten zarela. Lanean ondo ordaintzen dizutela. Esaldi horiek denak debekatuta daude, bestela harroputztzat har zaitzake entzuleak. Hori bai, ikasle bikaina, liluratzaile ondua, zutabegile abila, dantzari ona, bizipoza badarizu, zeure burua apur bat maite baduzu, kulturan jantzia edo kiroletan trebea bazara eta abila zarela edo gauzak behar bezala prestatu dituzula aitortzeari uko egiten badiozu, munduko pertsona apaltzat hartuko zaitu entzule arruntak. Hori da Guardiolismoaren uzta: gutxiespena errespetuz jantzi; begirunea lausenguarekin nahastu, harroputza apala balitzan agertu eta jende umila bere buruaz harro egotearren hanpurutsutzat hartu.

 

Josep_Guardiola - Guardiolismoa

Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude