Grebak, aparka ezinezko tresna

aparka ezinezko tresna –

Fernan Mendiola, Euskalerria Irratian.


aparka ezinezko tresna

Aparkatzeko arazoak gero eta nabariagoak dira gure hirietan, kotxeen presentzia hazkorra dela medio, eta horren ondorioz gero eta baliabide gehiago erabili behar dute administrazioek horren kudeaketa egiteko.

Kate horren katebegi ahul eta prekarioena, berriro ere, langileena dugu, kasu honetan aparkatzeko araudiaren oinarria den Gune Urdinaren langileak, alegia. Iruñean Dornier enpresak hartu zuen horren kontzesioa duela 26 urte. Ferrovial taldeko enpresa dugu hau, estatu mailako indartsuena arlo honetan.

Enpresaren etekinak gora doazen bitartean, langileen egoera okertzen ari da sindikatu guztien arabera, eta Iruñeko kasuan grebarako bidea hartu behar izan dute langileek, haien eskubideak aldarrikatzeko.

Hurrengo egunotan desordenatuago izanen da aparkatzeko sistema gure hirian. Aparketzeko eragozpenak, beti ere gogorarazteko grebak ezinbestekoak direla, ditugula, langileen eskubideak bermatzeko.

Albora eta aparka ezinezko tresna, alegia.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko martxoaren 22koa]

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude