Greba

Greba –

Azken orduko albistea: urtarrilaren 30erako greba orokorrera deituak dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko langile guziak. “Albiste freskoa, e, Asiertxo!”. Bai, badakit batzuok pare bat hilabete daramagula kontu honekin matraka ematen, baina, aizue, hain da handia hedabide nagusiek inposatzen diguten isiltasun informatiboa.

Greba

Eta onar dezagun… Bueno, ez, onar dezadan… greba_orokor honek dena duela aurka benetan orokor izan ez dadin:

  • Dirudienez, hemen eta orain, greba_orokorrek ez ohi dute langile gehienen babesa jasotzen.
  • Oraingoan, inork gutxik ezagutzen duen subjektu batek deitzen du greba orokor hau: Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.
  • Karta Sozialaren barnean dauden sindikatuak ez dira Nafarroa Garaian ordezkaritza osoaren %40ra ere ailegatzen.
  • Urtarrilaren 30eko greba pentsiokin lotuko dute askok, baina benetan aldarrikapen taula zabala du eta horrek nahasmena sor dezake.
  • Greba_orokor honek ez dio liberalismoaren eraso zehatz bati erantzuten, liberalismoari berari baizik.
  • Eraso zehatz bati erantzuten ez dionez, ezinezkoa du berehalako errentagarritasun bat lortu. Eta, beraz, baliteke berehalako emaitza iraultzaileak nahi dituztenak gehiegi ez konbentzitzea.

Eta hala ere, eta hala eta guztiz ere, ez duzu egun bakar batez zure produktibitatea alde batera utziko eta lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko borrokari zure aletxoa emanen?

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 urtarrilaren 14koa]

Greba

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

Zer duzu buruan “Greba”-ri buruz

  • Xabier Najera 2020-01-20 11:13

    Nere lanean eguberriko bazkarian atera nuen graba honen gaia. 10 lagun gara bulegotxo batean: nagusia, nagusiaren arreba, nagusiaren lagun urkoa eta 7 langile. Nere inguruko jende gehienak ere horrelako tokitan lan egiten du: lagun gutxi, eta horietako batzuk nagusiaren inguru urbilekoak.

    Langile gehienek ez zuten deialdiaren berririk. Informatu eta gero, langile gehienek ez zuten grebaren helburua ulertu, eta ulertu zuten batzuk, zalantza larriak adierazi zituzten helburu handi horiek lortzeko bidean greba orokor txiki honen eraginkortasunaz.

    Gure bulegotxoan, zorionez, sektore-hitzarmen bat dugu, Madrilen sinatutakoa. Hitzarmenaren puntu asko ez dira betetzen: oporrak, ordutegiak eta soldatak, adibidez (hitzarmenik gabe bageunde bezala). Urte t’erdi eman dugu jada hobekuntza txikiak baina gure bizitzan oso nabermenak direnak borrokatzen eta lortzen. Giroa bulegoan ez da ona.

    Eztabaidatxo bat egin ondoren, nagusia eta haren lagunak joan zirenean, bozketa bat egin genuen, eta grebarekin bat ez egitea erabaki genuen.