Gorreri bisuala

Gorreri bisuala –

Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean.

Ez da ohikoa izaten gurean hizkuntzari lotutako arte instalazioak egotea. Horregatik, irakurri nuenean Zaloa Ipiñak Gorreri bisuala izeneko erakusketa zuela Bilboko Euskal Museoan joatea erabaki nuen (PD: eguenetan sarrera librea da!). Apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai. Berrian ere egin dute kritika.

Hauxe da erakusketaren harira Zaloa Ipiñak dioena:

Hizkuntza bakoitzaren egungo egoera bere bizitzan pairatu duen guztiaren isla da. Tamalez, ezin da gure hizkuntzaren historia eta egoera ulertu hizkuntza nagusiek honen hizkuntza errealitatearen eraikuntzan izan duten rola aintzat hartu gabe. Genozidio kulturala, eskola eraztuna, gortasun bisuala, dominazioa, hizkuntz aurreiritziak… Asko dira burura datozkidan gai eta istorioak egungo hizkuntza gutxituen egoeraren arrazoien bila hasten naizenean, eta arrazoi eta bizipen horiek dira proiektu honetan landu ditudanak

Gorreri bisualaEraztunak, hizkuntza zapalketak, kolonialismoak agertzen ditu erakusketak. Arin batean ikusten da, baina niri falta izan zait, akaso, testuinguru apur bat (edo zapalketekin batera zapalketa horiei aurre egiteko hizkuntza komunitateak egin dituenak agertzea). Baina, tira, … merezi du. Erakusketaren ideietan gehiago sakontzeko, entzun Bilbo Hirian egileari egindako elkarrizketa mamitsu hau.

PD: Zaloa Ipiñaren webgunean aritu naiz eta hizkuntza zapalkuntza ere egiten du berak, gaztelania hutsez duelako: http://www.zaloaipiña.com/es/zaloa-ipina/

Gorreri bisuala

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.