Gonzalez Txabarrik ‘Berria’ri eta ‘Hitza’ri betoa jartzen die
Asko dira kazetariak aguantatu behar ditugunak. Askok esan nahi izaten digute gure lana noiz eta nola egin. Gaur ere horrelako zerbait gertatu zait Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakariarekin.
Aurretik, banekien hainbat kazetariri gaizki erantzuten diela, eta Berria egunkariari elkarrizketak ukatu dizkiola. Baina, dena den, guk, Oarsoaldeko Hitzan ere saiatu behar genuen ditxosozko elkarrizketa lortzen. Izan ere, berak aurkezten dizkigun gai gehienak baitira gure eskualdeari zuzenean eragiten diotenak. Eta atzo, gainera, Pasaiako kanpo kaia izango dena aurkeztu zuten (Oarsoaldeko Hitzan). Momentu paregabea elkarrizketa egiteko.
Gaur, berriro, berarekin topatu naiz Trintxerpeko La Herrera Iparraldea eraisten hasi baitira. “Pasaiaren birgaitzean urrats garrantzitsua izango dena”. Bertan zeuden, baita ere, Maider Ziganda Pasaiako Alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Arantza Tapia Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu diputatua.
Dena ondo joan da aurkezpena egin duten bitartean. Ondoren, Gonzalez Txabarrirengana hurbildu naiz elkarrizketa eskatzera:
- Kaixo Joxe Joan. Nagore naiz, Oarsoaldeko Hitzatik. Elkarrizketa egin nahi genizuke… (ez dit bukatzen utzi).
- Gaurko Berriako titularra aldatzen duzuenean!!! Gezurra esan duzue (haserre)
- Berria gauza bat da eta Oarsoaldeko Hitza beste bat. Guk elkarrizketa egin nahi dizugu (berriro bukatu gabe).
- Zuk esango didazu niri zer den Berria eta zer Hitza!
- Bai. Berria gauza bat da eta ni Oarsoaldeko Hitzatik nator beste gauza bat egitera (berriro bukatu gabe).
- Berriako titularra aldatzen duzuenean. Euskalduna izanda, lotsa ematen dit titular horrek!!!
Eta bertan utzi nau. Benetan haserretu nau horrek. Berari gustatzen zaizkionak idazten dituenei bakarrik ematen dizkie elkarrizketak, eta gainontzekoak modu txarrean tratatzen gaitu. Bestalde, jendeak oraindik ez daki Berria eta Hitzak independenteak direla?? Gaia nola tratatu dugun ikustea besterik ez du. ‘Etxe’ berekoak gara, noski, eta batzuetan elkar elikatzen dugu, baina bakoitzaren lana independenteki egiten dugu. Ez baitira gai berak eta modu berean jorratzen informazio nazionalean (Berrian) edo lokalean (Hitzetan), batzuetan bat etorri arren.
Bai horixe, elkarrizketa nahi dugu, baina ez edozein preziotan. Gure lana ezin dute baldintzatu, noiz eta nola egin behar dugun esanez. Ezkerrean, Gonzalez Txabarri, gaurko aurkezpenean
Bestalde, hona hemen gaurko albistea:
Gure terrateniente-nahi hauek komunikabideak betatzen hasi dira orain? Eta zer eta aurreiritzi pertsonal (eta okerretan) oinarrituta?
Herri hontako Democratadetodalavida guziei ikusten zaie ipurdia lehen edo berandu. Gizontxo honi gaizki irudituko zaizkio PSE eta PPren aldetik EITBri egiten zaizkion kritikak, baina berak berdin jokatzen du. Ala ere, ez gaitezen harritu, Hitzek Diputazioetako dirulaguntzekin dituzten arazoak eta Berriak Baztarrikaren aldetik jasotako perlak ezgutu ondoren…
Gari, nik dakidala Glez de Txabarrik ez du adierazpen publikorik egin Berriaren aurka, beraz ez zait konparagarria iruditzen zuk diozuna. Bestalde, inork ezin du behartu pertsona bat nahi ez duen elkarrizketa bat ematera. Inorrek ere ez. Beraz, zer da zehazki hemen kritikatzen dena? Berria ez zaiola gustatzen? Oh, pekatu larria! Berria derrigorrez gustoko izan behar al dugu ba euskaldun ez-traidore izateko hala ze demontre?
Hemen inork ez du kritikatu ‘Berria’ gustatzea edo ez. Baina Gonzalez Txabarrik duen jarrera da egokia iruditu ez zaiguna. Kargu publikoa den aldetik, denak atenditu beharko gintuzkela iruditzen zait.
Alegia, atzo kanpo kaia izango dena aurkeztu zuten. Eta zilegi da jendeak horren berri izatea. Zer zuzenago berak azaltzea baino? Okerrago litzateke beregana ez jotzea, eta, esaterako, kanpo kaiaren kontra bakarrik daudenak ateratzea. Gure helburua, aldiz, guztiz kontrakoa da: pluralak izan nahi dugu, baina, noski independenteak. Eta hori batzuek ez dute ulertzen.
Titular bat dela eta, uko egin dio proposamenari Gonzalez Txabarrik. Kasurik ez egitea izan da bere aukera, baina horretarako ere moduak eta moduak daude. Eta bereak ez dira egokiak izan.
Nik uste dute pertsona edo erakunde batek komunikabide baten aldetik “tratu txarra” izaten ari dela sentitzen duenean, normala dela komunikabide horrekin ezer jakin nahi ez izatea. Arrazoia duenik ala ez zuen jardunari buruzko iritzian? Ba horretan ez naiz sartzen. Baina eskubide osoa du erabaki hori hartzeko.
Batasunakoak ere (alderdi politiko legala zenean) bere garaian El Mundo egunkariarekin harremanak moztea erabaki zuten, eta horri erantzunez, El Mundo-koek kamera izkutu batekin erantzun zioten betoari, munduari erakusten ze gaiztoak ziren Batasunakoak beren kazetariekin … niri lotsagarria iruditu zitzaidan El Mundo-ren jarduna (oro har lotsagarria iruditzen zait egunkari hori).
En fin, “betoa”rena (nahiko fuertea iruditzen zait hitza) euskal politikan nahiko normala dela bistan da.
Formen aldetik, zuk diozun moduan izan baldin bada seguraski arrazoi duzu, baina hori baldin bada kritikagarria dena … beno, artikuluaren titulua ez da hori.
Gonzalez Txabarrik badaki non dagoen, zein postu duen eta zein den bere lana. Horien artean dago medioekin harremana izatea. Askotan egin behar izaten dira nahi ez diren gauzak. Ez bazaio gustatzen ‘Berria’k esan duena, zuzendu dezala. ‘Berria’n ez duela egin nahi? ‘Hitza’k ez du horretan zerikusirik. Eta bai, betoa da. ‘Berria’ri ez dio elkarrizketarik ematen, eta, ondorioz, ‘Hitza’ri ere ez.
Bai Nagore, mundu guztiak daki berriak eta hitzak elkarren artean inolako zerikusirik ez dutela, diario vasco eta el correo bi gauza guztiz desberdinak direla dakigun era beran …
Begira, niri ondo iruditzen zait zuk nahi duzuna salatzea. Nire lehenengo mezuarekin ez nuen artikulu hau kritikatu nahi, baizik eta artikulu honi eman zaizkion lehenengo bi erantzunak. Zuk gertakari bat jarri duzu mahai gainean, eta besteok gertakari horren gaineko iritzia eman dugu, besterik ez. Ni ez nago ados hemen jarri diren lehenengo iritziekin eta nirea jarri dut. Eta bai, interpretatzen dut mezuren batean Berria gustoko ez izatea kritikatu dela.
Inork ez du zure iritziaren kontra ezer esan, gertatutakoa eta salatu nahi nuena azaldu baizik. Bestalde, ez da salatu ‘Berria’ ez gustuko izatea, Gonzalez Txabarrik informatzeko duen betebeharra ez betetzea baizik. Bera da, esaterako, kanpo kaiaren bultzatzaile nagusienetakoa eta irudi nagusia. Beregana jo beharrean, beste inorengana jotzea ere ez lukete ondo hartuko. Zer egin behar dugu, beraz? Gure irakurleak informazioaren alde bat gabe utzi? Gauzak ondo egiten saiatu eta eratzun txarrak jasotzea salatu dut.
Bueno, ba nik suposatzen dut berak pentsatuko duela zuek ez duzuela zuen informatzeko betebeharra ondo betetzen, beste batzuk zuen edo beste komunikabide batzuekiko pentsatzen duten moduan, erabaki bera hartuz … bide hortatik soluziorik gabeko eztabaida baterantz goaz. Gainera ez nago guztiz ados zure argudioarekin, zuen komunikabideekin ez hitzegiteko erabakia hartu duelako, ez komunikabide guztiekin.
Dena den errepikatu beharrean sentitzen dut nere burua, titularrean ez dut erantzun txarrei buruzko ezer irakurri. Ez da hori salatzen dena. Eta orain bai, artikulua kritikatzen ari naiz, gero eman dituzun azalpenak kontuan hartuta.
Berriro errepikatuko dut. ‘Etxe’ berekoak izanik ere, modu ezberdinean lan egiten dugu Berriak eta Hitzek. Eta guk ez dugu zerikusirik Berrian atera dutenarekin (begira biek gai bera nola jorratu dugun. Loturak goian daude). Bestalde, guk aparteko elkarrizketa bat egin nahi genion. Berak esaten zuena entzun eta azaldu.
Erantzun txarrak ez direla e? Haserre erantzun badit, ez badit ia hitz egiten utzi, gezurretan genbiltzala esanez, lotsa ematen diogula eta ez dakit zer. Niri ez zidan zertan horrela erantzun behar. Lehenengo aldia da beragana joan naizela. Bai, erantzun txarrak dira.
Ah, aparteko elkarrizketa. Baina prentsaurrekoa eman zuen ez? prentsaurrekora sartu ahal izan zenuten, ez? Beste egunkari guztiei esan ziena zuei ere esan zizun, ez? Orduan betoa ez da hainbesterako ere, eta beraz esageratzen ari zarete alde hortatik.
En fin, ez dut nik honekin jarraitu nahi, baina esango didazu noiz esan dudan nik ez dizula gaizki erantuzun. Hori ez dakit, gertatutakoa ikusi ez dudalako. Nik esan dudana da artikulua publikatu den moduan ez dela hori nagusiki salatzen dena.
Titularra sensazionalista xamarra, ez?
Zuzeu zer da, Euskal The Sun?
Aupa, Nagore. Ongi etorri klubera! Animo eta segi lanean. Bide batez, EKT taldeko “Berria”ren Eihartze Aramendiari ere animoak, Pasaiari buruzko gaurko erreportajea guztiz interesgarria eta profesionala baitzen. Horregatik, normala Gonzalez Txabarri gustatu ez izana.
Nik ere ez dut nahi gauza berari bueltak ematen jarraitu, baina tira: Prentsaurrekoan berak ez du ezer esan, gaurkoan. Atzokoa berak eman zuen eta kazetari guztiek sartu ahal izan zuten. Betoa, elkarrizketari eta hainbat informazio emateari erreferentzia eginez diot, prentsaurrekoetatik aparte. Aspaldi baitabiltza kazetari batzuk bere atzetik eta ez dute ezer lortu. Horregatik titularra, sensazionalismorik gabe. Betoa aspalditik datorrelako.
Dena den, titularrak askotan dira sensazionalista samarrak, ;). Hitz gutxitan laburbildu behar da informazioa eta jendea erakarri. Eta bertan ez zitzaidan sartzen erantzun txarrena, noski.
Azenik, eskerrik asko Iñigo! Eta berdin! Nik ere animoak bidali nahi dizkiot Eihartzeri, oso ondo egiten baitu bere lana.
Oso ondo ulertzen dut zure haserrea. Guk egunero sufritzen dugu hori Madrilen. Eta dexentetan deitu diote politikariek zuzendariari zenbait informazio atera ez daitezen. Nik behin, prentsaurreko batean, Gallardón alkateari esan nion nire galderak ez erantzuteaz nazkatuta nengoela. Jendeak txalotu ninduen, pentsa. Eta guk beti esaten dugu: gorrotatzen gaituztenean, gure lana ondo egiten ari garelaren seinale.
Aupa Izaskun! Mila esker iruzkinagatik! Animo eta segi lanean!!!
Ez dakit betoa hitz egokiena den, baina objetiboki Pasaiako Portuko Agintaritzako Lehendakariak Hitza eta Berria diskriminatzea erabaki du beste medioen aldean, zergatik eta ez dagoelako ados beraien informazio trataerarekin.
Hori bada benetako arazoa ez al da zentzuzkoena replika eskubidea eskatzea… elkarrizketa baten bitartez, adibidez?
Think gutxi eta potere abusu kuartelero asko.
Nire elkartasuna Berriari, Hitzari eta bereziki zuri Nagore. Mila esker gertaera hau salatzeagatik, susmoa baitut horrelako asko, beldurrez edo, oharkabean pasatzen direla… Hori izan daiteke Izazkunek aipatu Madrilgo txaloen arrazoia.
Mariren iruzkinaren harira:
https://zuzeu.eus/begiraleak/
https://zuzeu.eus/zuzeuren-erabilera-baldintzak/
Nik ere hemendik jendea animatu nahi dut horrelakoak salatzera, beldurra izaten baita ez kontatzearen arrazoi nagusia. animo!
Elkarrizketa bat eman nahi ez izatea ez da «betoa». Agerraldi publikoetara ez deitzea, esate baterako, bai. Elkarrizketa elkarrizktatuak nahi duenean egin ohi da. Kritikagarri izan daiteke (da) Txabarriren jarrera (erantzun txarra eman diolako kazetariari,informazio politika partziala duelako…nik zer dakit), baina elkarrizketa ez ematearekin ez du inor betatu.
Alderantzizko norabidean, norbaitek bere burua eskaintzen badio Hitzari elkarrizketatua izateko, eta Hitzak ezezkoa esaten badio (interesik ikusten ez diolako, modu bereko elkarrizketa bat duela gutxi egin duelako…), «betatu» duela esan al liteke?
zuzeu.com gero ta interesgarriago dago. Nagorek sortu duen debate hau bera nahiko froga da. Nere iritzian, G.Txabarrik – formatan beti izan da nahiko baldarra, gustokoa ez duenean batipat – eskubidea du medio bati elkarrizketa ukatzeko ( ez da berdina elkarrizketa bat edo prentsa aurreko batean atea istea)baina ez da ez elegantea eta ez, epe luzera, errentagarria medio batzuei ezezkoa esatea. Oinarrian, zerbait eskutatzen ari delako izaten da eta hori, noiz edo noiz, publiko egiten da. G.Txabarrik aklaratu egin behar du ia Beriak esaten duena – dokumentazio osoa ez duela bidali oraindik – egia den ala ez eta, bitartean, edozein komunikabidek, independiente eta profesionalak baldin badira, eskubide – eta obligazioa – dute datu hori denunziatzeko. Txabarri eta Puertoari tokatzen zaio mugitzea.
Hori izango litzake fair play demokratiko baten araua, baina , zein egunkarik kontatu du egia eta ez Puertoaren propaganda bakarrik?
Animo, Nagore¡¡¡ “beldurra izaten baita ez kontatzearen arrazoi nagusia ” esaten duzu. Kazetari lanaren etsai nagusiena ezagutu duzu, segi aurrera ¡¡¡
Gauza parea: Bata: Oarsoaldetik ezpada ere, Donostiatik ari naiz, Pasaiako Portu berriko gaia, edozein euskalduni oso zuzen dagokion gaia delako. Joxe Joan jaunaren egun loriatsuak ahituta daude eta urpera doanaren egurrai heltzeko azken saio triste bat baino, ez da “EcoPort” deiturikoa. Herritarren nahi eta borondatea ezagutu barik egiteko faraoikada bat dela iruditzen zait. Soberan dago portu hori. Bi: Nagoreri: segi horrela! Bikaina zure lana! Nire uste apalean. Eskerrik asko informatzeagatik.
Betoa hitza erabiltzea eztabaida gidatzeko ez zait zilegi iruditzen. Testua irakurtzen duenak ondo ulertuko du zer esan nahi den eta testua irakurtzeko denbora hori hartzen ez duenak, nire ustez ez du eztabaidan parte hartzeko zilegitasunik, ez baitaki zertaz ari den. Berria eta Hitzari elkarrizketa bat emateko zailtasunak, niretzako beto bezala uler daitezke eta hala ere, hau iritzi bat besterik izaten jarraitzen du.
Baina eztabaida ez dago hor. Zenbaitzuk kazetari batzuen lana kontrolatzeko eta zuzentzeko gogoa eta kazetaritza era ezberdin batean egin nahi dutenen arteko talka bat da. Lehenengoak beti egon izan dira eta beti jarraituko dute, baina orain kazetari berri eta online hedabideak ondo ulertzen dituzten herritarrek zailago jarriko diete. Gero eta zailagoa izango da manipulatzea edo egia ezkutatzea.
Oraindik kazetari eta herritar hauei trabak jartzen, presioa egiten, hitz txarrak botatzen ikusiko ditugu, baina hobe izango lukete egiaren jabe oso direla uste duten horiek hedabide berriak, Internet eta demokrazia ulertzen hastea.
Ta neri Berria eta Hitza-jo jarrerak etzaizkit gustatzen. Neri ere euskaldun abertzale bezala lotsa ematen didate ez bakarrik titularrak, baita ere egunkari horietan egiten dituzten euskal politikagintzaren inguruko pseudo-analisiak.Bestalde, ETAren aurrean daukaten jarrera salagarria eta penagarria da.
Nagore, GARAtik etorrita ikusten da argi eta garbi zer zeran: Euskadiko ezker erradikaleko satelite intoxikatzailea.
Izaskun mesedez,
Gauzak bere tokitik ez atera. Joxe Joanek ez die elkarrizketa ematen, ez bakarrik titularrarekin ados ez dagoelako, baizik eta bi pseudo-egunkari horien linea marxista antidemokratikoa ez duelako onartzen, eta guztiz logikoa iruditzen zait.
Nola emango diozu ba elkarrizketa giza eskubide minimoak defendatzen ez dituzten bi panfletori?Nik ere ez nuke emango.
(Xcierto, goiko Juan berdina naiz)
Txabarriren jarrera salagarria. Jakin dezatela egunkariak ez direla beraien propaganda izango.Eta egurra eman behar zaie emango zaiela.
Juan, Berria ez bazaizu gustatzen ez ezazu irakurri. Dena den, kuriositatez, zuk zer irakurtzen duzu? Berria “marxista antidemokratikoaren” beharrean El Correo “inperialista liberal antidemokratikoa”? Niri El Correok eta beste askok bai ematen didala oka egiteko gogoa. Izan ere, objetibotasunaren izenean zaborra ekoizten dute. Berriak eta Garak behintzat argi dute beraien jarrera eta hala azaltzen dute. Bestalde, ETAren kontuaren harira, zer ez zaizu gustatzen Berriatik? Agian, torturen berri ematea? Rubalcabaren bertsio ofizialak zalantzan jartzea? Edo, gehien molestatzen dizuna Euskal Herriaren nazio ikuspegia duen egunkaria izatea? Are gehiago, zure ideien inguruan hausnartzeko…zergatik ez duzu Berria irakurtzen ETAk norbait hil ondorengo egunean?
Aupa denei, berriro nator hona …
Ba badirudi denborak erakutsi duela Berria-k argitaratu zuen notizia (Txabarriren haserrea hortik zetorren) guztiz faltsua zela.
Horren inguruan autokritikarik ez Nagore?? Ta iñakiri: El Correok notizia faltsuak argitaratzen baldin baditu salagarria da, baina Berriak egiten baldin badu, ez? Jajai.
Aspaldi utzia nuen eztabaida antzu hau, baina, tira (ea azken erantzuna den. Pasatutakoa pasatu baitzen). Batetik, nik hemen salatzen dudana ez da gezur bat, niri gertatutakoa baizik. Bestalde, ez dut uste nik autokritikarik egin behar dudanik, ‘Berria’ko artikulua ez nuelako nik idatzi (hori litzateke autokritika, zuk esan bezala hortik baitzetorren Txabarriren haserrea). Eta ziur nago hori idatzi zuen lankideak behar bezalako informazioa zuela. Bestalde, ez zait iruditzen ‘Berria’ko lankideak eta ‘Berria’k gezurrik esan zutenik. Honakoa zioen albiste hark: “Pasaiako Portuko Agintaritzak (Gipuzkoa) Jaizkibelgo itsaslabarraren kanpoaldean egin nahi duen kanpoko portuaren proiektuaren inguruko hainbat dokumentu ez dizkio helarazi Espainiako Ingurumen Ministerioari. Dokumentu horiek, eragile, elkarte zein herritarrenak dira, hain justu. Kanpoko kaiak haiengan duen eragina azaltzen dutena, zehatzago esateko…”
Miguel Buenek, gaurko Noticias de Gipuzkoan ere hala dio: “La exigencia del envío de la documentación de las 47 copias del Plan Director de Infraestructuras que se había hecho desde el ministerio de Medio Ambiente se han cumplimentado ya, y ahora les toca enviar esas copias a los organismos institucionales y organizaciones sociales para que den su opinión…”
Batzuen iritzia falta da oraindik, beraz. Eta Europatik ere, informazio guztia biltzen ahaleginduko direla jakin genuen duela gutxi. Legearen arabera, gainera, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa ez ezik, derrigorrezkoa da. Informazio gehiago: http://www.oarsoaldekohitza.info/paperekoa/2009-05-09/p00006008/KANPO_KAIA._David_Hammerstein_%C2%B4Kanpo_kaia_ez_dute_egingo_._Kanpo_kaia_Proiektu_politikoa_dela_salatu_du_Berdeen_eurodiputatuak_Jaizkibel_Bizirik-eko_kideen_agerraldian.htm
Eta bukatzeko, niretzako ez izan arren, zurekin ados nago, Joandux. Notizia faltsuak argitaratzen dituzten medio guztiak salatu behar dira, noski.
-A donde vas Joandux?
-Manzanas traigo.