Gizonkeria

Gizonkeria – 

Onintza Enbeitak berria egunkarian.

GizonkeriaAspaldi ikasi genuen zein zaila zen gorputz desberdinetik kantatzea. Bertsolaritza beti ez zitzaigun etxe goxoa egin, baina lortu genuen guretzako lekua egitea. Egungo bertsolaritzan emakumeon gorputzak baino desberdinagoak badira. Janzkeraz eta izaeraz. Niri poza ematen dit. Ardura ere bai. Ez nioke neure buruari barkatuko beste batzuk gu sentitu ginen bezain deseroso senti ez daitezen ezer ez egitea. Geuretzen ari garen etxe honetan disidentzia gehiagok kabitu behar dute; derrigor. Bestela, gizarte mugimendua izango gara agian, baina ez gara gizartearekin batera garatuko, ez aldatuko, ez ibiliko.

Gizartea ere astiro doa, dena-den. Hain astiro ze, gizon bezala sozializatutako bertsolari bat traje arrosarekin ikusteak nazka ematen baitie zenbaiti. Badirudi kantatzen duguna bezain politikoki zuzena izan behar dela agertokian performatzen duguna.

Nik neuk ez diot ezer arrarorik ikusten Aner Peritzi: eskertu egiten diot den moduan azaltzeko duen ausardia. Ordea, nazka itzela ematen didate anonimotasuna eta gizonkeria gurutzatzen diren lekutik idazten dutenek

Gizonkeria

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

38 pentsamendu “Gizonkeria”-ri buruz

  • Aupa Aner! Irain anonimoei ez.

  • Beldurgarria da nola gorrotatzen dituzten batzuek beste batzuk, nahi bezala janzteagatik eta agertzeagatik.

  • Gauza batzuei inportantzia eta arreta gehiegi ematen dizkiegu. Aner oso bertsolari ona da, bere piura eta diskurtsoa gorabehera. Neroni horrekin pozik, ez diot bertsolari on bati isildu dadila eskatuko.
    Sarasuaren egitateek baten bat kezkatzen badute, sar dadila bertsotan eta alda dezala panorama. Ikusle moduan kexatzea… itzali telebista eta bestelako gailuak.
    Edo izan Anerrek duen kuraia eta igo oholtzara haren aurka abestera, demoniyo!

  • Ezabatu duten lehengoari eutsiz; arreta deitu nahi baduzu, eta lortzen baduzu, arreta deitzeak dakartzan ondorioetaz ez zaitez kexatu.
    Bide batez, bertsolari bikaina da.

  • Nork dio nazka Anerri?

  • Noski baietz, ase dezala bere “traumen” mendeku gosea nahierara, neurririk gabe, seinalatu, salatu, deitoratu, kriminalizaru dezala bere oholtza edo prentsa pribilegiotik sudur puntan jartzen zaion oro. Total, gero faktura bueltan denean erantzukizuna gizon matxirulo heterobasiko binario zisgenero patriarkalari egotziko diogu, zeren eta bera bezalako aingerurk ezin dira inolaz ere bere egintzen erantzule izan.

  • Ez dut ondo ulertzen izenburua eta testu-edukiaren harremana. Gizonkeria, gizonari gorroto hori, gizonfobia hori norena? Nork? Nortzuek? Onintzak? Anerrek? Feministek? Globalistek? Gizon heterosexual zuriek? Trajedia guztien errudun den Donald Trumpek? Silvester Stallone bezalako itxura duten gizonek? Zergatik gizon heterosexual zuri gehiengoa gara beti oker guztien errudun, ia populazioaren erdia garenean? Zergatik esteriotipatu behar gaituzte honela, indarkeriazale, matxirulo, tratutxarjole, sexuerasotzaile eta abar moduan?

  • Interesgarria Anerren bertsoa, erpin askotako gain honetaz eztabaidatzeko atea irekitzen duen heinean.

    Bereiztu beharko lirateke transfobia, batetik, eta trans legearen kontrako iritzia, bestetik. Trans legearen kontra dagoen oro ez da transfoboa. Transfobo batek Anerri nazka izango dio daraman itxura hutsarengatik. Baina trans legearen kontra dagoen batek onar diezaioke Anerri nahi duen moduan sentitu, kantatu, jantzi eta izateko eskubidea. Onar dakioke pertsona bati bere identitatea eraikitzea, eta aldi berean pentsa daiteke queer teoriak ez duela errealitatea ondo azaltzen. Ondo legoke honi guztiari buruz deskalifikazioetan erori gabe hitz egin ahal izatea, baina iruditzen zait zaila dagoela gaur egun. Transfobiari aurre egin behar zaion bezala, ikuspegi desberdinak zentsuratzeko joerari ere egin behar zaio aurre.

    Jakin nahiko nuke zer iritzi duten neskek eta mutilek aldagela ez binarioak edukitzeaz. Imajinatu ditzaket mutilak harrotuta eta emozionatuta aldagelak neskekin konpartitzeaz, eta neskak haserre, eta soinketaren ondoren dutxatu gabe etxera itzultzen.

    Eta jakin nahiko nuke Anerren traumak tratatu litzakeen psikologoak bere lana egiteko eskumenik ba ote duen.

  • Amonamantangorri 2024-11-30 20:50

    Behin batean, emakume talde batek bertso sari bat antolatu zuen: SEÑORA SARIKETA. “Emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera izango duten guneak sortzea eta hauek plazan duten presentzia aregotzea da ekimenaren helburua”. Onintza Enbeita tartean ibili izango zen, seguru asko.

    Hurrrengo urterako, helburua zertxobait aldatua zeukan SEÑORA Sariketak: “II. SEÑORA Sariketa, ERTZEKO IDENTITATEAK oholtzaratzeko bertso-sariketa. Euskal Herria”. Twitterreko aurkezpena.

    2022ko SEÑORA SARIKETAn, sei finalistatik bakarra gizona suertatu zen. Gizonezko soinekodun ezpaingorria. Aner Peritz. Dirudienez, horretaz ari dira “ertzeko identitate” esatean. Gainera, 2022an gizon hori txapeldunorde izan zen. Barkatu: Pamelaorde.

    Seguru nago 2022ko Pamelaordeak esku-zarta handiagoa jaso zuela Pameladunak baino. Gainera, ez dakit Pameladuna nor izan zen. Ia inork ez daki. Lagundu. Nor izan ote zen 2022ko pameladuna?

    2024: Aner Peritzek agurreko bertso ederra bota du, ez dakit autobiografiko, ez dakit autofikziozko, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.

    Aner Peritzen bertsoa Gaur Egun-en eta Teleberrin atera da. Besteen izena, haren gainetik atera direnen izena jakiteko, googlen bilatu beharko nuke.

    Betaurreko Moreak jantzi behar direla esaten da. Jantzi ba. Nor egon da Aner Peritzen gainetik?

  • Bi ohar: ‘gizonezko’ aipatu duzu: oso oker ez banago, berak ‘ez binario’ izendatzen du bere burua. Bi. Teleberrin eta Gaur Egunen haren irudiak ateratzearen ardura, albistegi horien editoreei dagokie.

  • Amonamantangorri 2024-12-01 12:05

    Bat: beren burua “ez bitar” edo “ez binario” izendatzen dutenak gizon edo emakume normal-normalak dira, haiek oso pertsona bereziak direla uste izanagatik ere. Izan ere, “ez bitar” edo “ez binario” izateko kasik baldintza bakarra da gizon edo emakume batek bera oso pertsona berezia dela uste izatea eta egunero ingurukoei jakinarazteko beharra izatea, nahiz eta zeharo pertsona arrunta izan.

    Bi: Komunak eta aldagelak bezalako espazioak sexuen arabera bereizi behar dira. Arau horrek denok lotesten gaitu, baita beren burua oso pertsona berezitzat daukaten gizonak ere. Batez ere haiek.

    Hiru: Señora Sariketak bere helburuak aldatu zituen Peritzek parte har zezan. Aner Peritzek Berrian eta beste hainbat hedabidetan ahotsa dauka, eta galanki baliatzen da hartaz. Aner Peritzek TERF akronimo misoginoaz tratatzen ditu bera bezalako gizonak emakumeen komunetan bultaka ikustea gustatzen ez zaien emakumeak. https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/zergatik-den-beldurgarria-pixa-egitea_2122563_102.html

    Aner Peritzek maite du bere burua queer, marginal, bazterreko, disidente aurkeztea, nahiz eta bere diskurtsoa erabat integratua eta zentrala den. Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna ere queer, marginal, bazterrekoa dela ere esan genezake. Desberdintasuna da txapeldun horrek ez duela inoiz bere bizitzako alde pertsonal hori ustiatzeko beharrik sentitu, beharbada ez diolako inoiz hainbesteko garrantzirik eman.

  • Lehenengoari dagokionez, hau esanda, “baldintza bakarra da gizon edo emakume batek bera oso pertsona berezia dela uste izatea eta egunero ingurukoei jakinarazteko beharra izatea” ez du beste komentarioren beharrik.
    Bigarrenari dagokionez agian ‘non gender’ gisako komunak eta aldagelak behar dira. Toki batzuetan badaude.
    Hirugarrena dela eta, Señorak-ekoei galdetu beharko zergatik aldatu zituzten helburuak. Beraiek antolatzen dute eta erabakitzen.
    “Bere diskurtsoa erabat integratua eta zentrala da” diozu… Pradalesena bezain integratua eta zentrala, ….bai jauna/andrea. Horrexegatik ari gara hemen!!
    Tira, nire aldetik, agur eta igande on

  • Mikel Haranburu 2024-12-01 14:22

    Amonamantangorrik jarri estekakoa irakurri eta, joe, ez dakit zer esan… nik gogoa edo beharra sentitzen dudanean, komunera joan eta pixa egiten dut, Kito. Ez dut horrelako nobelarik idazteko gogorik izaten; ez dut hark izaten dituen hainbeste buru-korapilo askatzeko beharrik sentitzen. Pixa, eta kito. Eta ez ordubetean lau aldiz. Eta eserita nahiago, erosoagoa zaidalako. Kito. Espero dut gizonkeriarik egin ez izana… Etxean ere pixa egin izan ohi dut.

  • Amonamantangorri 2024-12-01 16:15

    Lehenengoari dagokionez, “ez bitar” izateari ez diot beste definizio objektiborik aurkitzen. Badakit oso apurtzailea dela Glam rockak duela berrogeita hamar urte modan jarri zuen estetika gustatzea, baina hor ezer gehiago ez dago.

    Bigarrenari dagokionez, agian Gizateriaren Historia osoko tribu urbano estupidoenari (hori asko esatea da, pentsa zenbat eta zenbat izan diren) ez litzaioke hainbeste oihartzunik oparitu behar.

    Komun mixtoak probatu izan dira. Aztertu da, eta ez dute funtzionatzen. Jendea seguruago eta erosoago sentitzen da sexu bakarrarentzako komun eta aldageletan. Jendea, batez ere neskato eta emakumeak. Eta estatistikek arrazoia ematen diete. https://www.thetimes.com/life-style/sex-relationships/article/unisex-changing-rooms-put-women-in-danger-8lwbp8kgk?region=global

    Hirugarrenari dagokionez, Señoraren antolatzaileei ez zaie galdetu beharrik. Goiko artikulua irakurtzea daukagu. Inor ez da inteligenteagoa bihurtzen testu batean “gorputzak” behin eta berriz idazteagatik. Alderantziz, neure esperiantziaren arabera, “gorputzak” zenbat eta sarriago esan, orduan eta lerdoagoa izan ohi da pertsona. Onintza Enbeitari burmuina lurrera erori zaio; beste liga batean jokatzen du.

    Laugarren: Aner Peritzek zintzoki uste duena, bere fede Santa Judith Butlerek eta San Paul Beatriz Preciadok errebelatutakoa, gaizki dago. Den-dena. Bere ideologia erabat zentrala eta integratua dela diot (inondik ere ez marginala edo bazterrekoa, are gutiago disidentea), ingelesez pentsatua eta idatzia izan delako eta miloika dolarri esker zabaldua. Horregatik ez balit, de qué!

  • Amonaren enpatia faltak harritua nauka, genero afera eta trans kontuak hainbeste inporta zaizkizula ikusteak ere bai, bataila pertsonal bat edo balitz moduan… Zeuk ere ez ote duzu atentzioa deitu nahiko?… Besteak zer izan behar diren edo nola sentitu behar diren esateak, edo Gizateriaren Historia osoko tribu urbano estupidoena hau edo hori dela esateak asko dio zutaz edo zure pentsakeraz… askatasun, enpatia eta errespetu hitzak hitz soil baino zerbait gehiago behar lukete, jarrerak…

  • Aner ere badabil besteak zer izan behar duten esaten, nolakoak izan behar duten, eta berak nahi bezalakoak ez badira, kantzelatu behar direla aldarrikatzen. Zentsuraren alde ari da, denok ulertzeko terminologian.

    https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/kantzelazioa-zatoz-mese_2132130_102.html

    Bere ustez, zentsuragarri dira, Gatibu bezala, Negu Gorriak, Hertzainak, Delirium Tremens, Su Ta Gar, Oskorri, etabar, etabar, etabar.

    Eta alfonbra gorria du hori esateko.

  • Besteak euren orientazio sexualagatik “seinalatzea”, Peritzek egin zuen bezala (eta Berriak argitaratu!) zuzena ote da? Badakit gaur egun halakoak esatea guztiz politikoki zuzena dela (ez nahastu, Onintza, kontua duela zenbait urte aldatu zen-eta). Nolanahi ere, politikoki -bakarrik. zuzena dena baino okerragorik nekez aurkituko dugu. Sentitzen dut, zeren gehienetan Onintzarekin bat egin izan dut, baina hau zeharo degeneratua da.

  • Ugaztun hanka biko 2024-12-01 22:37

    Politak edo justu kontrakoa debate hiper ideologizatu hauek dakarkigutena. Oraindik baina freno de mano gehiegitxokoa.
    Pertsona izateari uko behar zaio zinetan bi gonadaduna izanez gero.
    Ez binariotasunik? Boa , berandu baina ailegatu da bertsolaritzara! Jada giza-espeziearekiko disforiadunontzat…jada momentuz ugaztun hanka biko baino ez garenontzat

  • Ez al da hau gehiengoak bozkatu duena?

  • Mikel Haranburu 2024-12-02 01:27

    Genero ikuspegia desgenero ikuspegi izatera pasatzean, esan genezake enpatia duenak pertsona guztiak errespetatu behar dituela, zeinahi den beren desorientazio sexuala.

  • Fermintxok dixit: “Beldurgarria da nola gorrotatzen dituzten batzuek beste batzuk, nahi bezala janzteagatik eta agertzeagatik”. Biktimismo faltsuaren taktika oso erabilia izan da, erabiliegia boterearengatik. Dagoeneko ez du eraginik jende askorengan. Gaur egun komunikabideek, guzti-guztiek, goraipatzen, txalotzen eta hauspotzen dituzte LGTBI pertsona eta kontu guztiak eta ia-ia gorrotaarazten? gizon zuri heteroak. Hori da egi bakarra.

  • “Imajinatu ditzaket mutilak harrotuta eta emozionatuta aldagelak neskekin konpartitzeaz, eta neskak haserre, eta soinketaren ondoren dutxatu gabe etxera itzultzen.”. Ziriñe: ez dituzu egungo neska-mutilak zipitzik ezagutzen, eta topiko antihetero feministaz ari zara. Mutilak bero-bero, ezta, erasotzeko presta, ala? Guztiak gainera. Eta neskak, guztiak ere, lotsa-lotsa eginda, erasoaren beldur, ezta? Aurreiritzi antihetero faltsuak bezain nazkagarriak dira hauek.
    Badira mutilak eta neskak, dezente, erdia gutxi gorabehera esango nuke, errespetuzko eta adiskidetasunezko egoera batean, aldagelan bi sexuak konpartitzeko prest. Eta badira bai neskak bai mutilak lotsagatik ausartuko ez liratekeenak.

  • “Komunak eta aldagelak bezalako espazioak sexuen arabera bereizi behar dira. Arau horrek denok lotesten gaitu.”. Amonamantangorri, nondik ateratzen duzu astakeria totalitario hau? Zu lotsatzeak ez du esanahi beste guztiak ere berdin egiten dutenik. Puritanoek, gorputz lotsa pairatu eta aldarrikatzen dutenek, beti ari dira denok garela honelakoak. Aztertzekoa da. Pertsonen artean denetik dago.

  • “Komun mixtoak probatu izan dira. Aztertu da, eta ez dute funtzionatzen.”. Amonaburkagorri, nondik atera duzu gezur hori eta ondorioztatzen duzu ez dutela funtzionatzen? Edo gezurretan ari zara edo mundutik at bizi zara. Komun mistoak, unisex ala sexugabeak gero eta gehiago daude, hedatzen ari dira leku guztietan. Europan aspaldian bazeuden eta Euskal Herrian eta Espainian, nahiz poliki, gero eta gehiago jartzen ari dira, izan ere, funtzionatzen dutelako.

  • Benetan, Larraitz, DBHko neskak mutilekin batera aldagelan lasai biluzten?

  • Probatu dena eta ez duena funtzionatu eta sekulan ez duena funtzionatuko zera da: emakume espetxeetan sexuz gizonak diren eta, halako batean, euren buruak transexualtzat jotzen duten sexu erasotzaileak eta bortxatzaileak sartzea. Baina ez luke funtzionatuko ez zinemetan, ez tabernetan, ez eskoletan, ez kalean, ez inon. Sexu erasotzaileak, gehienetan, berrerorleak izaten dira, psikologiaren azterketen arabera. Baina, tira, hori egitearen aldeko asko dago woke, “progre”, ezkertiar eta feministen artean.

  • “Jendea seguruago eta erosoago sentitzen da sexu bakarrarentzako komun eta aldageletan. Jendea, batez ere neskato eta emakumeak. Berriz diotsut benetan: Batzuk. Beste askok nahiago genuke gure bikotearekin, gure seme-alabekin, gure lagunekin eta abarrekin elkarrekin aldagela berberara joan ahal izatea.

  • “Eta estatistikek arrazoia ematen diete”. Ikerketari buruz. Ez du piperrik balio. Oso lagin txikia da. Zehaztasun eskasa. Voyerismoa ere eraso? Zer da eraso ikerketa egileentzat? Piropoa eraso al da? Oso interesgarria izango litzateke zehaztea zer motatako erasoak eman ziren, erasotzaileen adina, sexua eta jatorria, eta orduan ondorio sendoagoak egiterik izango litzateke. Ikerketak dionez erasoak ere ematen dira sexu bakarreko aldageletan, igerilekuan, pasilloetan eta beste lekuetan, ez aldagela mistoetan bakarrik. Arrazoi hori dela medio aldagela mistoak debekatu behar balira, sexu bakarrekoak, pasilloak eta abar ere bai. Bistan da egiten duen arrazonamendua izenburuko ondorioa ondorioztatzeko ez dela zuzena. Gehiago dirudi aldagela mistoen aurkako aurreiritzia argudiatzera doala, ikerketa objektiboa izan baino. Eta ondorio hori arriskutsua litzateke. Tabernetan, eskoletan, etxeetan, ospitaletan, dendetan, leku guztietan eman izan dira eraso bakar batzuk. Bi sexuen arteko leku komunak debekatu behar al dira hortaz?

  • Frantzian urtero, uda partean, bi milioi t’erdi, gutxi gorabehera, nudista izaten dira bertako kanpingetan, hoteletan, hondartzetan. Adin guztietakoak pertsonak (baita nerabeak ere), sexu “guztietakoak”, arraza anitzekoak nahiz gehien-gehienak zuriak, itxura fisiko guztietakoak (politak, ederrak, gizenak, argalak, itsusiak, elbarrituak, gorputz zatiren bat gabeak…). Eta den-denak, eguraldia lagun, bizitza larru bizirik egiten dute espazioak partekatuz. Aldagelak, jakina, mistoak eta irekiak dira eta bertan bi sexu eta mota guztietako pertsonek egiten duzu topo. Hau bai esperimentu sendoa! Eta eraso sexualik izaten al da? Ez. Bakarren bat, akaso, bestelako hondartza testil eta kanpin jantzidunetan adina, ez gehiago.

    Alemanian, oraindik, proportzioan nudista gehiago dago. Finlandian sauna publiko asko mistoak izaten dira, eta arruntena jendea larrubizirik egotea da. Donostiako Gros hondartzan izaten dira, nahiz gutxi, nudistak ere, eta makina bat ipurdi eta titi agerian. Eta erasorik izaten al da hainbeste milaka pertsonen erabilpena dela-eta? Hondartzak ere sexuz bereizten hasi beharko dugu ala? Alde bat emakumeentzat eta beste zatia gizonezkoentzat?

  • Ohikoa da gizarte gorputzfobiko honetan biluztea eraso sexualekin lotzea, eta uste ustela da. Noiz eta non ematen dira eraso sexuala gehien-gehienak? Diskoteketan, festetan, taberna ingurutan, kale ilundu eta bakartietan… eta guztietan jendea jantzita izaten da goitik behera. Sexu eraso arriskuak askoz harreman estuagoa dauka alkoola eta zenbaitzuen jatorriarekin.
    Apostu egingo nuke Marokon, Aljerian, Afganistanen, Saudi Arabian, Indian, Pakistanen aldagela mistoak, hondartza eta kanping nudistak funtzionatu ezetz. Sexuaren arabera al da ala kultura eta heziketaren arabera?

  • Frantzia gizonezko batek beste 50 gizonezkorekin adostu zuen emaztekia 10 urtez bortxatzea. Frantzia ez da ezeren eredu, are guttiago finlandiar neurotikoak eta alemaniar horiek. Mundua sikopatez betea da, eta gehienak saunetan ibiltzen dira. Milaka PERTSONAREN ERABILERA horrek ttiki uzten du sare sozialen pedofilia

  • FrantziaN, ez frantzia, Nagore, kagatzen zara!

  • Hi metanagore, eta ni hire metaziria. Bo, Ari garen ingurumari honetan ez jata begitantzen metaforarik ejerrenik.

  • Amonamantangorri 2024-12-04 11:15

    Bi sexuentzako komunak (“generorik gabekoak”) jartzearen alde serio mintzatu direnek, hau da, txostenen bitartez-eta nonahi defendatu dutenek, badakite batez ere hiru gairen inguruan kezka dagoela: segurtasuna, erosotasuna eta higienea. Hiru horientzat konponbideak proposatzen pasatzen dute denbora.

    Badirudi garai hauetan kaka esplikatu behar dela. Beraz:
    Segurtasuna: horrelako espazioetan kuxkuxatzen dabiltzan sexu-harraparien %99,99 gizonezkoak dira.
    Erosotasuna: paretako pixatokiak kendu beharko lirateke, jende sartu-irtena motelduz eta ilarak sorraraziz.
    Higienea: Gizon eta mutikoek, zutik, gero emakumeak esertzen diren leku batera apuntatuz egiten dute pixa.

    Eztabaida hemen buka zitekeen. Baina ez. Zein da honekin jarraitzeko motiboa? ‘LGTBIQ+ kolektibo’ ustezko batekin inklusiboak izateko nahia. Alegia, motiboa ideologikoa da.

    Euskal Herriko Unibertsitatearen antzera, unibertsitate katalanek ere “genero neutrodun” komunak jarri zituzten, “unibertsitate-komunitatearen parte baten eskakizuna” omen zelako. Ez dakigu zehazki nor edo zenbat ziren eskakizunaren atzean zeuden ikasle, irakasle eta beste langileak. Ez zen, benetan, jendearen iritzirik jaso. La Vanguardiaren inkesta baten arabera, unibertsitateetan galdekatutako %70 neurri horren KONTRA zegoen, goian aipatutako arrazoiengatik: segurtasuna eta higienea.
    https://elcomun.es/2022/09/15/desmontando-los-banos-sin-genero/

    “Identitate-politika” Made in USAren berezitasun bat da politikariek, sarritan, buruzagi eta aktibista zalapartarienak, ideologizatuenak edo militanteenak hartzen dituztela “kolektibo” osoaren ordezkaritzat. Ordea, “lgtbiq+ kolektiboko” ia denek, seguru asko, bere sexuaren komun eta aldageletan egiten dituzte beraien egitekoak, molestiarik gabe eta inor molestatu gabe.

    “Kolektiboaren” barnean ez dute hainbesteko masa kritikorik osatzen “BINARISMOAri” gerra deklaratu diotenek, eta lehen ofentsiba moduan komun eta aldagelekin tematuta dabiltzanek. Horiek dira soilik kausa horren alde elkarteetan antolatu, kartak idatzi, asanbladetan matraka eman eta bertsoak kantatzen dituztenak.

  • Logika apur bat 2024-12-04 13:12

    Ederra kontua. Neskek ez dute inolako arazorik izan behar komunak mutilekin partekatzeko. Ordea, neska (edo dena delakoa) sentitzen direla dioten mutilek bai, sekulako trauma nozitu dezakete komunak beste mutilekin partekatuz gero, oso logikoa, bai.

  • Barkaidak, Meta, jakina, nahi izanez gero. Bestela ere, gerok kagatxen esaten diagu. Kagatzen dioten horiek euskaldun Zahar izanen dira, baina gerok ez diagu hala ahoskatzen, tz hori hagitx gauxa itxusia data .

  • Amonamantangorri 2024-12-11 09:04

    Titularra: “Centros de MENAs”.

    Albistearen testuan: “MENA zentroak sexuen arabera bereizita daude, baina normalean ez da MENA neskarik iristen. 58 zentrotik 40 dira neska-mutilentzat. 900 gazte, izan daitezke guraso edo senideengandik aldendutakoak, lagundu gabe iritsi diren adingabe atzerritarrentzako egoitzak (“MENAk”), jokabide arazoak dituzten nerabeak, ezgaitasun larriak dauzkatenak…”.

    Oro har, zerbitzu publikoetan espazio batzuk sexuen arabera bereiztea arau zentzudunena izan beharko litzateke. Lotsagarria izan da zenbait elkartetatik komun “ez binarioak” eta abar bultzatzeko joera hori, eraikin berri batzuetan aplikatu dena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude