Gipuzkoaren jatorriaz dokumental berria argitaratu du Nabarraldek
Nabarraldek bideolan berria iragartzeko bideo hau argitaratu du YouTuben. Dokumentalaren gidoilariak Angel Rekalde eta Ruben Marcilla izan dira eta azken hau zuzendaria. Besteak beste, Idoia Arrieta eta Orella Unzue historialariak agertzen dira bideoan. 30 minutuko iraupena du DVD honek eta Nabarralde.com guneko dendan eros daiteke.
Irudia | Gipuzkoaren Jatorria | Nabarralde 2010 | Creative Commons By SA