Giltzak

 

Giltzak manifestua sinatu dute 150 lagun baina gehiagok, herritarrak, politika, gizarte eta kultura arloko dozenaka aurpegi ezagunek, eta euskal presoen afera konpontzeko beharra adierazi dute Gernikan aurkeztutako manifestuan. Horien artean Juan Jose Ibarretxe, Carlos Garaikoetxea, Gerry Adams Sinn Feineko buruzagi historikoa, ETAren eta GALen eta torturaren hainbat biktima, etab. Manifestua herri, auzo, elkarte eta norbanako guztien esku geratzen da, hauek ere beraien atxikipena eman diezaioten. giltzak.sare.eus

Giltzak   giltzak.sare.eus

GILTZA. SARRAILA. ZULOA. ATEA. ZABALDU-ZARRATU.
Giltzak ireki eta ixteko balio digu: etxea, kotxea, kutxa, giltzarrapoa, kaiola, espetxea. Preziatu duguna giltzapean gordetzen dugu: dirua, bitxiak, paperak, sekretuak, oroitzapenak, nostalgiak.

Giltzari esker sartu eta irten egiten gara: aurrera egiten dugu. Edo atzean geratzen gara, gotorturik.

GILTZA ZERTARAKO, GAKOA.
Zarratu: Iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak atzean uzteko, inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe, baina bai iraganari begiratu ahal izateko, orainaldirako eta etorkizunerako irakaskuntza gisa. Akatsetatik ikasiz ez errepikatzeko, norgehiagokak giltzapetu eta iraganean ainguratzen gaituzten lehiak ixteko.

ZABALDU: KONPONBIDEARI ATEAK IREKITZEKO.
Eta horretan gabiltza, aurrera urrats sendoak eman ahala, ateak zarratu eta zabalduz. ETAren desagerpenarekin, isolamenduaren eta urruntze politikaren amaierarekin, biktima ezberdinen oinazera hurbilduz, distantziak murriztuz eta banatzen gaituzten hormak eraitsiz.

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko ordea beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea ematea, bai eta gutxieneko akordio baten bila, biktima guztiei tratamendu justu eta berdina ematea ahalbidetuko duten ateak irekitzen jarraitzea.

Oraindik ordea, ezin izan dugu iraganaren atea behin betiko itxi. Oraindik, euskal presoen eskubideek urratuak izaten jarraitzen baitute eta, era berean, ez da lortu biktima guztiei bidezko tratamendua emateko helburua.

Presoek legearen bidea jorratzeko ateak ireki ahala, badirudi ugaritzen ari direla legedia ezartzeko oztopo diren sarraila berriak: salbuespenak giltzarrapo izaten darrai, etxerako ateak itxita jarraitzen du.

Aldiz, aspaldian jendartea elkarbizitzarako ateak irekitzeko lanetan dabil, giltza ugari eskutan hartuta, pertsona eta eragileen arteko harremanak, adostasunak eta desadostasunak, modu eraikitzailean egituratuz.

Bide horretan jarraitu nahi eta behar dugu: giltzei eraginez jendartearen motorra piztu eta aurrera egiteko. Pertsona guztien motorrak martxan jartzen lagundu nahi dugu: kaleetan, esparru politikoan, sindikalean eta sozialean… hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren gizarte gisa nahi dugun etorkizunari ateak irekitzeko.

Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu. Eta horretarako presoen etxerako atea zabalduko duen/duten giltza/k eskuartean hartu behar ditugu.

Ez gara zigorgabetasuna eskatzen ari, zigorrak betetzeko legeak berak eskaintzen dituen aukera desberdinei ateak irekitzea baizik. Espetxe eredu berri, humanizatu eta justuago batean sakonduz, euskal presoei dagozkien eskubideen jabetza aitortuz, herri honetan sufritu duten pertsona guztiak aintzat hartuz eta biolentzia ezberdinen biktima diren guztiak errespetatuz.

Esandako guztiagatik, adierazi nahi dugu prest gaudela konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko, lege arruntak dion bidetik, hamarkadetan zehar aplikatzen ari zaizkien salbuespenak betiko baztertuz.

Ahaleginak egingo ditugu ate hauek lehenbailehen ireki daitezen eta, horrela, herri hau osatzen dugunok elkarbizitza oinarri izango duen etorkizun bat eraiki dezagun.

Datorren urtarrilaren 13an, Bilbon ere kalera irtengo gara, gure herriko bizikidetzaren alde aurrera egiten jarraitzeko. Bete ditzagun kaleak giltzez, konponbidearen mesedetan.

Giltzak

HITZARTZEA

Ekitaldi honen azken zatiari hasiera emateko, eskerrak eman nahi dizkiegu SARE Herritarra elkartearen izenean, gaur ekitaldi honetara gerturatu zareten guztioi; ikusi dugun bideoari ahotsa eta irudia eman diozuenoi, eta nola ez, euskal gizartearen zati gero eta garrantzitsuago horri, elkarbizitzaruntz aurrera egin ahal izatea eskatzen duzuenoi. Gure herriak bizi izan duen borroka bortitzaren ondorioz hautsitako hainbeste zubi berreraikitzeko premian begirada jarriz, gertatu denaz ezer ahaztu gabe, eraikitzen jarraitzen duzuenoi. Bene benetan, eskerrik asko.

2014ko ekainaren 15ean herritarren proiektu hau martxan jarri genuenean, funtsezko bi oinarrirekin egin genuen:

  • Ez da proiektu alderdikoia. Euskal presoek jasaten duten eskubide urraketari amaiera ematea helburu duen proiektua da.
  • Eta aldarrikapen hori gure herrian jasandako indarkeria guztien biktima guztientzat errespetu, babes eta elkartasunaren beharrarekin bat doa ere.

Bi arazoak konpontzeak gizarte bakegile batean aurrera egiten lagunduko digu.

Jakin bagenekien orduan hasi genuen bidea ez zela erraza izango, baina aitortu behar dugu ez genuela espero ETAren jarduerak amaitu eta hamabi urtera, bost urte desagertu zenetik, bi premisak konpondu gabe egongo zirenik.

Hala eta guztiz ere, esan behar dugu espetxe-politikak bilakaera garrantzitsua izan duela azken hiru urteetan. Batez ere, 34 urte iraun duen urruntze-politikaren amaierarekin. Hau bada, amaitutako etapa bat.

Baina, nahiz eta orain arte alde batera utzitako eskubideen aitortzan nabarmen hobetu den, oraindik ere Fiskaltzak eta auzitegiek, Auzitegi Nazionalak zehazki, urrun jarraitzen dute espetxe-politika justu batek lortu beharko lituzken helburuetatik.

Orain da etapa berri hau hasteko unea. Zaila, korapilatsua, baina gure elkarbizitzan aurrera egiteko funtsezkoa izango delakoan gaude.

Ez du inolako justifikaziorik salbuespenezko politika juridikoak bere horretan jarraitzea, eta, beraz, konpromiso irmoa eskatzen diegu eragile politiko, sindikal eta sozialei, espetxeetan oraindik pairatzen den salbuespenezko egoera horri amaiera emateko.

Salbuespen juridikoa da, eta, jakina, oso eragin zuzena du askatasunik gabeko pertsonengan, baina, era berean, zuzenean egiten du talka espetxeetako tratamendu-batzordeek eta Euskal Administrazioak berak hartzen dituzten erabakiekin.

Ildo horretan, tratamendu-batzordeek proposatu eta Eusko Jaurlaritzak onartu dituen gradu-progresioen % 75i helegitea jarri dio Fiskaltzak, eta asko dira espetxera eta bigarren gradura itzuli behar izan dutenak.

% 75eko portzentai horrek konparaziozko bidegabekeria bat erakusten digu, beste delitu-mota bateko presoen kasuan Fiskaltzak aurkeztutako errekurtsoak ez baitira % 25era iristen.

GiltzakHorregatik, espetxean dauden pertsona horiek estres egoera nabarmenak jasaten dituzte beren espetxe-egoeraren bilakaeran. Auzitegi Nazionalean emandako erabaki judizialak, sarritan, espetxe-eremuan aplikatzekoak diren irizpide juridikoetatik urrun ebazten dira, eta horiek eragin suntsitzailea du presoarekiko.

Erabat ezberdina zen testuinguru batean sortutako jurisdikzio bereziaz jokatzen jarraitzen da. Parte hartzen duten administrazio-organoek aurkeztutako oinarri juridikoetatik urrun eta kontuan hartu gabe. Auzitegi Nazionalak uko egiten dio errealitate berria bere gain hartzeari eta zuzenbidea bihurritzen du gizarteratze-printzipioa ezagutzen ez duen bertsio bat aplikatzeko.

Askotan esan dugu, baina ez dago soberan gaur zuon guztien aurrean errepikatzea ere. Ez gara inorentzat pribilegioak eskatzen ari. EZ. Legezkotasuna eskatzen dugu. Dauden milaka presoetako beste edozein presori aplikatzen zaion legedi eta araudi bera aplikatzea besterik ez.

SAREtik egiten dugun oinarrizko eskubideen defentsaren helburua eskubide horien indarraldia bermatzea da. Birgizarteratzeak edo osasunerako eskubideak giza eskubideen nazioarteko estandarrei erantzuten diete, eta estatu demokratiko batek bere gain hartu eta sustatu behar ditu estandar horiek.

Urte asko espetxean daramatzaten presoei buruz ari gara. Batzuk 30 urte baino gehiago. Presoei dagokienez, aspaldi bete zituzten kondenaren 3/4ak, eta ezein legek ez du esaten espetxeetako harresietatik kanpo betetzeko beste modu batzuk aplikatu ezin zaizkienik.

Europako beste estatu batzuetan, hala nola Frantzian edo Belgikan, betetako espetxe urteak kontutan hartzen ez zaizkien presoez ari gara.

Gure lana egoera horretaz kontzientziatzeko eta herritarrei helarazteko lanean oinarritu da, eta horrela izaten jarraituko du. Euskal gizartean preso horien egoerari buruz gero eta gehiago partekatzen den kezka eta sentimenduaren adierazpen gisa jokatzen dugu, haien eskubideak errespetatu ez direla uste baitugu, eta sentsibilitate desberdinen arteko bizikidetza-esparru baterako ekarpen gisa.

Gaur zuen guztien aurrean aurkeztu dugu dinamika berri hau: “Konponbiderako Giltzak”. Bai. Giltza gu geuk eta guztiok izan behar baitugu. Konponbiderako giltzak.

Euskal gizarteak berak izan behar du, bere erakunde politiko eta judizialen bitartez, preso horiek beren etxeetara nola itzultzen diren erabakiko duen partaide nagusia. Salbuespenei amaiera eman nahi zaie, eta espetxe-politika arrunta aplikatuta, etxera itzultzeko bide hori irekitzen joan, kasu askotan 25 urte baino gehiagoko askatasun-gabetzearen ondoren.

Eskubideez ari gara. Giza Eskubideez ari gara, eta, horregatik ere, kontuan hartu behar ditugu biktimak.

Haien mina ikusten dugula, sentitzen dugula eta haiekin partekatu nahi dugula esan nahi diegu. Gauza askok ez zuten gertatu behar izan, baina horien aurrean giza eskubideen gure defentsa berretsi nahi dugu, eta giza eskubide guztien gure defentsa ulertzen saiatu daitezela. Demokrazia batean preso dauden pertsonek zigorrak eskubideekin betetzeko bidea dute, eta horiek ezagutzen ez badira, demokrazia bera ukatzea da. Beren eskubideak aitortzea eta sustatzea ez doa biktimen aurka. Presoen eta biktimen aurkakotasun hori falazia bat da, eta politikaren muturreko ikuspegi bat errotzea lortu du, bizikidetza normalizatuaren garaian jada posible ez dena. Biktimen mina ulertzen dugu, nola ez dugu ulertuko! Gure helburu bakarra euskal presoen oinarrizko eskubideak defendatzea da, bestelako helburu eta planteamendu politikorik gabe.

Amaitzeko, euskal gizarteari dei egiten diogu. Iaz Urtarrilaren 7an gizartearen zati handi batek salbuespenezko espetxe-politikaren behin betiko amaiera eskatuz bete zituen Bilboko kaleak.

GILTZAK MANIFESTUARI BABESA EMAN DIOTE :
BIKTIMAK
Axun Lasa · GALen Biktima
Begotxu Galdeano · GALen Biktima
Edurne Brouard · GALen biktima
Ibon Garate · Dispertsioaren biktimaren anaia
Karmen Galdeano · GALen Biktima
Lander Maruri · Dispertsioaren biktimaren semea
Maider Garcia · GALen Biktima
Pili Zabala · GALen Biktima
Rosa Lluch · ETAren Biktima
Rosa Rodero · ETAren Biktima
Tamara Muruetagoiena · Torturaren Biktima
Unai Romano · Torturaren biktima
Tasio Erkizia · Torturaren biktima
ERAGILE SOZIALAK
Agus Hernan · Foro Soziala
Ainara Esteran · Egiari Zor
Anaiz Funosas · Bake bidea
Andres Krakenberger · GGEE aldeko aktibista
Carlos Askunze · REAS
Emilie Martin · Bake Bidea
Eneko Calle · Foro Soziala
Eva Ferreira · Harrera elkartea
Expe Iriarte · Foro Soziala
Felix Jimenez · Foro Soziala
Fernando Armendariz · Foro Soziala
Garazi Hach Embarek · Ekintzailea
Garbine Eraso · Bake Bidea
Iñaki Martin Etxazarra · Pentsionistak
Iñigo Etxezarreta · Eihera Elkartea
Javier Sadaba Filosofoa
Jean Daniel Elichiry · Bake Bidea
Jesús Uzkudun · Asviamie-ko kidea
Jon Fano · Gaur geroa, senidea
Jose Luis Uriz · Foro Soziala
Josu Etxaburu · Gure Esku Dago
Kattalin Miner · Eihera Elkartea
Mikel Casado · Foro Soziala
Nekane Altzelai · Foro Soziala
Roberto Oiz · Foro Soziala
Teresa Fagoaga · Foro Soziala
Teresa Toda · Foro Soziala
Unai Lizarralde · Etxerateko sikologoa
Xanti Begiristain · Foro Soziala
Zelai Nikolas · Gure Esku Dago
KAZETARIAK
Amagoia Mujika · Kazetaria / Berriako zuzendaria
Ane Zabala · Kazetaria, antzerkilaria
Galder Perez · Kazetaria, antzerkilaria
Iñaki Soto · Kazetaria / Garako zuzendaria
Juan Kruz Lakasta · Kazetaria
Oskar Bañuelos · Kazetaria
Ramon Bustamante · Kazetaria
Xabier Oleaga · Kazetaria
Jose Félix Azurmendi · Kazetari ohia
KIROLA
Endika Guarrotxena · Futbolari ohia
Garikoitz Bravo · Txirrindularia
Haritz Aranburu · Futbolaria
Helene Alberdi · Triatleta
Ibai Zabala · Pilotaria
Ibon Larrinaga · Boxeolaria
Iker Acero · Surflaria
Imanol Goñi · Mendi Korrikalaria
Iñaki Artola · Pilotaria
Iñaki Goikoetxea · Arraunlaria
Iñaki Perez “Ortzi” · Rugby entrenatzailea
Lur Errekondo · Harrijasotzailea, aurkezlea
Mikel Astarloza · Txirrindulari ohia
Mikel Bildosola · Igerilaria
Ohiana Azkorbebeitia · Mendi lasterkaria
Peio Goiogana · Txirrindularia
KULTURA
“Tasio” Javier Etayo · Marrazkilaria
Aitor Merino · Aktorea / Zine Zuzendaria
Albina Stardust · Drag artista
Amets Aranguren · Musikaria. Ibil Bedi
Ane Lindane · Monologista
Antton Goikoetxea · Musikaria (Lukiek)
Antton Telleria · Aktorea eta aurkezlea
Arantza Ametzaga · Idazlea
Areta Senosiain · Musikaria. Ibil Bedi
Christian Rodriguez · Musikaria (Lukiek)
Eder Escalera · Musikaria. Ibil Bedi
Eneko Abasolo “Abarkas” · Bertsolaria
Eneko Barberena · Idazlea
Eneritz Artetxe · Antzerkigilea
Eñaut Elorrieta · Musikaria
Gaizka Isunza · Musikaria
Gontzal Mendibil · Abeslaria
Gorka Armendariz · Musikaria (Leihotikan)
Gorka Knorr · Abeslaria
Haimar Arejita · Musikaria
Ibai Osinaga · Musikaria. Ibil Bedi
Igor Elortza · Bertsolaria
Igor Meltxor · Idazlea, editorea
Iholdi Beristain · Aktorea
Itziar Ituño · Aktorea
Jabier Larrañeta · Musikaria. Ibil Bedi
Janire Arrizabalaga · Bertsolaria / Lokatz Lorea taldea
Jose Antonio “Urko” Larrañaga Etxabe · Abeslaria
Josu Billelabeitia · Musikaria (Lukiek)
Josune Arakistain · Musikaria
Laura Mintegi · Idazlea, EHUko irakaslea
Leire Vargas · Bertsolaria, idazlea eta itzultzailea
Lutxo Egia · Kulturgintza
Maitane Azurmendi · Ilustratzailea
Mikel Urdangarin · Abeslaria
Miren Amuriza · Bertsolaria
Miren Azkarate Badiola · Idazlea, maletadun haurra
Odei Barroso · Bertsolaria
Patxi Biskert · Aktorea
Pello Reparaz · Musikaria
Ricardo Romero “Nega” · Musikaria (LCDM)
Rita Naveira · Dramatizazio irakaslea, aktorea
Toni Mejias · Musikaria (Los Chikos del Maiz)
Unai Iturriaga · Bertsolaria
Víctor Asins “Dj Bokah” · Musikaria (Los Chikos del Maiz)
Virginia Imaz · Pailazoa / Aktorea
LEGELARIAK
Amaia Izko · Abokatua
Félix Cañada · Abokatua
Fermin Ciaurriz · Abokatua
Garbiñe Biurrun · Magistratua
Haizea Zuloaga · Abokatua
Iñaki Zugadi · Abokatua
Iñigo Iruin · Abokatua
Jaione Karrera · Abokatua
Jone Goirizelaia · Abokatua
José Antonio Martin Pallin · Magistratua
Juan Daniel Barandiaran · Abokatua
Magda Oranich · Abokatua
Nazario Oleaga · Abokatua
Onintza Ostolaza · Abokatua
Txema Matanzas · Abokatua
POLITIKARIAK
Ainhoa Aznarez · Contigo Zurekin Nafarroa
Angel Toña · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Angeles Iztueta · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Carlos Garaikoetxea · Lehendakari ohia
Daniel Arranz · Bizkaiko gobernadore zibil ohia
Esther Larrañaga · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Genma Zabaleta · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Gerry Adams · Politikari ohia
Iñaki Zarraoa · Getxoko alkate ohia. EAJ
Javier Madrazo · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Jose Luis Elkoro · Bergarako alkate ohia
Juan Jose Ibarretxe · Lehendakari ohia
Kattalin Noblia · EH Bilduko zinegotzia Hondarrin
Koldo Amezketa · Politikaria
Miren Azkarate Villar · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Patxi Ormazabal · Politikari ohia
Rafa Diez Usabiaga · Idazkari nagusi ohia. LAB
Tontxu Campos · Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia
Txutxi Ariznabarreta · Sindikalista ohia eta Arrankudiaga-Zolloko Alkatea
MUNDU AKADEMIKOA
IRAKASLEAK ETA IKERLARIAK
Amaia Nerecan · EHUko irakasle eta zinegilea
Arantza Aldezabal · EHUko irakaslea
Begotxu Olaizola · Irakaslea
Blanca Mtz. de San Vicente · Irakaslea
Estitxu Garai · EHUko irakaslea, kazetaria
Iñaki Lasagabaster · Unibertsitatea
Jule Goikoetxea · Donostia EHUko irakaslea
Mari Luz Esteban · EHUko irakaslea
Mario Zubiaga · Unibertsitatea
Pablo Navarro · Irakaslea
Pedro Ibarra · Zientzia Politikoko Departamentuko katedraduna EHU
Ramon Zallo · Ikus-entzunezko Komunikazioko katedraduna EHU
Rosa Mari Agudo · Historialari
Zesar Martinez · EHUko irakaslea
OSASUNGINTZA
Miren Arana · Medikua
Amaia Txurruka · Medikua
SENIDEAK
Jone Artola · Senidea
Juan Pedro Bernas ·Senidea
Tere Bernas · Senidea
Angelita Burgoa · Senidea
Olatz Iglesias · Senidea
Jose Antonio Rodriguez · Senidea
Ana Vizan · Senidea
Peru Del Hoyo · Senidea/Abeslaria
ALDERDIAK
EAJ-PNV
Elkarrekin Podemos
EH BILDU
EH BAI
SORTU
ERAGILEAK
Egiari Zor
Gure esku dago
Nafarroako torturatuen sarea
Etxerat
Eihera kooperatiba
Ernai
Gazte Abertzaleak
Euskal Herriko Bilgune Feminista
SINDIKATUAK
ELA
LAB
STEILAS
ESK
HIRU
EHNE
ETXALDE
CGT Nafarro

Giltzak

Giltzak

 giltzak, giltzak, giltzak, giltzak, ...

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.