Gezurra goilarakadaka irensten dugunean…
Ez dakigu argazki bat zer den. Ez dakigu intentzioa zer den. Ez dakigu propaganda zer den. Ez dakigu zer den egia eta zer gezurra. Saltzaileak egindako auto fantastikoaren marrazkia, saldu nahi digun autoaren erreplika fidela balitz ikusten dugu, autoari gurpilik marraztu ez eta autoek hegan egin ezin dutela dakigun arren.
Ederra Gipuzkoako Diputazioak erraustegia zein polita izango den azaltzeko egindako marrazkia. Marrazki infografikoa, digitala, birtuala edo nahi dena, baina marrazkia.
Argazki muntai bat, argazki desberdinez egindako muntaia da, errealitatean badiran elementu batzuk argazki oinarrira pasatu (argazkiak dauzkan 9 legeak jarraituz gertatzen dena, guri gustatu edo ez) eta horiek moztu eta itsatsi ondoren sortutakoa. Eta marrazkia, marrazkia da. Gure buruan dagoen edozein ideietatik edo errealitatean baden elementu batetik guk nahi dugun arauak jarraituz papereratzen duguna; infografiak itsutu bagaitu ere.
Hartu Gipuzkoan ere kaleratzen den ia edozei egunkari eta erreperatu erraustegiaren berria ilustratzeko erabilitako irudiei, azpian idatzitako lerroei eta irudiaren sinadurari.
Eta azkenik gakora iritsi gara. Zer dago faltan, zer soberan edo zer dago aldatuta?
Ba Zubietako erraustegiak dirudienez (irudiari erreperatzu gero behintzat) EZ duela tximinirik izango. Munduko erraustegi bakarra izango dugu ke jaurtigailurik gabea, beste erraustegietako argazkiak ikusita, haiek bai, haiek tximiniak baitituzte.
Irudia | Erraustegi bat | argitugabea | Creative Commons By SA
Irudia | Zabalgarbiko errauztegia | argitugabea | Creative Commons By SA
Irudia | Spittelau erraustegia | argitugabea | Creative Commons By SA
Irudia | Erraustegi bat Malmon | argitugabea | Creative Commons By SA
Ados, gutxi erakusten du, baina tximenearik azaltzen ez den marrazki bat banatu du eta denek irentsi dute, argazki tratamendua eman diote, jatorria aipatzea ekidin (inpartziala ez dala jakin arren)…
Eta ni ere ez naiz sartu erraustegia bai, erraustegia ez eztabaidan. Ni tratamendu periodistikoak kezkatu nau.
Erraustegia bai, erraustegia ez eztabaida horretan sartu gabe, hurrengo adibidean ikus dezakegu honelako eraikin handi baten tratamendu estetikoa bestelakoa ere izan daitekela, bere tximinia eta guzti. Gipuzkoako Diputazioarena omen den infografia horrek hala ere gauza gutxi erakusten du, eta erakusten duena ez da ez, batere itxaropentsua.
Roskilde-
http://www.archdaily.com/582/iconic-incineration-line-in-denmark-by-erick-van-egeraat/
Guztiz ados nago Zurisoren kritikarekin. Urliak Sandia gaiztoa dela esan eta guk “Sandia gaiztoa da” idazten badugu, Urliaren iritzia dela argitu gabe, kazetaritza izateari utzi eta iritza izatera igarotzen da.
Eta marrazki bateri ezin zaio argazki deitu, bakoitza irakurtzeko klabe desberdinak erabiltzen baititugu.