Gertakari latzak irudikatzeko argazki ederrak eta Kilometro 0-ren afera.

Aste honetan Kalegorrian saioan egin dudan kolaborazioan bi gai ezberdin aipatu ditut:

Lehenengo eta behin, Zizur Nagusiko udalak BOSTOK PHOTOko kide den Josu Trueba Leivaren ‘Kilometro 0′ lana zentsuratu izana ekarri dut hizpidera. Lan horretakoa da goian jarri dudan bideo motza.

Bigarrenik, hiru irudi eder ekarri ditut, baina azpian egoera latz bat dutenak. Asko hitz egiten da irudi ederrez bizipen gogorrak irudikatzeari buruz, eta nik azken 10 egunetan hedabideetan ikusi ditudan 3 argazki ekarri ditut.

BERTAN klik egin eta saioa entzungo duzu.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.