Gerrek enplegua sortzen dute
Gerrek enplegua sortzen dute –
Gerrek langabezia gutxitzen dutela diote. Baina ez dute azaltzen langabezia gutxitzen dela lan egiteko adinean hildako pertsonen kopurua gora egin duelako, baita gerraren ondorioz ezindutako pertsonen kopurua ere. Zenbat eta biztanle aktibo gutxiago, orduan eta langabe gutxiago, baina enplegua sortzeko modu hori ez da etikoa eta ez zaio interesatzen langile-klaseari.
Jarraitzen dute esanez borroka militarrak izan diren lekuetan etxebizitzak, fabrikak, errepideak eta azpiegiturak suntsitu egin dira berreraiki behar direnak. Eta berreraikuntza hori negozio-aukera bat dela.
Negozio bat oso errentagarria enpresa transnazionalentzat, kontratu gehienak lortu ohi baitituzte. Askotariko eskumendekoak dituzten enpresak, dauden paradisu fiskal anitzetan beren diru-sarrerak aitortzen dituztenak.
Horretaz gain, nahiz eta estatuak beste gobernuak berreraikitzeko berehala lortzen dituen beharrezkoak diren maileguak, nazioarteko erakundeak (Munduko Bankua, NDF, eta abar) eta finantza-erakunde globalak, diru hori ez da doakoa; estatuaren zorra handitu egiten da bere autonomia galduz, behartuta egotean erakunde horien jarraibideak betetzera. Laburbilduz jarraibide horiek diote lehenik zorrak ordaindu behar direla eta ondoren, zerbait geratzen bada, herritarren bizitza hobetu.
Ezin dugu ahaztu, ezta ere, gerrak irauten duen bitartean, hau irabazteko beharrezkoak diren sakrifizioak onartu behar direla dioen diskurtsoa zabaltzen dela. Gerra amaitutakoan, diskurtso hori mantentzen da irabazi helburuaren ordez «nazioa berreraiki» esanez. Eta langile eta sindikatuentzat «beharrezkoak diren sakrifizioak» lan-baldintzak hobetzeko eskaerak etorkizun urrun eta zalantzagarri batera baztertzean datza.
Zalantzarik gabe gerrekin irabazten dutenak arma-industriak dira. Ukrainako gerra hasi denetik prentsak horrelako albisteak ematen dizkigu: «Rheinmetall enpresa alemaniarrak %15 egin du gora burtsan» edo «Wall Streeteko bost armamentu enpresa handienek batez besteko balioa handitzea pilatu dute, azken hamar urtetan metatutako %416» edo «Indrak, Espainiako enpresak, 2022an lortutako irabaziak %20 handiagoak izan dira».
Lizuna da egiaztatzea nola Ukrainako gerra honek balio duen ofizialki gatazkan ez dauden herrialdeek biltegi militarrak bete ditzaten kapitainek eta jeneralek amesten dituzten arma berriekin, askoz eraginkorragoak hiltzeko orduan, baina askoz ere garestiagoak. Pentsioak handitzeko edo klima-aldaketa murrizteko neurriak hartzeko ez dute finantzabiderik aurkitzen, baina berrarmatzeko ez dago ez oztoporik ez trabarik, eta ez dakigu nola lortzen duten Espainiako Defentsa Ministerioaren aurrekontua %26 igotzea edo Armak Modernizatzeko Programetan soilik 4.901.716.300,00 euro xahutzea.
Gerrarik Ez Gerren Aurka Plataformatik jarraitzen dugu aldarrikatzen ustezko onura ekonomikoak ez duela edozein gerrak eragiten duen heriotza, nahigabea eta suntsipena justifikatzen. Gerretan pobreak eta langileak dira gehien hiltzen eta sufritzen dutenak. Langileen klasea eta sindikatuak horretaz jabetu dira eta askotan gerren aurrean haien gaitzespena adierazi dute. Gogoratu dezakegu Bartzelonako Aste Tragikoa, 1909an erreserbistak Marokoko gerrara ateratzearen aurkako garaiko sindikatu guztiek deitu zuten greba orokorraren errepresio bortitzaren ondorioa izan zena, eta nola burgesek ez joateko ordain zezaketen.
Historiak erakusten digu, halaber, armekin baretzen diren gatazkak denborarekin behin eta berriz berpizten direla.
Gure esker ona adierazi nahi diegu Ukraina eta Errusiako kontzientzia-eragozle eta iheslariei, errepresio gogor baten aurrean daudenak, gatazkak konpontzeko logika militarra erabiltzearen aurka haien aletxoa jartzeagatik. Europar Batasuneko herrialdeei eskatzen diegu behar duten harrera eta aterpea eman diezaietela, eta, ahal den neurrian, beren jatorrizko herrialdeetatik ateratzen lagun diezaietela.
Armadara eta industria militarrera bideratutako dirua gizartearen garapenean inbertitu ezin den diru bat da.
Pertsona batzuen adimena erromatarren garaian trabatuta geratu da, «si vis pacem para bellum» (bakea nahi baduzu, presta ezazu gerra) esaldia zeukatenak Garai hartan geziak eta lantzak zeuden, gaur egun arma nuklear taktikoak eta estrategikoak ditugu, arma hipersonikoak eta abar, mundua zenbait aldiz suntsitzeko gai direnak. Pena litzateke gizateriak zerotik hasi behar izatea.
Gerren, armamentu-norgehiagoka eta logika militarraren gaitzespena jasota uzteko modu polit bat objekzio fiskala egitea da.