Gerraren aurkako elkarretaratzea

Gerraren aurkako elkarretaratzea –

Gizarte eragile ezberdinak gerraren aurkako elkarretaratzea deitu dute GAUR, otsailak 24, Bilbon (Isozaki Dorreetan 11.30ean).

Gerraren aurkako elkarretaratzeaUkrainako gerraren lehen urteurrena dela eta, euskal eragile sozial, sindikal eta politikoek elkarretaratzea deitu dute Bilbon, Errusiaren erasoa eta NATOren espantsionismoa gaitzesteko.

Elkarretaratzeaz gain, deitzaileek Gerrari Ez! plataforma ere aurkeztuko dute, eta sinatu duten manifestua irakurriko dute, gerren izugarrikeriak eta horiek jasaten dituzten pertsonekiko elkartasuna ikusaraziko dituen performance batekin batera.

Errusia, Estatu Batuak, Ukraina eta Europako gobernuek sustatutako politika armamentista eta militarista ere salatuko dute mobilizazioan.

Horrek NATOren eta Errusiaren arteko zuzeneko liskar militar batera hurbiltzen gaitu pixkanaka, eta horrek balizko liskar nuklear baten atarian jarriko gintuzke.

Gainera, espainiar estatuko gobernuari eskatuko diote ahaleginak egin ditzala berehalako su-etena lortzeko eta Europa Erdialdean bakea sustatzeko.

Ez gaitzatela gerra honetan sartu!

Gerrari Ez!