Gernikako bonbardaketaren lekuko bat hil da

Gernikako bonbardaketaren lekuko bat hil da –

Bidasoako Kepa Ordoki memoria elkarteko lagunen bidez jakin dugu Francisco Garcia San Roman asteartean Irunen hil dela.

Gernikako bonbardaketaren lekuko bat hil da

Gernikako bonbardaketa ezagutu zueneko lekuko bat zen, eta 1937ko apirilaren 26an 7 urte zituen.

www.naiz.eus/…/gernikako-bonbardaketatik

Behin baino gehiagotan bere testigantza eman zuen (prentsa, artxibategi eta dokumentaletan) eta azpimarra berezia egin nahi dugu horrelako transmisioek duten garrantziari; izan ere, bera bezalakoei esker hurrengo belaunaldiek lehen eskutik jaso baititugu Gernikaren aurkako sarraskiaren nondik norakoak. Gure partetik, doluminak senitartekoei, eta lurrak goxo har zaitzala, Paco.

#MemoriaGara

#GernikaMemoriarenLekuko

Gernikako bonbardaketaren lekuko bat hil da

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.