Gernika(k): Trauma historikoaren errepresentazioak, transmedialitateak eta birsemantizazioak

Gernika(k): Trauma historikoaren errepresentazioak –

Gernika(k): Trauma historikoaren errepresentazioak, transmedialitateak eta birsemantizazioak Nazioarteko Kongresua: ekainaren 13an eta 14an Gernika-Lumon.

Gernika(k): Trauma historikoaren errepresentazioak, transmedialitateak eta birsemantizazioakMHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) UPV/EHUko Ikertaldea da eta memoria historikoaren errepresentazio artistikoak aztertzea du helburu. 2013tik, Eusko Jaurlaritzak aitortutako 19 kidez osatutako Ikertalde Kontsolidatua da eta, orain artean, UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta MINECOk finantziatutako proiektu eta ekintzak burutu ditu (www.mhli.net). 2013tik, Mari Jose Olaziregi Alustiza irakaslea da ikertzaile nagusia. Diziplina askotariko ikerlariak daude taldean (filologia eta literatura ikerketetan espezialistak, artearen historian adituak, antropologia kulturalean dihardutenak, etab.).

Ikertaldearen egungo ikerketak Gernika(k): trauma historiko baten errepresentazioak, transmedialitateak eta birsemantizazioak du izena, Eusko Jaurlaritzak eta MINECOk finantziatua. Bere helburu nagusiak honakoak dira: batetik, Gernikaren bonbardaketaren errepresentazio garaikideak ikertzea eta, bestetik, Picassoren Guernica koadro ezagunak bultzatu dituen birsemantizazioak eta prozedura transmedialak aztertzea. Testuinguru honetan kokatzen da Gernika(k)/Guernica(s) Nazioarteko Kongresua, 2024ko ekainaren 13an eta 14an, ostegunez eta ostiralez, egun osoa hartuko duten jardunaldiekin, eta Gernika-Lumon bertan ospatuko dena gauzatuko dena.

Esan bezala, Gernika-Lumon bertan ospatuko da biltzarra, eta zehazki Elai-Alai eta Euskal Herria museoan izango dira hitzaldiak. Amaierako itxiera ekitaldia, aldiz, Gernikako Batzar etxean izango da.

Halaber, Gernikako Bakearen Museoak antolaturiko memoria-lekuetan barna ibilbide gidatua egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek, bai eta ikertaldeak antolatutako hiru erakusketak bisitatzeko ere.

Matrikula azken unera arte zabalik izango da.
Kongresuko programa osoa:
hemen.

Gernika(k): Trauma historikoaren errepresentazioak, transmedialitateak eta birsemantizazioak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude