Gernika Memoriaren Lekuko-ren 87. urteurreneko egitarau aurkezpena
Gernika Memoriaren Lekuko –
Apirilean gaude, Gernikan. Horrek gauza bat esan nahi du: bonbardaketaren egun seinalatuaren efemeridea gertu dugula. Zentzu horretan, Gernika Memoriaren Lekuko plataformak -ohikoa den legez- bere egitarau zabala antolatu du.
Memoria egunero egiten dugu, denok. Nondik gatozen adierazten digu bai, baina zer garen ere esaten digu. Ez dugu memoria egin egun hauetan guztietan 40 urte eta gero futbol txapelketa baten lorpenen harira? Ez dute oroitu hainbat belaunaldi berriek orain egun gutxi arte, bizi ez zuten gertaera?
Memoria mundua begiratzeko modu bat da. Eta zalantzarik gabe guk Gernikatik eraikitzen dugun memoria elkartasunean oinarritzen da. Justizian. Ahotsa altxatzean, beharrezkoa den une, arrazoi, eta bider guztietan. Horregatik diogu, beste behin ere, gu beti Palestinako herriarekin egon garela, eta izango garela, eta bere aurkako genozidio saiakera – gure aurka saiatu ziren bezala- beti gogoratuko dugula historiaren lekurik ilunenenera eraman dezan Israelgo estatua.
Eta memoria hori artearekin elkartuz gero transzendenteagoa bada? Eta konpromisoaren aupadarekin eraikitzen bada? Eta ekarpenak, ondorioei erreparatu baino, mundu hobeago bat uzten badu? Eta askeagoak egiten bagaitu?
Horregatik guztiagatik, memoria egiten jarraituko dugu Gernikatik.