Genoves, gaur portura sartzerik ez

Genoves, gaur portura sartzerik ez

Honezkero ezagutuko duzue Genoves, Donostiako Piratak hiria abordatzen ari zirela portura sartzeko burutazioa izan zuen yatea.

Naiz hedabideko Berriola blogean ezagutu genuen atzo afera -gazteleraz dago-, eta eguna bolo-boloka eman ondoren, iluntzerako famatua zen jada gizona, Genoves ontziko kapitaina. Edo zuzenago, hark Donostiako portuko arduradunetako batekin irrati bidez izandako elkarrizketa (egin klik beheko irudian, eta ENTZUN!):

 

ggooo.

“Señoritos que se quedan sin toros y en alta mar, en medio del desembarco pirata” izeneko sarreran gertakariaren kontakizuna egiten da. Antza, zezenketetara joateko asmotan zen ontzi bat heldu zen Donostiara, Andra Mari egunez, portura sartu nahian. Portuko arduradunek itxaron beharra izango zuela esan ziotenean, harroxko paratu zen ontziko kapitaina, Ilunberako sarrera garestiak zituela esanda; erantzun zakarra jaso zuen.Genoves, gaur portura sartzerik ez
.
Aurten, abordatzean inoiz baino jende gutxiagok parte hartu duela irakurri diogu bateren bati -guk aukeratu dugun argazkia ez da aurtengoa- eta Ilunbeko zezen plaza, aldiz, gainezka izan dela.
.
Eta irakurketa horren kontrakronika dugu abuztuaren 15ean Donostiako portuan jazotakoa.

Egun Donostian talka egiten duten bi jai ereduak, aurrez aurre.

.

* Genoves yateko kapitainak, agidanez, ez zuen ABC egunkariaren Viajar gehigarria irakurri joan den uztailaren 21ean. Bertako erreportaje batean, Las 17 fiestas más espectaculares del verano en España”, 9. tokian kokatzen dute Donostia, Piraten abordatze eguneko argazki eta guzti.  “Ehundaka gaztek, beraiek eraikitako txalupekin, donostiar Aste Nagusiako abordatze tradizionalean parte hartzen dute”, dio argazki oinak.

Genoves, gaur portura sartzerik ez