Gazterik ez etxerik gabe
Gazterik ez etxerik gabe –
Ziur asko, irakurtzen ari zaren honen aurretik, ehunka izango ziren gazte batek etxebizitzaz hitz egiteko egindako artikuluak. Eta ziur asko, hitzen engranaje desberdinak alde batera utzita, erroko diagnostikoa antzekoa litzake. Etxebizitza krisi bat bizi dugu eta hori gazteongan modu berezituan lurreratzen da. Gazteok ez dugu etxebizitza duin baterako sarbiderako aukerarik eta gurasoen etxean bizirautera edota modu prekarioenean emantzipatzera kondenatuta gaude. Hamar urte atzera eginik ere, ez genuke bestelako titularrik lortuko.
Alta, hori izan daiteke ordura arte teklatua zakarren jotzen idatzi den testua. Eta etzi beste bat idaztea egokitzen zaion horrek are bortitzago zanpatuko ditu. Izan ere, egunez egun geroz eta larriagoa da egoera, eta hala izanik ere, urrun sumatzen da, eta sumarazi nahi digute, irtenbidea.
Hego Euskal Herrian, zenbait datuk egoeraren larritasuna errez kokatzen dute: urterik urtera, geroz eta altuagoa da emantzipazioaren batez besteko adina, egun 30 urteetan kokatzen da. 25 eta 29 urte bitarteko gazteen %35 baino ez daude emantzipatuta. 18 eta 24 urte bitartekoak, aldiz, %4 baino ez. Gazteriaren euskal behatokiaren arabera, EAEn, gazteok gure soldataren %64 baino gehiago bideratzen dugu etxebizitza ordaintzera, Fotocasa higiezinen atariak, berriz, %86,8an kokatzen du. Nafarroa Garaian 2023an %70a bideratzen da. Datu horiek ez dituzte emantzipazioaren bestelako elementuak aintzat hartzen. Eta hori guztia gutxi balitz, Hego Euskal Herrian 115.740 etxebizitza huts inguru daude.
Zalantzarik gabe, egoera larria da, eta, joerari eutsiz gero, urte baten buruan datuei berriz erreparatuta, are kezkagarriagoak lirateke. Beraz, etxebizitza krisiari aurre egiteko estrategia integrala ezinbestekoa zaigu. Izan ere, orain arte zenbait erakunde publikok auziari irtenbide bat emateko garatutako proposamenak ez dira eraginkorrak suertatzen ari. Horien logikak, ura galdu ez ezik, ura behar ez den lorategian isurtzen du.
Politika horiek ez dira ari gure aburuz ezinbestekoa den premisa kontuan hartzen: etxebizitza eskubidea da eta ez negozioa. Horrexegatik, politika publikoen diseinua garatzerako garaian, lerratu beharra dago. Politika publiko horiek etxebizitza eskubidea bermatzera bideratuta egongo dira, edo, aldiz, negozioaren engranajeak biratzen jarraitzera? Ez dago erdibiderik, herri sektoreen mesedetan kokatu edota espekulatzaile eta jabe handienetan.
Esan gabe doa gu herri sektore eta gazteon bizi baldintza duinen aldeko barrikadan kokatzen garela. Norabide horretan, logika aldaketa oso bat behar dugu. Alegia, estrategia integral bat diseinatu beharra dugu, bi ideiak hezurmamitu behar dutena; burujabetza eta merkatuaren esku-hartzea.
Gazterik ez etxerik gabe
Eta hori guzia gutxi balitz BEZALA esanen dizut dena goitik behera gezurra dela. Bateko, etxe hutsak zenbatu egiten dira, baita herrietan bizitzeko moduan ez daudenak. Guk etxea erosi genuenean interesak %11n zeuden, orain 2,5ean. Baina 1000 euroko telefonoa, oporrak, finde, furgoi kanperizatua eta gurasoekin. Eta gainera gazte askok etxebizitza nahi luke berarentzako, pertsona bakarrarendako. Garik esaten zuen moduan, ez dut sinisten.
https://youtu.be/FRgI3MbZhp4?si=JgVqujtljwHjgCXh
Azken boladan botereak bultzatu eta hauspotutako demagogia populistaren ildotik doan artikuloa. Nortzuk dira etxebizitzen salerosketa eta alokairua hain neurrigabearen errudunak? Politikoak, administrazioak eta gobernuak. Eta horiei kontuak eskatu beharrean, hara zer, azken boladan, sekulako kanpaina artifiziala sortu dute boterearen morroi diren komunikabideek eta zenbait mertzenario eragileek (alkilergo sindikato fantasmak, adibidez) errua etxejabeei leporatzeko. Hamaika ikusteko jaioak.
Neurrigabeko kanpaina izugarri honek susmo txarra eragiten dit. Ez du ez hankik ez bururik, baina jo ta ke ari dira. Azken finean gobernari politikoak zertan ari dira, zer nahi dute? Etxejabeei euren etxeak espropiatu-lapurtu ondoren gazteei, alferrei, ongetei, feministei, kolonoei, “zaurgarrituei” eta abarri emateko? Gazterik ez etxerik gabe, baina langile helduak bai, ala?
“… ezinbestekoa den premisa…: etxebizitza eskubidea da eta ez negozioa”. Eta jatea? Eta janztea? Eta mugitzea? Are gutxiago, jakina. Hortaz, ez baserritarrek, ez arropa-dendek, ez taxistek, ez turismo-gidek, ez arrantzaleek eta abar luzeak ez dute euren lanaz dirurik irabazi behar. Baina hori aldarrikatzen dutenek euren lanetan soldata duina eskatuko dute, noski, ala doan egiten al dute? Inora ez doan demagogia.
Ez naiz gaztea, soldatapeko langilea naiz eta etxebizitza umil batean jabea.
Nere ustez arazoaren konponbidea belaunaldien arteko elkartasunaren bitartez eta aldaketa politikoen bitartez lortu dezakegu.
Etxebizitza eskubidea, bizitza on baten eskubidea.Alokairu kulturara aldaketa eta eskubide horien bermea izango duen duen egoera bat lortzea.
Ezinbestekoa iruditzen zait aldaketa nabarmenak lortzeko EH Bildu bezalako aukera hauteskundeetan arrasatzea, gaur egun ez dena gertatzen . Hau da , abstentzio tasa hain handia delarik ikusirik.
Belaunaldien arteko elkartasuna ere oso inportantea eta funtsezkoa iruditzen zait . Gure seme alabenganako elkartasuna ta maitasuna, gure senideekiko ta urkoarekiko , jendeartearekiko oro har, herriarekiko .
Eta kontu honekin uste dut arazo bat dugula gure herrian sortu den gazte mugimendu berri horrekin(GKS,EHKS…) , herriaren kontra jarduten dutelarik, belaunaldien arteko elkartasunaren kontra , politikaren kontra.
Politikoki oso mugimendu ergela dela iruditzen zait eta iruditzen zait erreproduzitzen dituela gaztetxeen kultura herri honetan egin dituen esperientzia txarrenak hauspotu. Herriaren – kontra jo, jarrera antisoziala,drogamenpekotasuna sustatu, antipolitika sustatu , okupazioaren inguruko esperientzia deitoragarri asko… 80 hamarkada gogorren deribada deitoragarriak.
Administrazioarekin elkarlana egingo duen gazte mugimendu berri bat ernatuko delaren ziurtasuna ere badaukat. Hainbeste ergelkeria eraldatuko duena . Baina tira denbora eo beharko du eta belaunaldi guztien ekimen eraikitzailea- eraldatzailea
Zuk etxea erosi zenuenean, Nagore, interesak %11an egonagatik, hileko soldataren ze ehuneko joaten zen letra pagatzera? Zenbat doa orain?
Nahi duzuna esan zein gastu dituzten gaur gazteek, eta nahi duzuna beren diziplina fiskal ezaz. Portzentaia hori da klabea. Eta ez da inoiz hainbeste bideratu etxebizitza pagatzera. Inoiz ez. Ez zure garaian, ez zure gurasoenean.
Donostian etxebizitzen %30 hutsa, eta ezin hor eskua sartu. 300 pisu alokairuan Idealista-n, eta 1500 pisu AIrbnb-n turistentzat. Eta baten bat oraindik pisu turistikoak babesten.
Rentista asko dago hemen inguruan. Hori da kontua. Besteren bizkar neurrigabe bizi nahi duen jendea.
Politikoek dutela errua? jakina. Rentista horiei ez zaielako eragozten beren praktika hori. Beste hainbat arazotan bezala, ez dituztelako herritarren premiak helburu zentraltzat, beste interes batzuk baizik.
Lurzorua mugatua da, batez ere eskaera handiko eremuetan. Geroz eta gehiago gara eta etxebizitza parkea ez da proportzionalki hasi. Etxe huts asko daude eta beste asko egoera negargarrian. Lursail asko abandonu egoeran, aspaldi industria izandakoak asko.
Halaber, egia da mugatua den produktu bat, etxebizitza, merkatuaren esku uztean etekin handienak emango dituen jardueretara bideratuko dela, alokairu turistikoa etab. Hori mugatu gabe beti egongo da bertakoak baino aberatsagoa den turisten bat.
Bestetik, landa eremuan ez du jende askok bizi nahi, aukerak eta zerbitzuak murritzagoak direlako. Landa eremua berpizteko politikak beharrezkoak dira baita ere, etxebizitzaren arazoari aurre egiteko.
Ezinezkoa da mundu guztia hiriburuetan bizitzea, nahi izan ala ez…
Gure familian (zentzu zabalean hartuta) laster geratuko da libre etxe bat, jabeak bizilekuz aldatuko direlako. Ez dute saltzeko asmorik momentuz, eta alokairuaren aukera entzun ere ez dute nahi, inguruan ezagutzen ari diren inkiokupazio kasu ugariek beldurtuta. Arazoa larria da, jabeek ez dute sentitzen legearen babesa dutenik, eta nahiago dute etxea hutsik eduki etekin ekonomikoa (etxeak eragiten dituen gastuak estaltzeko, behintzat) emango liekeen alokairu batean arriskatu baino.
Zart zera diozu: “Rentista asko dago hemen inguruan. Hori da kontua. Besteren bizkar neurrigabe bizi nahi duen jendea… Rentista horiei ez zaielako eragozten beren praktika hori. Beste hainbat arazotan bezala, ez dituztelako herritarren premiak helburu zentraltzat, beste interes batzuk baizik.”
Rentista asko? Pilo-pilo bat. Milaka eta milaka Euskal Herrian, gizarteari ezer eman gabe errenta ederra kobratzen dutenak. Baina esan ezak zerbait Renta de Garantía de Invasión kobratzen dutenetaz. Entzungo dituk orduan, sekulakoak. Diru guzti horrekin akabo euskaldun gazteen etxebitzitza arazoa.
Hara hor gauzen ironia, tokaio… produktiboak direnek inproduktiboak direnena ordaindu behar.
Produktibo diren batzuk, produktibo izan arren, inproduktiboek daukatena izatera ez dira heltzen, baina ez dauzkate, produktibo izateagatik, inproduktiboek dituzten eskubideak.
Produktiboak diren batzuk ez dira merkatuak eskatzen duena bezain produktiboak eta, halere, beste produktiboekin batera, beraiek ezin izan eta nahiko luketen hori inproduktiboei ordaintzen diete.
Ño!
Eneko, 1) edo extebizitzak soberan dituzun rentista zara, edo 2) oraindik ez zara konturatu, gauzak horrela jarraituz gero, gertuago zaudela RGIa kobratzen duten gizarte-sektoretik.
Gogoan dut nire gurasoek 15 urtean ordaindu zutela orain jabe diren pisua, eta azken urteetan barregurea ere eragiten zien kuotak ordainduz, inflakzioaren eraginez. Zergatik ez da posible gaur egun duela 60 urte posible zena? Zer egiten zuten garai hartako politikariek gaur egungoek egin ezin dutena?
Gazteleraz dago baina bikaina da Alejandro Inurrietari Daniel Galvalizik egiten dion elkarrizketa naiz.eus en.
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241218/el-problema-de-la-vivienda-solo-se-puede-solucionar-con-intervencion-real-del-mercado
Guk bi soldata genituen, eta ia soldata oso bat etxea pagatzeko zen, ahalik eta lasterren, gurasoen laguntza ez musu-truk tarteko. Bidenabar etxea hobetzeko, isolatzeko eta egokitzeko obrak ere egin genituen. Egun, oso gustura bizi gara GURE etxean, kilometro zerokoa esan daitekeena. Hala ere, gaurko pentsakera ez da berria. Guk orain dela 30 urte erosi genuen, eta handik 10 urtera pagatua eta obrak eginda. Nire lagun askok hor segitzen Dute hipoteka pagatzen, ez zuten ikusten, nik esanagatik, mailegua kitatzeko ziorik, merke zegoen eta. Eta ez dute etxea zaharberritu. Gaur egungo 800 euro GURE garaian 1400 ziren, Edo gehiago, baina ni ez naiz Tahilandian egon, ezta beharrik ere.
Nagore, hipoteka pagatu beharra gorabehera, arazoa ez dute duela 30 urte etxea bizitzeko erosi zutenek edo eros zezaketenek. Arazoa gaur egun bizitzeko etxe bat erosi/alokatu behar dutenek dute.
Hara, Nagore, zerorrek esan duzu: Guk orain dela 30 urte erosi genuen, eta handik 10 urtera pagatua eta obrak eginda.
Ea nor ezagutzen duzu gaur egun 10 urtetan etxea pagatuta izan dezakeena.
Ba ote! Nik neronena kontatu dut, besterik ez. Beti ere kontuan hartuta bi ginela eta garela, eta bi soldata. Bakar batek ez dezake hori egin, eta ez dago merkatuan pertsona batendako moduko etxerik, edo gutti dira, eta iruditzen zait gazte askok, Edo zenbaitek, ez dutela asmorik, ez intentziorik bikotekidearekin etxea erosteko. Nik hau entzuten diet zenbaiti: “Nik nirea eta hark berea, horrela ez dago gerora konplikaziorik, zer badakizu, egun jendeak segituan hausten du harremana”. Nork berea konta dezake, eta denetarik dugu, jakina, baina norberaren bizimodua eta lehentasunak kontuan hartzekoak dira. Irudi luke gaur egun BMW, AUDI, California furgoiak, Autokarabanak, sekulako dirutza balio dutenak opari ematen dituztela,nonahi ikusten dira eta. Baina jende horrek esanen dizu eskolako jantokia oso garestia dela, eta nire ustez ezin merkeagoa da, kalefakzioa ez dutela pizten, argindarra ikaragarri garestia dela, gu sekula baino gutxiago ari gara pagatzen, eta halako hamaika pitokeria. Bi, zehar erretxin baten moduan hasi gara mintzatzen.
Nik ere kontatu nahi dut nirea.
Ez naiz gaztea. Lan baldintza duin xamarrak dauzkat, gaur egungoaren bataz bestean. 3000 euro ordaindu nituen autoaren truke. Ez naiz tajilandian inoiz egon. Atlantikoa behin zeharkatu nuen, duela 25 urte. Hegazkina beste laupabost aldiz hartu dut, hegaldi motz eta merkeak egiteko.
Ez daukat bikotekiderik, ez seme-alabarik (espero dut inork horretara derrigortu ez nazan, baina zuzeuko zenbait iruzkin irakurrita, ez nago oso ziur). Bakarrik bizi naiz. Ez daukat etxebizitzarik jabetzan; ez dut bilakatu nahi izan zenbait urtez bankuen negozioaren gatibu. Soldata eta alokairua KPIaren arabera doaz gora, batera, teorian. Baina fruta oso garesti dago, eta gero eta pobreago sentitzen naiz, gero eta itoago. Eta alokairua ordaintzeko zailtasunak dauzkat, bai eta alokairu merkeagoak topatzeko ere.
Bitartean, nire herrian gero porsche eta jaguar deskapotable gehiago ikusten ditut. Hemen etorkin berriak frantsesez, ingelesez eta alemanez hitz egiten dute. Horrek dakar etxebizitzen prezioaren arazoa nire herrian, ez RGI mixerablea jasotzen dutenek, horiek ez baitaukate lekurik hemen.
Eta ez naiz ari, ez gezurretan, ez exajeratzen.
Arratsaldeon:
Ezagutu ezagutu esaten dena bat baino gehiago. Bata ingeniaria, 29 urtekoa, Audi beltz distiratsua erosi du, eta orain aitak eta amak kalean aparkatzen dute, semeak garajean. Gurasoekin bizi da. Lehengoan igogailuan topatu eta esan zidan orain dela bi urte kontratua duela, ingeniari baten soldata, orain ez dela bekarioa. Besteak auto fabrika batean lan egiten du, 2500 euro garbi hilean. Mini bat erosi du, 30000 euro. Horrek 31 urte ditu, ez du bikotekiderik ez deus. Gurasoekin bizi da eta lagunei, nire lankide gazte bati, dirua eskatzen die. Ez du aski Nonbait hor. Aurrera Bolie!
Zuriñe: Bankuen negozioaren Gatibu? Ziurrenik urte hauetan guztietan pare bat etxe pagatu dituzu, baina ez duzu etxerik. Espainiako ezkerrak, eta Euskal Herriko ustezko ezker espainolista, zer horiek ezkertiarrak baino lehenago espainolak dira, eta oso espainolak, CCOO, UGT, Podemos, Sumar, Psoe, Psn, eta abar, alokairuaren alde izan dira beti. Ez bada! Norvegian, Suedian… Populazioaren ehuneko 90 jabeak dira. Aski babukeriekin! Alemanian, Frantzia, Britainia Handian, Europako hamaika tokitan bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriak birrinduak ziren, eta estatuek etxebizitza Parke handia berreraiki zuten, hemen ez dagoena. Etxebizitza horiek aspaldi dira amortizatuak, eta alokairu merkeak dira. Baina ahal duena jabea da, eta hori da, beti izan den bezalaxe, hemen bultzatu behar dena, jabetza.
Bai noski, denetik dago. Bankuei dirutza eman ondoren interesen azken xentimoa ordaindu ez dietelako kale gorrian eta diru guztia galduta gelditu direnak ere bai.
Kontua da ea bizileku bat izateko bankuen txantaiari edo merkatu gero eta luxuzkoago bati men egin behar ote diogun ala gauzak beste modu batera antolatu behar ditugun.
Dena dela, jakin dezazun, duela 25 urte babes ofizialeko etxebizitzen jabetza eskaintza batean izena eman nahi izan nuen, baina ez nintzen iristen eskatzen zen soldataren gutxienekora, eta hori soldata on xamarra nuela orduko pezetetan! Eta ez, urte hauetan guztietan alokairuagatik ordaindu dudanak ez du ematen merkatu “libreko” etxebizitza bat erosteko adina. Besteak beste, urtetan alokairua orain baino dexente merkeago ordaindu ahal izan dudalako.
Hau ez da Ameskoa, amigo!
Mailegu kontratuetan bankuei klausula bat ezarri beharko litzaieke, esaten duena ordaindu ezinagatik etxea bereganatu behar badute, ordura arte ordaindu zaien dirua itzuliko dutela. Hori da justua, eta ez dirua eta etxea, biak haientzat izatea. Lapur ostiak!!!
Banku publiko batek gauzak dexente erraztu litzake, maileguak emanez diruaren berbalorizazioaren arabera itzultzekotan, eta ez interesen negozioaren arabera.
Zer esanen dizut bada! Kalegorrian gelditu diren horien gehienak analfabetismoaren ondorioa baino ez dira.Eta kutxei eskatutakoa baino ez zaio itzultzen. Interesak? Badakizu. Bururik ez duenak hankak nekatu behar. Pagatu duzu eta ez duzu etxerik. Ederki!
Batek esan lezake Suedian eta Norvegian populazioaren %90a etxe jabea dela, eta lasai asko gelditu, konturatu gabe datu hori erraz ezeztatu daitekeela (https://es.tradingeconomics.com/country-list/home-ownership-rate?continent=europe).
Eta berdin, esan dezake kutxek ez dutela onura ekonomikorik ateratzen hipoteka-mailegu baten ondorioz, zentzu horretan bankuekiko inolako desberdintasunik ez dagoenean (chrome-extension://efaidnbmnnnibpcajpcglclefindmkaj/https://www.dsca.gob.es/sites/default/files/consumo_masinfo/guia_hipotecaria.pdf).
Besteak baino azkarragoa dela uste duena baino tontoagorik ez dago mundu honetan. Normalean gehiegizko harrokeriari lotuta egon ohi da. Niri baten bat etortzen zait burura. Zuri, Nagore?
Nekazari bat bere semearekin bizi zen. Zaldi bat zuen bere ondasunik handiena. Egun batean, zaldiak ihes egin zuen.
Auzokoek esan zioten:
—A zer zoritxarra, orain ez duzu zaldirik!
Nekazariak erantzun zien:
—Nork daki zoritxarra ala bedeinkapena den?
Handik gutxira, zaldia itzuli zen, berarekin hainbat zaldi basati ekarriz.
Auzokoek oihukatu zuten:
-Zer zortea daukazun, orain zaldi gehiago dituzu!
Nekazariak erantzun zion:
—Nork daki zorte ona ala txarra den?
Handik egun batzuetara, baserritarraren semea zaldi basatietako bat otzantzen saiatu zen, erori, eta hanka hautsi zuen.
Auzokoek esan zuten:
—Ze zorte txarra, orain zure semea minduta dago!
Baserritarrak, lasai, erantzun zuen:
—Nork daki?
Handik aste batzuetara, soldaduak heldu ziren herrira gazte guztiak gerrarako errekrutatzen. Baserritarraren semea, hanka hautsita, ez zuten hartu.
Auzokoek esan zuten:
—Ze zortea izan zenuen!
Eta baserritarrak, beti bezala, erantzun zuen:
—Nork daki?
Bi parasito motek herri hau xahutu dute, jende produktiboa saritu ordez zigortuz eta herri honen potentziala zapuztuz.
Batzuk espekulatuz gure gazteriari ezinezko zama bat jarri diote etxebizitzaren prezioak puztuz. Hauek ere, atzerritar mordoa ekarri dute beraien enpresetan eskulan merkea eukitzeko, lan eta etxebizitza merkatuak saturatuz, etxebizitza gutxiago egonez eskuragarri, eta soldatak apalduz.
Batzuk zein besteek herriari inoiz egin ezin dena egin diote: bere gazteria emanzipatu, familiak sortu eta bere talentuentzako lanpostu egoki bat aurkitzeko aukera kentzea, gure herria errezesio ekonomiko, kultural eta teknologiko batean sartuz. 2008tik daramagu negu gorrian.
Etxebizitza hutsak debekatzetik hasi behar gara. Eta euskal herrian jaio edo 20 urtez bizi izan direnei soilik eskaini diru laguntzak, bekak… Hona datozenek beraien herria dute ezta? Guk gurea nahi dugu ere.
Errieta egiten hasi baino lehen… ni beti soldata xume batekin bizi izan nahiz, soldata minimotik gertu edo soldata minimoan, eta zabor horrekin etxebizitza, familia eta ingurukoak ere mantendu ditut. Aldaketa ekarri behar da, baina bitartean, Euskal Herriko langileriak argi izan behar du: gure herria pute multinazionalei ireki zitzaienetik, negu luze hau bizi izateko austeritatea aplikatu behar diogu gure buruari: agur bidaiak, lehen eskuko autoak, poteoa, zinema, kanpoan afaltzea, hobbyak eta gainontzekoa. Jendea dugu gure erantzunkizunaren pean, errespontsableak izan gaitezen. Aspertzen naute gazteria zapuztearekin ados daudenek, baina baita ere kexa hutsean gelditu eta aitzakiak jartzen dituztenek.
Ehuneko 90 hitz egiteko modu bat da, besterik gabe, baina zure taula eder horretan ikusten da Norvegian ehuneko 80 jabea dela eta Suedian guttiago, baina Suediak artikulu luze bat beharko luke, badakizu, ongi etorriak.
Ez bada! 20 urte txikikeria bat da. Nafar foruek esaten zuten, hori GURE konstituzioa da, nafarra bakarrik dela aita Edo ama nafarra duena. Ni ados egon nintekeen, baina egun horrek populazioaren erdia baztertzea lekarke. Eta etxe hutsena oso yogi. Zure aitatxi-amatxiren etxebizitza Edo zure gurasoena opari eman, garai aproposean gaude eta.