Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte

MTI0Nw==

Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean, gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria, baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez.

 

Gazteen erabilerarekin harremanean jartzen den edonori (kanpaina bat egin nahi duena, egitasmo bat antolatu nahi duena, kirol elkarte batean gazteekin diharduena,…) fenomenoaren alderdi ezberdinak presente izanik usteen eta iritzietan oinarrituta baino, bere jarduna oinarri sendo baten gainean burutzeko baliabideak eskaintzea litzateke helburua.

 

Soziolinguistika Klusterraren webgunean ikus daitezke azterketa lan honen fruituak:

http://www.soziolinguistika.org/gazteak

Irudia | . | Soziolinguistika Klusterra | Creative Commons By SA