Gazteak eta Informazioa. Web-mintegi guztiak ikusgai
Gazteak eta Informazioa. Web-mintegi guztiak ikusgai –
Gazteak eta Informazioa gaiari Gazteak eta euskarazko hedabideak gehigarria erantsi diogu azken web-mintegian. Informazioaren gaineko galdetegiaz gain, euskarazko hedabideen gaineko gazteen ezagutza ere landu du Ikusikerrek bere azken inkestan, eta horri buruzko emaitza batzuk aurkeztu dituzte mintegian, aurrerago lanketa sakonagoa egiteko asmoz. Ikasturteko azkena izan den seigarren saio hau eskuragarri daukazue gure orrialdean, gainontzekoekin batera. Hortxe topatuko dituzue euskarazko hedabideen kontsumitzaileak segmentatzeko 13 taldeen azalpena; kontsumoan eragiten duten aldagaien inguruko ikerketaren laburpena; publizitatea erakartzeko analitika digitalaren erabilerarako saioa; edo adimen artifiziala eta kazetaritzaren inguruko hausnarketa interesgarria.
Gazteak eta Informazioa. Web-mintegi guztiak ikusgai