Gazte bahituak IV

Gazte bahituak IV –

Ikasketetara itzultzea

Ferrol del Caudillotik  Vigorako jauziak  beste aldaketa bat eragin zion Makalari, E.T.E.An,  Armadako Transmisio eta Argindar Eskolan sartu izanak. Zeregina ezberdina zen han, lan intelektuala eskatzen baitzuen. Alabaina, hasiera penagarri eta umiliagarria izan zen. Ikasleei ezin zieten lan mekanikorik eginarazi, baina ikastaroa egun batzuk geroago hasiko zen aitzakia erabilita, kaiko zabalgunean galtzada-harrien  artean hazten ziren belarrak  kentzeko agindu zieten, eskuz jakina. Hainbat egun eman zituzten horretan, ordu asko, eta udako beroa jasan behar izan zuten.

Gazte bahituak IV
ETEA, Vigo. Arg: Contando Estrelas (Flickr)

Vigo Ferrol baino hiri handiagoa eta biziagoa zen. Ez zegoen marinelez beteta, asko zeuden arren. Gainera, Makala zorionekoa zen, udan iritsi baitzen, hau da, jaien garaian.

Uda hartan jaietan bisitatu zituzten herrien artean beharbada, “Sardinaren Jaian” pasatu zuten ongien. Vigoko osasun egoitza nagusia den “Piruli”aren  ondoko zuhaiztian.

Hainbat arrazoik eragin zuten jai hori gustukoena izatea: giro on eta maitekorrak, musikak, behin eta berriz sardinak jateko gonbita egite zieten antolatzaileak, ogiak eta ardoa.

Zein ongi pasatu zuten eta zeinen ongi askaldu. Ez Makalak, ez bere lagunak ez zuten aurretik inoiz topatu halakorik. Dena ona zen, eta gainera doan. Gogoangarria.

Eskolako arauek zailtasun batzuk sortzen zituzten. Hasieran ez zen batere saiatu telegrafista izaten, -bost hilabeteko ikastaroa- baina asteroko azterketa gainditu ezean ezingo zuela eskolatik atera, konturatu zenean, iritzia aldatu zuen.

Han dena zen berria, aldatu ez zen bakarra arrantxoa izan zen. Jangarritzat zuen guztia jatearen aldekoa zen Makala, eta, beharrezkoa bazen, baita sosa batzuk ordaintzearen aldekoa ere “Mayordomo” aren kantinan; arroz, arrautza eta saltxitxa plater batekin osatzen zuen.

Alde horretatik zorte handia zen, amatxo ongi portatzen baitzen. Bi astetik behin janaria bidaltzen zion, beste astean dirua.

Gazte bahituak IV

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.