Gazatarrok alokairua behar dugu Gasteizen

Gazatarrok alokairua behar dugu Gasteizen –

Baraa Alghamrik, BERRIAn.


Espainiako Gobernuak iazko abenduan aberriratu gintuen Gazatik bost familia. Han, etxeak, lanak eta lehen graduko hainbat senide galdu genituen. Batzuek Espainiako nazionalitatea dugu, eta beste batzuk gure senideak dira. Hilabeteak daramatzagu Gasteizen alokairu bila, baina bakar batek lortu du. Eskaintza oso urria da eta gutxienez bi urteko antzinatasuna duen lan-kontratua eskatzen digute.

Gazatarrok alokairua behar dugu Gasteizen

Heldu askok unibertsitate-ikasketak ditugu, hori ohikoa baita Zisjordanian eta Gazan ere.

Urte bukaera arte ostatua ordainduko digun Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Pentsio Ministerioaren programa bukatuko da, eta erakundeek ez dute etxebizitzarik aurreikusi data horren ondoren. Eta Gizarte Zerbitzuek ordura arte ez digute harrera egingo, orduan bere eskumenekoa izango delako.

Mesedez, alokatzeko etxebizitzarik baldin baduzu eta gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hona idatzi: GazaGasteiz@gmail.com

Partikularren alokairua oso zaila denez, zera eskatzen diegu erakunde publikoei:

 1. Terrorismoko biktimei legeek eta arauek ematen dieten tratamendu bera izatea. Atzerrian genozidioa jasan duten espainiarrentzako laguntza espezifikorik ez dago araututa, bai ordea atzerrian terrorismoaren biktima izan diren espainiarrentzat: legeak eskubide berberekin barne hartzen ditu, terrorismoagatik Espainiako Estatuan izandako gainerako biktimekin batera. Etxebizitza eskubide berezi hauek dituzte:

1.a- Terrorismoaren biktimen legean: Etxebizitza-planek neurri espezifikoak izan behar dituzte babes publikoko etxebizitzak jabetzan edo errentan hartzea errazteko

1.2- Alokabideren araudian: Zuzenean esleitzen dizkie babes publikoko etxebizitzak edo antzekoak.

2.- Gasteizko Gizarte Zerbitzuei: Alokabiderako salbuespenezko txostena egin diezagutela.

3.- Eusko Jaurlaritzaren Alokabideri: Familia bakoitzaren egoerarekin bat datorren prezioan alokairua zuzenean eslei diezagula.

Bestalde, genozidio biktimak al gara?

Nazioarteko Justizia Auzitegiak, ia erabateko gehiengoz, ebatzi zuen sinesgarria dela Israel genozidioa egiten aritzea.

Gazatarrok alokairua behar dugu Gasteizen

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude