Gaurko ETAren agiriaren pasarte interesgarrienak
Gaurko ETAren agiriaren pasarte interesgarrienak –
- “Azken aldiotan, gero eta nabarmenago, arras ezberdinak diren bi bloke ageri dira Euskal Herriko eszenatoki politikoan. Askatasun agertoki bat ireki nahi dugunok batetik, eta inposizioari eta blokeoari eutsi nahi diotenak, bestetik. Gatazkaren behin betiko konponbidean prozesu demokratikoa ibili nahi dugunon eta sortu den aukera errepresioaren eta ezetzaren giltzarrapoz itxi nahi dutenen arteko konfrontazioa eta borroka baita une honetako ezaugarri nagusienetako bat.”
- “Beste aldean, Espainia eta Frantziako gobernuen jarrera arduragabea dugu. Hilabeteotan ukazioak eta errepresioak ez baitu etenik izan. Bortizki ari dira zabaldutako aukeraren aurka egiten. Eta arduragabea diogu, ez baita bateragarria hainbat inguruetan, isilpean, konponbideari ekiteko ustezko asmoa agertu eta estrategia errepresiboari eustea.”
- “Horregatik, indar berriak bildu eta antolatzeari etsi gabe egin behar zaiola, Espainiak eta Frantziak euskal herritarren hitza bahitzeko eraiki duen horma botatzeko indar nahikorik bildu arte, gero eta hedatuagoa den uste sakona da.”
- “Nolanahi ere, egoerak eragile guztien posizioak egokitzea behartu du, are eta ageriago ETAren ekimenaren bultzadaz. Eta, hain da nabarmena euskal jendartearen gehiengoaren nahia, eta hain bidegabea estatuen jarrera, Frantzia eta Espainiarekin bat egiten dutenen artean ere badela gobernuon jarrerarekiko zalantza agertu duenik.”
- Guztiarekin:
- Urtarrilaren 10ean argitara eman zen agirian zabaldutako erabakian berresten da ETA.
- Espainia eta Frantziako gobernuek gure eskaintza onartu ez izana deitoratzen dugu.
- Frantzia eta Espainiako gobernuen aitortza ofizialik ez izan arren, ETA prest dago egiaztatze mekanismo informal bat onartzeko.
- ETAk uste du egingarria dela eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu daitekeela.
Irudia | Ikuskaritza informalaren proposamena egin du ETAk | Ezezaguna | LGPL
Bigarren paragrafoa ez duzue zuzen kopiatu (“diotenak” jarri ordez “diogunok” jarri duzue). Gara-n datorrenak honela dio behintzat, hitzen hitz:
“Azkenaldiotan, gero eta nabarmenago, arras ezberdinak diren bi bloke ageri dira Euskal Herriko eszenatoki politikoan. Askatasun agertoki bat ireki nahi dugunok, batetik, eta inposizioari eta blokeoari eutsi nahi DIOTENAK, bestetik. Gatazkaren behin betiko konponbidean prozesu demokratikoa ibili nahi dugunon eta sortu den aukera errepresioaren eta ezetzaren giltzarrapoz itxi nahi dutenen arteko konfrontazioa eta borroka baita une honetako ezaugarri nagusienetako bat”.
Pentsa nahi dut diogunak jartzerakoan ZU ZEUkoak ere talde horren barruan sartzen direla