Gaurko eguna egunkarien azaletan

Captura de pantalla 2014-06-18 a la(s) 09.37.51

Gurean zer?

Hasteko El Correo eta El Diario Vasco egunkarien azal aski ezberdin erreparatuko diegu. Bizkaiko Vocentoren kazetak erregeari eskaintzen dio azala, eta Diario Vascok labur bat besterik ez dio ematen gaiari. Ohiko malgutasun editoriala Vocentokoena. Berria nahi baino azal gehiago ari zaio eskaintzen Egunkariaren auziari. Fiskaltzak jarri elegitearen albistearekin betetzen du lehen orrialdea Otamendik zuzentzen duen kazetak, ‘Justiziari entzungor’ lerroburupean. Garak preso gaixoen egoera larriaz ohartarazten du irakurlea eta Noticias de Gipuzkoak UPyD, Ciudadanos EAJ eta CIU legegintzaldi honetan ALDE taldean batera izanen direla dio lerroburu nagusian. Argazkian aldiz Itziar auzo udal bihurtzeko Debako plenoaren erabakia dakar Gipuzkoako kazetak.

Espainian agur errege?

Espainiako egunkari guztiek erregeari agurra eskeintzen diote gaurko azalean. Bakoitzak bere eran. El Paisek Kongresu ingurumarietako segurtasun neurriak azpimarratzen ditu azaleko argazki nagusiaz. Bi militar binokularrekin zelatan zabaltza batetik. El Mundok oximoron editoriala dakar titularrera: “Agur demokraziaren erregeari” eta ABCk erregearen esker oneko agurra azpimarratzen du. Hemen dituzue guztiak.

Beste azal batzuk

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.