Gaur aurkeztu dugu Donostiako Panorama, iKeRTu eTa iRaBaZi! Elkarlanerako ikerketa JOKOA
Zumalakarregi Museoak bere bildumen artean, XIX.mende hasierako Donostiako “panorama” edo biribil itxurako irudi bat du. Honek hiriko 39 toki zenbakiturik ditu.
“Panorama” hauek 360ºko ikuspegia eskaintzen dute, hau da, tokiko ikuspegi panoramiko osoa, edozein lekutatara begiratuz gero ikusten zen moduan.
Badira urte batzuk Urgull mendiko Mota Gazteluaren Historiaren Etxeko hiriko historia azaltzen duen erakusketan, Panorama honen kopia bat erakusgai dagoela.
Iaz Donostiako Bodegón Alejandro berritu zuten eta apaingarri gisa Donostiako paisaien irudi historikoak jarri zituzten. Gehienak, Zumalakarregi Museokoak dira. Jangeletan, eskala handiagoan, aipatutako Panoramaren erreprodukzioak nagusitzen dira. Horrela sortu zen Donostiako Panorama aitzakiatzat harturik, bertan agertzen diren lekuak elkarlanean ikertuz identifikatzeko jolasa egiteko ideia.
K6 Kultur Gestioa enpresa ondarearen balioa guztion onarpenean eta erabileran dagoela jakinik, ondarea gizarteratzeko modu parte hartzaile honetan sartu zen buru-belarri.
Hiriaren suntsipenaren eta ondorengo berreraikitze lanen bigarren mendeurrena betetzen den urte honetan, ekimen honek Udaletxeak “Donostia 1813-2013” inguruan sortu duen batzordearen laguntza dauka.
Aipagarria da ere Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik jaso dugun aholkularitza zientifikoa.
Honela, guztien parte hartzea bultzatzen duen jolasa aurkezten dugu. Honetan, jokalariek Panoraman zenbakiturik agertzen diren tokiak identifikatu beharko dituzte. Jolasaren iraupena apirilaren 11tik abuztuaren 31ra bitarteko izango da.
Parte hartu nahi duen orok, Zumalakarregi Museoan, Bodegón Alejandron, Urgull mendiko Historiaren Etxean parte hartu ahal izateko kartilak eskuragarri izango ditu. Nahi izanez gero, webgune honen bidez ere parte hartzeko aukera izango da
Honetaz gain, hiriko erakunde ezberdinen laguntzarekin, esate baterako, Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea,
Panoramarekin zerikusia duten ekintza ezberdinak antolatuko dira, besteak beste, ibilbide gidatuak, tailerrak, hitzaldiak
Jokoari buruzko informazio gehiago: argibideak, sariak, etab.