Gaur atentzioa deitu didaten 5 albiste
Nahiko alpiste dira egia esan, baina merezi du hona ekartzeak. Gaurko egunkarietan topatu ditudan 5 berri fresko, garunari ostiko eder bat emateko. Eta, nola ez, astea hasteko halamoduz bada ere.
1- San Gilen arabera abortua terrorismoa da
Edo pareko zerbait. Badirudi EAEko PPko buruzagi zenak, orain VOXekin dantzan, ez dakiela zer egin terrorismo barik. Lehen ETAk betetzen zuen zatia beste zerbaitekin bete nahi duela. Abortua terrorismoarekin parekatu ez du ba? Batzuek azkar asko biluzten dira, mikrofono bat eman orduko. (+hemen.)
2- Esperantzara kondenatuak Bateragune auzian?
Beste esperantza printz bat iritsi zaigu Bateragune auzian. Auzitegi Konstituzionalak ezohiko askatze eskaera aztertuko du, Zabaleta, Jacinto, Rodriguez eta Otegiri dagokionez. Konstituzionalak helegitea aintzat hartu eta lau horiei zigorra etetea erabakiko balu, aske geratuko lirateke laurak. Rafa Diezek, ordea, espetxean segituko luke, ez dituelako oraindik zigorraren hiru laurdenak bete (+hemen.)
3- ETB Nafarroan ez ikustea pelotaren errua da
Zehazki ETBren errua, pelota emititzeko eskubidea berarentzat bakarrik hartzeagatik. Harrapazank! Hori, eta noski eguraldiaren mapa madarikatuak. Bi kondizioak betetzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Lakuari, ETB herrialde osoan ikus dadin. (+hemen.)
4- Espainiako Guardia Zibilarentzat ETA zer den eta “enaltecimientoa” zer den ikusita, kontuz!
Kontuz, zeren akaso zure seme-alabak kartzelaratuko dituzte bihar bertan. Guardia Zibila, sarea medio “enaltecimiento del terrorismo” egin duten 200 pertsonaren bila dabil. Baliteke horietako bat zu izatea eta oraindik ez konturatu izana. Zu, edo zure seme-alabaren bat. Kaput. (+hemen.)
5- Kutxabank: gure dirua esku pribatutan
Ez naiz sindikatu zalea, baina, ELAko Adolfo Muñozi ez zaio arrazoirik falta. Garesti aterako zaigu Kutxabanken pribatizazioa. Tontolapikoen moduan zulo berean bigarren aldizk jaustera goaz, kaka bigarren aldiz zapaltzera. Eta gure dirua espekulatzaileen esku geratuko da. Baina batzuri bost axola die horrek, baita ezker subiranistari ere dirudienez. (+hemen.)