Gaur arratsaldean udaletxe plazan egindako elkarretaratzean irakurri ditugun hiru komunikatuak
Gaur arratsaldean udaletxe plazan elkarretaratzean irakurri ditugun komunikatuak –
Gaur arratsaldean udaletxe plazan egindako elkarretaratzean irakurri ditugun hiru komunikatuak segidan. Lehenik eta behin 0-3ko hezitzaileek hartu dute hitza, jarraian Hezkuntza Laguntz Espezialistek, eta ondoren irakasleok.
0-3ko hezitzaileen komunikatua
Arratsalde on,
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizuegu irakasleei, kalitatezko hezkuntza-sistema publikoa defendatzeko egiten ari zareten mobilizazioengatik eta 0-3ko Sindikatuetako ordezariei ahotsa emateagatik.
Aurreko ikasturtean 0-3ko Intersindikala sortu genuen, gure sektorea oso ahaztuta dagoelako.
Hezkuntza Departamentuari egiten dizkiogun aldarrikapenak argiak dira:
Alde batetik, zikloa ordenatu dezaten eskatzen dugu, adabakiak jartzeari utz diezaiotela eta behingoz Departamentuak bere gain har dezan Nafarroako Udal Haur eskola guztien kudeaketa komuna.
100 eskola baino gehiago gara, eta baldintza oso desberdinak dauzkagu, kudeaketan eta lan baldintzetan besteak beste.
Bigarrenik, behin baino gehiagotan eskatu diogun arren, berriro ere Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu Lan-mahai bat sor dezan, gure zikloaren inguruan hitz egin ahal izateko, ez baitugu sektoreko langile guztiei ahotsa emateko inolako fororik.
Azkenik, gure ezinegona adierazi nahi dugu 2 urteko gelen inguruan. Dekretua betetzea eskatzen diogu, Pilotajeetan ez bait da betetzen ari, ez espazioei ezta ratioei dagokionez.
Joan den ikasturtean, 3 ikastetxe publikoetan ezarri zen eta proiektu pilotuaren ebaluaziorik egin gabe, Hezkuntza departamentuak Barañainen eta Antsoainen beste bi ikasgela irekitzeko asmoa adierazi du.
Alaitz eta Ezkaba ikastetxeko eta haur-eskoletako hezkuntza komunitatea mobilizatzen ari dira. Ez dute 2 urteko ikasgelarik irekitzeko beharrik ikusten, ikastetxeen ondoan dituzten haur-eskoletan itxaron zerrendarik ez dagoenean eta “Ikasleentzat eta hezkuntza kalitatearentzat kaltegarria den neurria” dela diote.
Bukatzeko, esatea, guztiz beharrezkoa dela, Kudeaketa komuna, Negoziazio-mahai bat eta 0-3 ziklo integrala defendatzea!
Horregatik guztiagatik, otsailaren 5ean arratsaldeko 5etan Parlamentu parean egingo dugun Elkarretaratzean parte hartzera animatzen zaituztegu.
Gure leloa: Gestion común 0-3 zikloa babestu!!
…
Hezkuntza Laguntz Espezialisten Komunikatua
Arratsalde on,
Lehenik eta behin, greba deitu duten sindikatuek hezkuntza laguntzako espezialistei egindako gonbidapena eskertu nahi dugu.
Hezkuntza komunitate osoa batu behar gaituen helburua da ikasleenganako arreta hobetzean oinarritutako hezkuntza-sistema bat eraikitzea, behar diren bitarteko materialak eta giza baliabideak erabiliz benetako inklusioa lortzeko.
Hezkuntza izan nahi dugun gizarte ereduaren oinarriak jartzen dituen giltzarria da; horregatik, hezten jardutea pribilegio eta erantzukizun handia da.
Inor atzean utziko ez duen hezkuntza sistema bat sortzea, ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko aukera emango diena, eta, aldi berean, hori posible egiten duten profesionalak zainduko dituena, premiazko zeregina izan behar da.
Haren arrakastaren mende dago gizarte juxtuago, solidarioago eta, jakina, inklusiboago bat eraikitzea.
Hezkuntza Laguntzako Espezialisten izenean, eskerrik asko!
…
Irakasleen komunikatua
Eskerrik asko ikasturte hontan hirugarrenez hezkuntza publikoaren alde kalera atera zareten guztioi. Eskerrik asko, nola ez, irakasle izan gabe ere komunitate honekin bat egin duzuenoi.
Gaurkoan 0-3ko hezitzaileek eta Hezkuntza Laguntza Espezialistek hartu dute hitza, hauek ere euren lan baldintzak zein ikastetxeetako egoerak hobetzeko borrokan ari baitira eta ezinbestekoa da guztion indarrak batzea kalitatezko hezkuntza publikoaren bidean.
Ikasturtea malkartsua izaten ari da, Departamentuak bidea oztopoz bete digu, mehatxuak tarteko, baina ez gara Gimenoren sarean eroriko. Ez dugu atzerapausorik onartuko eta ikasle zein irakasleen egoerek hobera egin arte jarraituko dugu borrokan.
Gaurko egunean izan ditugu bestelako oztopoak ere, poliziaren jazarpena jasan baitugu beste behin. Gure elkartasuna beraz, gaur goizeko identifikatu eta atxilotuei.
Amaitzeko, eskerrik asko bereziki zuri, irakasle, zailtasun guztien gainetik ikasgeletan zure onena ematen jarraitzegatik. Eta adi etorriko direnei, hau ez baita hemen amaitzen.
Gora hezkuntza publikoa borrokan!
Gaur arratsaldean udaletxe plazan egindako elkarretaratzean irakurri ditugun hiru komunikatuak