Gatazka politikoari buruzko eztabaidan ezberdintasunak nagusitu dira (goiz kronika)
Gatazka politikoa epizentroan. Hori da Eusko Legebiltzarreko indar politikoek hizpide izateko zuten auzia, gaur egin monografikoan. Zehatzago, gatazkaren konponbidean eman beharreko urratsen proposamenak behar zuten izan atrilean. EH Bilduk eskatuta gauzatu da plenoa, baina egur gehien ere haiek jaso dute. Eztabaidaren muinaren paraleloan legebiltzarreko Bake Ponentziaren osaketa egon da. EAJk, PSEk eta PPk hitzartu dezaketen “zoru demokratikoa” abertzaleek onartuko duten dago jokoan, ponentzian lau alderdiak izango diren, hain zuzen ere -UPDk bere burua kanpo utzi du-. Indar politikoen arteko aldea oso zabala da, hizlarien hitzei so eginez gero. PPk eta UPDk ETAren biktimen banderari eutsi diote, nor baino nork titular hobea lortu.
EH Bilduko Julen Arzuagak ekin dio eztabaidari, goizeko 09:30etan. Gatazkaren jatorri politiko-historikoa eman du aditzera, eta haren ondorioei buruz akordioak bilatzeko beharra nabarmendu du, kartzela politika tartean. ETAren biktimak errekonozitu ditu, baina Espainiako estatuaren ardura izan diren hilak inpunitate osoarekin gelditu direla gehitu du. Gatazkaren oinarria konpontzeko negoziaketara egin du deia, eta urratsei dagokionez estatuak mugitu behar duela berretsi du. Erantzun txandan ukatu du biolentzia justifikatu duenik: “Horregatik, salatu egingo gaituzue berriz? nahikoa da”. Gainera argudiatu du, PPri kontra eginez, Santi Brouard ere jatorri politikoengatik hil zutela, “horrek esan nahi du justifikatzen dugula?”.
Maneirorena izan da bigarren txanda. Azaldu du ez dagoela “Batasunari interesatzen zaizkion gaietaz hitz egiteko prest”, gaixo dauden presoak jarri ditu adibide, eta horregatik ez du Bake Ponentzian parte hartuko. ETA baldintzarik gabe eta betirako desagertzea, armak ematea, barkamena eskatzea egindako mina aitortzea besterik ez du nahi UPDk, “ETAren porrota” lortzeko. EH Bilduk ETA gaitzestu edo disolbatzeko eskatzen ez badu haiekin hitz egiteari uko egiteko deia egin die Maneirok gainontzeko alderdiei. Ezker abertzalea barne duen alderdi eta koalizioak legez kanpo jartzeko ebazpena aurkeztuko du arratsaldean.
ETAren hilketen errua EH Bilduko ordezkariena ere badela esanez abiatu du hizketaldia Antonio Basagoitik. “ETA justifikatzen duzuela da dugun arazoa”. Gatazkaren konponbidea bilatzeko osoko bilkuran uko egin dio eztabaidari ekarpenak egiteari eta ETAri egozten zaizkion hildako pertsona guztien izen-abizen guztiak esaterai ekin dio. Ez du hitzik izan gainontzeko biktimentzat, are gutxiago autokritikarako. Zerrendarekin amaitu eta gero EH Bilduri leporatu dizkio hilketak, eta hildakoak gatazka politikoaren ondorio direla esatea ETA justifikatzea dela argudiatu du. “Aitortu errudunak zaretela”, eskatu die, “eta rolloak albo batera utzi”. Basagoitik “historiko” definitu duen bere izen irakurtzeen egitasmoak txalo lotsatiak besterik ez ditu jaso bere eserlekuetatik.
Rodolfo Ares PSEko bozeramaileak bere txandaren denbora gehiena EH Bilduri ETAren jardunaren ardura egozten pasa du. “Lehen sufrimenduaren sozializazioa nahi zenuten, orain erantzukizunak nahi dituzue sozializatu”, esan du. Espainiaren demokrazia goraipatu du, eta ukatu du “Espainiaren inposaketa” izan denik arazoa, “ETA baizik”. Ezker abertzaleak “eboluzionatzeko eskubidea” duela aitortu du, “eta pozten gara”. Amaierarako utzi du “zoru demokratikoa” bermatzen duten baldintzak. Horietako lehena ETAren disoluzioa eskatzea da, “kontrapartida gabe”.
Jeltzaleen hitza Joseba Egibarrek hartu du. “Debate gogorra” dela onartuz ekin dio esleituta zituen 30 minutuei. Gainontzeko alderdi politikoek “esan ez dutena” betetzeko asmoz segi du interbentzioa. EH Bilduri egotzi dio euskal auzian begirale plantak egitea, nahiz eta biktimen alorrean funtsean bat egiten duela onartu. “Balorazio etikorik eta politikorik ez duzue egiten”, leporatu die, “hori ezinbestekoa da”. Bake Ponentziaren inguruan aldeko apustua egiten duela azaldu du. Dena den, “ponentziaren helburua ez da marko politikoa eztabaidatzea edo ETAren etena egiaztatzea”, zehaztu du. Gatazka politikoaren konponketa ere azaleratu du hitzaldian Egibarrek: “herri borondatea ordezkatzen dugunok erabakitzen duguna onartu beharko dute gainerako instituzioek”. Basagoitiri erantzunez, euskal gatazka politikoa existitzen dela esan dio eta proposatu dio, batetik, gizakiaren duintasuna edozein biolentziaren gainetik jartzea, eta, bestetik, proiektu politiko demokratiko guztiak egingarriak izatea herritarren erabakia errespetatuz.
Jaurlaritzaren izenean Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da gatazkaren konponbidearen urratserako gaia jorratzearen arduraduna. “Gizarteari asaldadura eskaintzen dion kamara bihur dezakegu legebiltzarra edo bizikidetzan laguntzeko dela sentiarazi dezakegu”. Biolentzia eta liskarra nagusi izan den hamarkada askoren ostean, tradizio politiko guztien arteko mesfidantzak gaina hartu duela dio. “Gaurko egoeraren baikortasuna onartzen hastea beharrezkoa da”, Urkulluren arabera, “eta asko izan dira bakean biziko den gizartearen alde lan egin duten pertsonak”. Indar politikoei beldurrez bizitzetik askatzeko eskatu die: “presoak prozesutik kanpo uztea, ETAren biktimen oroimena ahaztea, indarkeriaren amaiera ezker abertzalearen kontrako humiliazioa…”. Elkarrizketarako deia egin du, “argi hitz egiteko” eta konpromisoak eskatu dizkie indar politiko guztiei, “ez gaitezen elkarri gauzak egozten ibili”. Itxaropentsu agertu da.
RT @zuzeu: Gatazka politikoari buruzko eztabaida (goiz kronika) http://t.co/dtqQYOFRSP
Arratsaldeko pasea:
“Eusko Legebiltzarrak adierazten du demokrazian sakontzeko urratsak ukatzen dituzten ikuspegi itxiek dutela EHak bizi duen gatazkaren sorburua. EHak giza eskubide guztiak, proiektu politiko guztiak eta ideia guztiak defendatzeko zilegitasuna bermatuko duen marko politikoa behar duela. Legebiltzarrak adierazten du proiektu guztiak bideragarriak direla, beti ere euskal biztanleen ERABAKITZE ESKUBIDE ASKEAN eta GIZA ESKUBIDE GUZTIAK BERMATUTA dauden eskenatoki batean oinarrituta”.
EAJren bozka –> EZ
No hay mas preguntas señoria…
Lizarratik atzera Ajuria Eneako matraka antzura itzuli dira.
Non argitaratu da hori?
EAJk eta EHBk hiru ebazpen onartu dituzte: biktimei dagokiena, gizartearen parte hartzearena eta Ajuria Eneako 10. puntua, inplizituki ETA eta gobernuen arteko elkarrizketa onartzen duena. Aldiz, ezezkoa eman dio EAJk Lizarra-Garazin agertzen zen puntu bati, euskal gatazkaren funts politikoari buruzkoa.Kontra egin dute Loiolako akordioan eta Aieten agertzen diren bi punturekin.
“proiektu guztiak bideragarriak direla”
Hau da, españaren zapalkuntza eta independentziaren aldeko borroka maila berean daudela. Biak zilegi.
Mundu normal batean, PPSOE izan beharko litzateke proposamen hori aurkezten duena, eta PNV-BILDU kontra egiten diona.
Batzuk aitortu, barkamena eskatu, belaunikatu… behar dute, besteak ezer ez aitortzen dutenean? Beraien barrabasakeri asko existitu ez dianean erraten dutenean? Basagoitirena harrigarria da, hau ez du ezer aportatzeko inun.
PNVrekin, zoritxarrez, sorpresarik ez…
“10 mentiras sobre el final de la lucha armada”
.
Gai honi dagokiona:
.
“2. SIN LUCHA ARMADA DE ETA TODOS LOS ABERTZALES SE UNIRÍAN
Bienvenidos a la realidad. No había mas que echar un vistazo a Catalunya para ver que la unidad independentista no depende principalmente de factores armados. Terra Lliure desapareció en los 90 y la fragmentación nacionalista catalana es superior a la del nacionalismo vasco. Hemos conocido recientemente la separación estratégica de ELA con LAB, y el PNV cada día que pasa se escora más hacia postulados unionistas.”
.
http://borrokagaraia.wordpress.com/2012/03/27/10-mentiras-sobre-el-final-de-la-lucha-armada/