Gasteizko merkataritza eta ostalaritzan… Nahi baduzu, euskaraz
Zein dira onurak?
Bezeroentzat, informazio zuzena eta aukera
Ageriko informazio horri esker, inor behartu gabe, bezero euskaldunek erraz eta pozik baliatuko dute aukera hori.
Merkatari eta ostalarientzat, ezaugarri bereizgarria eta bezeroen estimua
Zerbitzua euskaraz emateko gai izateak balio erantsia gehitzen dio negozioari. Bezeroen estimua eta fideltasuna dira onurarik behinenak.
Euskararentzat, erabilera esparruak irabaztea
Euskarak bide luzea du egiteko, oraindik, Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan. Ekimen honekin urrats bat gehiago egin dezakegu.
Nola parte hartu ekimen honetan?
Ekarpenak egiteko modu eta fase desberdinak izango dira. Oraingoz saia zaitez ezagutzen dituzun dendari, tabernari edota ostalari euskaldunen berri ematen. Nola?
- Galdetegi erraz hau betez, egin KLIK
- nahibaduzueuskaraz@gmail.com helbidera idatzi euskaldun horien berri emanez (dendaren izena, helbidea, e-posta…)
Informazio gehiago, hemen
Antolatzailea: GEU elkartea, www.geuelkartea.com / 945222153
Laguntzaileak: Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia