Garapena, garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria Euskal Herrian
Garapena, garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria Euskal Herrian –
Garapena, garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria Euskal Herrian
- Garapenari, garapen ekonomikoari eta garapen jasangarriari lotutako kontzeptuak argitzea oso garrantzitsua da Euskal Herriko testuinguruan ere.
- Beste lurralde batzuetan bezala, Euskal Herrian ere biztanle-sektore ezberdinen bereizgarri diren hiru jarrera detektatu ahal ditugu, batez ere garapen ekonomikoaren kontzeptuari dagokionez.
- Alde batetik, nabaria da, gure lurraldean ekoizpen-sektoreak duen garrantzia kontuan hartuta, biztanleriaren sektore handi bat zuzenean inplikatuta dagoela ekoizpen-sektore horrek eragindako garapenaren sustapenean. Logikoa denez, sektore hori garapen ekonomikoaren alde dago, argi eta garbi.
- Gizarteko beste sektore bat Euskal Herrian izandako garapen ekonomikoak berak eragindako arazoen inguruan bildu da tradizioz. Aintzat hartu behar da Euskal Herria lurralde txikia dela eta populazioaren eta establezimendu industrialen dentsitate handia duela.
- Azkenik, hirugarren jarrera da, seguruenik, garapen jasangarriaren inguruan biltzen joan dena, zeina Mendebaldean korporazio multinazionalek sustatu baitute. Mugimendu horrek gora egin du azken hamarkadetan hastapeneko erakundeetatik abiatuta. Europan, aipatzekoa da Erromako Kluba; Euskal Herrian aspaldi duen ordezkaritza iraunkorra, Erromako Klubaren Euskal Taldearen bidez.
- Berrikiago, Mendebaldeko Europan garapen jasangarriaren arloko doktrinek izan duten hedapenarekin bat eginda, ikusi dugu enpresa handiak eta erakunde publikoak ahalegin guztiak egiten ari direla kontzeptu hori onar eta zabal dadin. Behin eta berriz ari dira horretan, agian gehiegi, erakunde horietako gehienen benetako jardunbideekin alderatuta.
- Hala, HURBIL sareak, gure sareak, adostasuna lortzeko dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Herrian ere aztertu behar da zer neurritan lortu ahal dituzten adostasun zabalak hain ondo bereizitako hiru jarrera horiek, herritarren interes orokorren ikuspegitik.
- Adostasun hori lortzeko, uste dugu kontzeptuak argitzea abiapuntu oso garrantzitsua dela. Izan ere, maiz, aukera ematen du, sakoneko gaien edo haien atzean dauden interesen inguruko benetako ezberdintasunetan baino, terminologiaren interpretazio ezberdinean oinarritutako itxurazko desadostasunak ekiditeko.
- Horrenbestez, garapena eta hazkundea behar bezala argitzea eta bereiztea edo aurrerapen zientifiko eta teknologikoak kudeatzeko oinarritzat hartzen diren interesen eta helburuen arabera izan dezakeen zentzu ezberdina ulertzea abiapuntuko funtsezko elementuak izan daitezke euskal gizartean apustu orokor bat egiteko bai garapenaren zein haren jasangarritasunaren alde, edo, nahiago bada, aurrerapen ekonomiko, sozial eta humanoaren alde, herritar guztien onerako.
ADOSTEKO DAGO.
BIDAL IEZAZKIGUZU ZURE IDEIAK EDO PROPOSAMENAK
PDF: drive.google.com/file/CKqhTET42yqxhbkrm/view
Garapena, garapen ekonomikoa eta garapen jasangarria Euskal Herrian