Galdera

images.jpg

Itsasoak baretik txarrera egiten duenean gurean, olatu-gangar zuri batzuk sortzen dira. Lehorrekook, gaztelaniazko “corderitos” kopiatuz, “arditxoak” edo “arkumetxoak” esaten diegu olatu horiei. Seguru badutela izenen bat. Eta horixe dut galdera: zuk badakizu?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Galdera”-ri buruz

  • Bada liburu polita Ignacio Garmendia Berasategik idatzitakoa eta Retanaren “La Gran Enciclopedia Vasca” delakoan leku izan zuena (V. tomoan): Irudidun itxas-iztegia / Diccionario maritimo ilustrado (beste daturik ezean 1979kotzat datatu behar, LGEV-k orduan kaleratu baitzuen). Itsasoaren inguruko kontu asko eta asko (denak akaso) ditu aztergai idazleak liburuan eta euskarari arlo honetan bide eman nahi izan zion.

    Olatuen gainean berba egitean, 196. orrialdean, ‘cabrilleo de las olas’ izendatzeko ARDI-ZURIAK eta TXANBELETAK berbak darabiltza. Azkuek ere (Diccionario vasco-español-francés) ‘ardi-zuri’ jaso zuen ‘oleaje de alta mar’ aitatzeko; lekitxarra izanda hango berba ziurrenik.

    Horra beste olatu batzuk Garmendiaren liburutik kopiatuak:

    ola pequeña: oillaska, olasta
    ola pequeña de playa: eskalapo
    ola espumosa pequeña de playa: katxoi
    ola producida por el viento: bidasoi
    ola alta: bonbezia
    ola gruesa que rompe en alta mar: itxaski, jaso, olorru, itxas-andi
    ola rota: barazka
    ola con chapoteos: talasta, pulusta
    oleaje fuerte en la barra: barren-barra
    cabrilleo de las olas: ardi-zuriak, txanbeletak
    serie de olas: latzaldi
    ola de resaca que sube por el rio: tiraiña

    Ondo segi (blai eginda bada ere)

    Ignacio Garmendiaren gainean:

    http://www.aquariumss.com/es/prensa/notas_prensa/2006/medalla-oro.htm
    (prentsa-ohar honek ez dauka itxura batean euskarazko bertsiorik; zer dela eta?)

  • Eskerrik asko, Hey.