Galdakaoko LI. Hitzaldi Zikloa: 2025eko Udaberria

Galdakaoko LI. Hitzaldi Zikloa: 2025eko Udaberria –

Bidean da aurtengo Galdakaoko udaberriko hitzaldi zikloa. Oraingoan ohi baino laburragoa izanagatik, beti bezain interesgarria izango delakoan gaude.

Hasteko, Eneko Bidegainek aukera emango digu besteak beste Orreagaren sortzaile izan den Kepa Anabitarteri buruz gehiago jakiteko, berak jaso baititu haren biografia, testuingurua eta pentsamendu politikoa bere azken liburuan: “Kepa Anabitarte: bizitza bat herriari eskainia”.

Eta bukatzeko, mahai-inguruan eseriko dira L. M. Martínez Garate, Oskar Arantzabal eta Joseba Sarrionandia “Euskal Herriaren bilakaera 1977-2025 bitartean: gizarte, ekonomia eta politikaren ikuspegitik” jorratzeko.

Bi hitzorduak Galdakaoko Torrezabal Kultur etxean izango dira, 19:00etan, martxoaren 17an eta 31an, hurrenez hurren. Hantxe espero zaituztegu!

Galdakaoko LI. Hitzaldi Zikloa: 2025eko Udaberria

Galdakaoko LI. Hitzaldi Zikloa: 2025eko Udaberria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude