Gaindegiak Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozialen galeria zabala kaleratu du

GT2010_AZALA_1Gaindegia Txostena 2010 argitalpen berriak Juan José Ibarretxek eginiko hitzaurrea jasotzen du eta aldi berean aktualitatea osatzen duten gai desberdinen analisiak biltzen ditu.

Modu honetan Behategiak urtez urteko konpromisoari jarraiki ekonomia eta gizarte alorreko eragileei Euskal Herriaren argazki eguneratua eskaintzen die jakintza honek erraztu ditzan egunerokoan erabaki hartzeak.

Nabarmentzekoak dira ondorengo atalak:

  • Juan José Ibarretxe Lehendari ohiaren hitzaurrea.
  • Adierazle galeria eguneratu eta zabaldua.
  • Aktualitatezko 4 gairen analisi monografikoak.
  • Euskal Herriak beharko lukeen giza garapenaren indizea gai hartutako Eztabaida Foroa, aditu desberdinen parte hartzeaz.
  • 2010eko aktualitatearen errepasoa hedabideetako profesionalen eskutik.

Adierazle galerian ?klasiko? bihurtu diren atalez gain (biztanleria eta demografia, ekonomia eta gizartea) beste 8 monografiko aurkezten dira: lan merkatua, I+G, enpresa demografia, Iparralde, Europako erregioak, immigrazioa, formazioa eta koiunturazko adierazleak. Honekin batera, Finlandia eta Euskal Herriaren inguruko konparatiba estatistikoa dago zenbait adituren iruzkinekin.

Aztertutako gai monografikoek hizpide dute euskal enpresen internazionalizazioa, egungo immigrazioa, zahartzaroaren argazkia eta erretiro adinaren azterketa Hegoalde zein Iparralden.

Argitalpenean parte harturiko kolaboratzaileak aski ezagunak dira hauen alor profesional eta jakintza esparrua dela eta. Sinaduren artean daude Juan José Ibarretxe, Nekane Altzelai (UPNA), Mikel Zurbano (EHU), Mertxe Larrañaga (EHU), Itziar Navarro (Deusto), Asier Minondo (Deusto), Catalina Chamorro (Eusko Jaurlaritza), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Nekane Jurado, Joseba Barandiaran…

Datozen egunetan argitalpena doan banatuko da Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko eragileen artean. Interesa duen orok edukiak kontsulta ditzake edo argitalpena doan eskuratu dezake internet bitartez www.gaindegia.org helbidean.

Argitalpenak Kutxa Fundazioa, Udalbide eta Lezo, Bergara, Antzuola, Azpeitia, Alegia, Berriatua, Urretxu, Usurbil, eta Oiartzungo udalerrietako laguntza jaso du.

Ekonomia, Euskal Herria, Gaindegia, garapen, gizartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude