Futbolaren zerrenda beltza (eta +)
Futbolaren zerrenda beltza (eta +)
Albiste izan da: Francisco Romero Taboada erail zuen Frente Atleticoko hintxa talde batek. Albiste izan da baita, bera hilzorian zelarik ere, partida jokatzea erabaki zela. Baten batek argudiatuko zuen “Romero Taboadak hala nahiko zukeen”. ‘Show must go on?’ da Mikel Iturriak (@iturri) bere harrikada berri batean botatzen duen galdera. Aitor Zabaletarena gertatu zenean, aditu nuen okerrena zela Zabaleta ez zela azkena izanen. Eta ez da izan. Frente Atletico eta gainerako ultrak ez baitira sekula aseko. Ultrak gure estadioetatik bota behar ote ditugu?
Eta Atletico Madrid taldeko presidente Enrique Cerezok argi esan du, gertaera honek ez duela zer ikusirik ez Atletico eta ez Deporrekin. Atletico bezalako taldeek ultrekiko duten konplizitatea arbuiatuz. Gisa horretako konplizitatearen erruz entzuten dira estadioetan oihu arrazista, xenofobo eta faxistak. Hainbat futbol taldek halako hintxekiko duten tolerantziak egiten ditu posible halako erailketak.
Zerrenda beltza:
–1982ko azaroaren 2an: José Gómez Rodríguez (Sueziako kontsul ordea zen Benidormen) afizionatuen futbol partida bateko jokalariek erasota hil zen Palleján.
–1984ko maiatzaren 6a: Manuel Luque Castillejo polizia nazionala erail zuten Kordoban jokatutako alebinen partida bateko eztabaida bateab sartu ostean.
–1990eko abuztuaren 18a: Motril B eta Calahonda taldeen arteko partidan, polizia jubilatu batek Florentino Dueñas arbitroa tiroka akabatu zuen.
–1991ko urtarrilaren 14a: Boixos Nois talde ultrako kideek Frederic Rouquier, RCD Espanyoleko hintxa asasinatu zuten Espanyolen eta Sporting de Gijon-en arteko partidaren ostean.
–1994ko martxoaren 12an: Emiliano López Prada Zuzenbide ikaslea akabatu zuten Barcelona eta Atleticoren arteko partida ikusten ari zela, kataluniarren gola abesteagatik.
–1998ko abenduaren 9an: Ricardo Guerrak Aitor Zabaleta Cortázar, 28 urteko donostiarra, akabatu zuen.
-2003ko urriaren 8an:Bere taldeko hintxengandik Compostelako kamiseta zeraman gaztetxo batbabestu nahian ari zela, Manuel Ríos Suárez, 31 urteko gaztea kolpeka akabatu zuten Deportivoko hintxek.
–2012ko apirilaren 9an: Iñigo Cabacas Liceranzu, 28 urteko gaztea Ertzaintzak akabatu zuen pilotakada bortitz batekin.