Frantziar Estatuko hauteskunde senatorialetaz hainbat gogoeta
Frantziar Estatuko hauteskunde senatorialetaz hainbat gogoeta –
Frantziako senaturako hauteskundeen berri eman du Egoitz Urrutikoetxeak orain gutxi, txio-kate bidez. Interesgarri gerta dakizukeelakoan, hemen duzu, irakurle:
Frantziako Estatuan iragan berri diren hauteskunde senatorialetaz hainbat gogoeta ondoko harian :
??????1) Frantziako Senaturako hauteskundeak hiru urtero iragaiten dira. Senatuaren erdia hautatzen da aldiro. Senatariaren legealdia sei urtekoa delarik pic.twitter.com/qP9iotROV0
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
2) Senatariak zeharkako sufragio unibertsalean hautatuak dira. “Hautetsi handiek” dute bozkatzen : Herri ttipietako auzapezek, Herri handiagoetan zinegotzi guztiek. Beti ere biztanleriaren arabera. Departamenduko kontseilariek, eskualdekoek eta parlamentariek. pic.twitter.com/1Cwn0y9RNi
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
3)Senatuak Frantziako Estatuko lurraldeak ordezkatzea du helburu. Bigarren ganbara funtzioa du. Asanblea nazionalak Frantziako nazioa irudikatzen badu, Senatuak lurraldeak irudikatzen ditu. pic.twitter.com/dDmU37J1Tb
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
4)Frantziako Senatuan gehiengoa eskuin zentrokoa da. Erdiaren berritzeak ez ditu orekak aldatuko : eskuina mantendu da, zentroak ordezkariak galdu ditu eskuin muturraren mesedetan. Eta Renaissance macronistek behera egin dute.
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
5)Ezkerrreko hautetsien kopuruak hein bat gora egin du. Hiriguneetan ekologistek gora egin dute. NUPES ezkerreko aliantza berritu izan balute beste 10 ordezkari bederen lortuko lituzkete. pic.twitter.com/7WrIFY0CoP
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
6)Ipar Euskal Herriari dagokionez aldaketarik ez. Espagnac ezkerreko hautagaia izan da bozkatuena, atzetik Brisson eskuinekoa eta Saint-P? zentro eskuinekoa azkena. pic.twitter.com/srdwKpzgeY
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
7)Deigarria da zentro eskuineko hautagaia ozta-ozta hautatua izana. Bayrou eta Lasserre Pabeko eta departamenduko buruentzat kolpe handia izan da. Ziklo batean amaieraren iragarlea Departamenduko geroa edo burua jokoan dagoen honetan? pic.twitter.com/m3tuh0q5g3
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
8)Senatorialak Departamendu mailakoak direnez ez dira EHBairentzat aproposak. Azken urteotako hazkundea tarteko hautetsi abertzaleen kopurua aintzat hartzekoa bilakatu da, balantza alde batetik bestera mugitzeaz harago erabakigarria izateko modukoa. pic.twitter.com/GdHNeOhECZ
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
9)Ezkerreko hautagaitza partekatua bideratzeko hautua ez da gauzatzerik izan. Haatik, egindako saiakerak bide bat irudikatzen du. Bakarrik sinbolikoki aritu gaitezkeen eremuetan eraikitzen diren aliantzak, Ipar Euskal Herrian gehiengoa artikulatzeko aliantza estrategian kokatuz. pic.twitter.com/5kngGv2Dx9
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
10)EHBAik eskura du Ipar Euskal Herrian ezkerreko alternatiba osatzeko aukera. Herri ekimenak eta instituziogintza uztartuz. Herriko etxeetan eta Hirigune elkargoan aldaketaren lidergoa eskuratuz, baita Departamendu mailan gehiengo aldaketa sustatuz. pic.twitter.com/J9KYaPkjIN
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
11)Anartean, Kanakian FLNKSeko independentistek senatorialetan Macronen ministro bat parean zutela izan garaipenak argi adierazten du Frantzian krisia politiko-instituzionala nagusi den honetan, herrien ordua heldu dela, justizia soziala herrien eskubideetan bermatuko baita. pic.twitter.com/am33se2E8n
— Egoitz Urrutikoetxea (@EgoitzUrrutiko1) September 25, 2023
Frantziar Estatuko hauteskunde senatorialetaz hainbat gogoeta