“Flashpoint”, Flash programarekin garatutako bideo-jokoen biltegia
“Flashpoint”, Flash programarekin garatutako bideo-jokoen biltegia –
Adobek behin betirako desagerraraziko du Flash programa. Horrekin batera, duela 15 urte teknologia horrekin garatutako milaka programa ere ezereztu egingo dira. Applek eta Googlek aspaldi baztertu zuten Flasha.
Galera horren aurrean, Flashpoint webgunea programa horrekin sortutako bideo-jokoen ondarea gordetzen saiatuko da. Dagoeneko 38.000 joko eta 2.400 animazio bildu ditu. Era berean, webguneko kideek laguntza eskatu dute bilduma handitzeko, beranduegi izan baino lehen.
Hala, nahi duenak deskarga dezake Flashpoint 7.1 Infinity zein Flashpoint 7.1 Ultimate. Lehenengoa emulatzaile bat da, eta bertan hainbat jolas eskura daitezke, banaka; bestea, berriz, 241 GBko fitxategia erraldoia da, eduki guztia jasotzen duena.
Duela 15 urte, smartphone telefonoak iritsi baino lehen, eta aplikazioak milioika izan aurretik, flasharekin garatutako jolasak aukera bat ziren aisian, behintzat minutu batzuetan burua deskantsatzeko baliabide eraginkorra ziren. Miniclip edo Addicting Games ezinbesteko atariak ziren joko horiekin aritzeko. Orain, Flashpointek museo erabilgarri bat ondu nahi du laster desagertuko den flash teknologiarekin egindako bideo-jokoak eskuragarri egon daitezen.