Fernando Larruquert zinemagilea hil da
Fernando Larruquert zinemagilea hil da
Fernando Larruquert Agirre zinemagilea hil da, 82 urte zituela. “Ama Lur” izan zuen mugarri, Nestor Basterretxearekin batera 1968an zuzendutako filma.
Ordu eta erdiko film bat eta bi elkarrizketa
.
“Ama Lur” (1968) dokumentala, sarean ikusgai
‘Euskal zinea’ deiturikoaren hastapenak izen bat du: “Ama Lur”. 1968ko dokumentala da, Basterretxea eta Larruquert artisten eskulan paregabea. Euskaldunak munduan egoteko duten modua erakutsi nahi zuen, Francoren diktaduraren itzalean. Oraintxe bertan ere ikus dezakezu, doan. Nola ikusten zuten Euskal Herria 1968an bi artista handik?
Estetika zaindua, muntaia berezia, edukiz mamitsua, olerki bisuala zenbaitentzat. Nortasun handiko dokumentala da Ama Lur, euskal ikus-entzunezkoen ernamuina izateaz gain. “Gaur egun ezinezkoa litzateke beste ‘Ama Lur’ bat egitea”, esana du Basterretxea berak, obraren testuingurua historiko zehatza kontuan hartuta. Zentzuraren galbahetik pasa zen “Ama Lur”, gauzak erakutsi gabe adieraziz. Diru-bilketa herrikoi bati esker eskuratu zuen finantziazioa, diru-laguntzarik ez baitzen artean (ezta Jaurlaritzarik ere noski!).
1968ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen “Ama Lur”, oztopo andana gaindituta. Emanaldi hartan izan zirenek zirraraz oroitzen dute proiekzioa, poliziz lepo zegoen areto batean. Euskal Herri folklorikotik haratagoko mezu politikoa zukutzeko nahi ikaragarria zegoen.
Youtube-n ere eskegi dute dokumentala. Irudi eta soinuen kalitatea ez da zinemakoa, ezta DVDkoa ere. Halere, ordu eta 40 minutuko Ama Lur gutxienez birritan ikusteko filma denez, lehen kontakturako aukera ona ematen du sareko bertsioak.
.
J. Uriak ZUZEUn, 2013ko maiatzaren 21ean….
.