Feillet ahizpen legatua
Europako Ondare Jardunaldien barruan, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkar lanean, Feillet ahizpek legatuaren inguruko hitzaldia antolatu du.
Hélène eta Blanche FEILLETen aurkezpena, bere lana eta bizitza XIX. mendeko Euskal Herrian. Ilustratzaile bezala jardun zuten bi emakume artista, bereziki turismo gidaliburuak egiten mende erdi aldera. Euskal Herrian barrena ibili ziren, gero litografia modura argitaratuko zituzten paisaiak marrazten. Amaia Hennebutte ilustratzailea eta beraien ondorengoaren laguntza izango dugu.
Zumalakarregi Museoan izango da, azaroaren 17an 11:00etatik 12:30etara. Informazio gehiagorako: 943 88 99 00 / mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
OEJ jardunaldien inguruan informazio gehiago ( Klik egin hemen).