Federico Krutwigen guthunac sarean iracurgai

Federico Krutwigen guthunac sarean iracurgai – 

Euskadico Archivo Historicoac sarean publicatu du Federico Krutwig Sagredo jaunaren correspondenciaren çathi handi bat.

Dokuklik Euskadico Archivoaren «Badator» iceneco bilhatzailean «Krutwig» bilhaqueta eguinic, 326 documentu aguercen dira, ceinetaric guehienac visore baten bitartez beguira daitezqueen, eta pdf formatuan descargatzen ere ahal. Honaco estecan beguira daitezque bere guthunac haimbat genderequin.

dokuklik.euskadi.eus/badator/search?q=krutwig

Federico Krutwigen guthunac sarean iracurgai

Adibidez, honaco estecan lehen documentua ikusten da : Jean Louis Davant euscalçain jaunac Krutwig jaunari igorcen deraucon escuthitza, ceina ez baita jakina cein urthecoa den.

dokuklik.euskadi.eus/badator/visor

Krutwigen correspondencia hau exiliorat joaiten denetic bere azquen urtheetaraino iristen da, eta haimbat gai jorratzen dira ; dela euscara eta Euscalçaindiari buruz, ETA edo bercelaco talde iraulçaileei buruz, edo Jakinça Baitha eta Sophopolisaren projectuari buruz, berceac berce.

Hemen informatione hau publicatu nahi ukan dugu Historiaco edo berce disciplinetaco euscal ikerlariec thessauro erraldoi honen berri educ deçatençat.

Federico Krutwigen guthunac sarean iracurgai

Zer duzu buruan “Federico Krutwigen guthunac sarean iracurgai”-ri buruz

  • Anhitz esquer, Belatzgorri, hunen berri emaiteagatic.
    Nirequico batzuc ere ikussi ditut. Ez daude denac.
    Villasanterequico batzuc ere iracurri ahal ukan ditut.
    Adeitsuqui