Faxismoa nola borrokatu ikasgaia Oreretan
Faxismoa nola borrokatu ikasgaia Oreretan –
Errenteria-Oreretako Zumardian Vox Espainiako ultraeskuineko karpa txiki eta alderdiko hamabost bat kideren aurrean, musika euskalduna eta ikur antifaxista, LGTBIQ+, feminista, etab. anitz zintzilikatu eta gaitzespena erakutsiz erantzun zioten herritar ugarik larunbat goizean, Errenteria-Oreretan faxismoak eta ultra eskuinak ez dutela lekurik modu koloretsu, alaitsu eta esanguratsuan adieraziz. Bi ordu eta erdian etengabe entzun ahal izan ziren musika euskalduna eta antifaxista, Vox-eko kideak Ertzainek osatutako segurtasun hesiaren barruan izan zirelarik uneoro. Irudi berezia eta erantzun sinboliko bikaina neure aburuz. Oreretako herria, bejondaizuela!