Familia barruko etika eta pedagogia

Senide-harremanetan etika sartu nahi izanez gero, aukeran nahiago hippya, batez ere infernua kontuan hartzen badu.

Crosby, Stills, Nash eta Youngek Teach your children abestian diotenez, edozein adineko infernuak amatatu eta uxatzen ahalegintzeko behar da familia barruko heziketa baliatu. Seme-alabak hezten saiatu ahala, gurasoei urrutiratu egingo zaizkie beren infernuak. Gurasoen infernuen arrisku nagusia da zeharo tenteltzen dutela.

Umeek ere, alabaina, gurasoak hezi behar dituzte, eta dagozkien infernu gazte gordinak eramaten ikasiko dute, baldin beren kemen freskoaz gurasoei, hil daitezen baino lehen, egiaren bat aurkintzen laguntzen badiete (infernuko egonalditik gurasoen neuronaren batek sano irtetea lortu badu, bederen).

Abestiaren hitzak.

zaharrak